Irailaren 19tik aurrera ekingo diote Ludotekak eta Gaztelekuak ikasturte berriari

  • Irailaren 19an zabalduko da ludoteka, astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era eta hilaren 21ean, berriz, Gaztelekua, asteazken, ostegun eta igandeetan 17:00etatik 20:00etara eta ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.
  • Izen emateak zabalik daude. Irailean eta urrian ez da bazkidetzarik egin beharko Ludotekan. 

Udako oporren ondoren, udal Ludoteka eta Gaztelekuak ikasturte berriari hasiera emango diote irailaren 19tik aurrera. 

Iaz batazbeste asteko 100 haurrek parte hartu zuten Ludotekan eta 146 nerabek asteko Gaztelekuan. Udako denboraldia ere arrakastatsua izan da: Elgoibarko Izarrarekin elkarlanean antolatzen diren udalekuetan 730 haur eta nerabek eta 41 hezitzailek hartu dute parte. 

Ludoteka, ohi bezala, Haur Hezkuntzako 5. Maila eta Lehen Hezkuntzako 6. Maila arteko ikasleei zuzendua egongo da eta ordutegia astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era izango da. 

Ludotekan parte hartzeko izen emateak Ludotekan burutu daitezke (Gabriel Kurutzelaegi, 6. 943-748883. ludotekaelgoibar@gmail.com). Irailean eta urrian ez da bazkidetzarik egin beharko. 

Gaztelekuak nerabeekin harremanetan jarri eta lehen planak egiteari ekingo dio ere irailaren 21etik aurrera. Ohiko ordutegia izango du: 

  • Asteazken, ostegun eta igandeetan: 17:00etatik 20:00etara. 
  • Ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.

Ate irekien saioa burutuko du Gaztelekuak urriaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan. Guraso, hezitzaile, bizilagun edo zerbitzua ezagutu nahi duen edozein herritarrentzat izango da. Gaztelekuaren aurkezpena eta zerbitzuaren eta nerabeen errealitatearen inguruko hizketaldia gauzatuko dira. Aurrez izena eman behar da esteka honetan: https://labur.eus/7uHep.  

Gaztelekuan parte hartzeko izen emateak Gaztelekuan bertan burutu daitezke (Gabriel Kurutzelaegi, 4. 943-743228).