Kode Penalean tipifikatutako delitu edo hutsegitetzat har daitezkeen ekintzengatik edo ez-egiteengatik salaketa jar daiteke.

Nork

Delituaren biktima izan diren pertsona guztiak edo zuzeneko interesa dutenak.

Baldintzak

Adinduna izatea. Adingabeek tutoreak edo legezko ordezkariak lagunduta joan behar dute.

Dokumentazioa

  • Salatzailearen Nortasun Agiri Nazionala.
  • Egindako kalteak zehazten edo delituaren ustezko egilea identifikatzen laguntzen duten dokumentuak.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak beste edozein agiri osagarri eskatzeko eskubidea izango du.

Izapidetzea

  • Aurrez aurre
    • Internet bidez

Oharrak

Salaketaren ziurtagiria ematen da, interesatuak hala eskatzen badu.

Araudia

  • Prozedura Kriminalaren Legea.
  • Zigor Kodea.
  • Kode Zibila (ez dute gai zibiletan jarduten, halakoetan dagokion organora bidaltzen dute).

Arduratzen den atala

Udaltzaingoa

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Udaltzaingora jo dezakezu.

Honen bidez, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legean xedatutakoaren arabera, ondorengoa aditzera ematen dizugu: inprimaki honen bidez emandako datu pertsonalak interesdunaren adostasunarekin jaso direla, datuok Elgoibarko Udalaren titularitateko fitxategietan jasoko direla, eta halaber, Udal gestioaren berezko jarduerak egiteko eta zure eskaerari erantzuna emateko erabiliko direla. Horretaz gain, datu horiek beste Herri Administrazio batzuei edo hirugarrengoei utzi edo jakitera eman ahal izango zaizkie, Lege horretan aurreikusitakoari jarraiki. Bestalde, datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko duzun eskubideaz baliatu ahal izango zara. Horretarako, idatzi bat aurkeztu beharko diozu Udalari, Kalegoen plazako 1 zenbakian

Zuzeneko izapidetzea

Udaltzaingoan (Errosario kalea 35).

Internet bidezko izapidetzea

Herritarrei zenbait delitu motaren aurrean salaketa egiteko bidea errazteko asmoz, eta joan-etorriak eta zain egon beharra saihesteko, salaketa orria norberak bete ahal izango du. Salaketa honela egin daiteke:

Salaketa orria Udalaren webgunetik jaitsi, bete eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidali. Salaketa juridikoki baliagarria izan dadin, salaketa egin eta 48 orduren buruan sinatu beharko da

Honako hauek dira norberak salatu ditzakeen gertakariak:

  • Diru-zorroa, dokumentazioa edota bestelakoak galtzea
    • Diru-zorroa, dokumentazioa edota bestelakoak lapurtzea
    • Bestelako lapurretak
    • Bizikleta lapurtzea
    • Matrikula-xaflak lapurtzea
    • Nahita egindako kalteak
    • Ibilgailuan nahita egindako kalteak
    • Animaliak lapurtu edo galtzea
    • Ibilgailu barruan lapurreta egitea
    • Ibilgailua ebatsi edo lapurtzea

                         

Hemen ageri ez den salaketaren bat egin nahi bada, Udaltzaingoaren inspekziora joan beharko da (Errosario kalea 35).

Salatzailearentzako oharrak

  • Zigortuta dago salaketa faltsua egitea, Zigor Kodearen 456. Eta 457. artikuluetan jasotakoaren arabera.
  • Salatzailea behartuta dago, horretarako deirik jasoz gero, auzitegian agertzera.

Banketxeetako txartelak ezeztatzea:

  • Visa:+34 91 519 21 00
  • Kutxabank: +34 94 401 70 00
  • Red 6000: +34 91 355 30 00
  • 4B: +34 91 726 00 00
  • American Express: +34 91 726 00 00