Prebentzio komunitarioa

Prebentzio komunitarioaren helburua ondokoa da: ohitura eta jarrera osasuntsuak hartzeko eta drogen kontsumoari aurre egiteko heztea.

Helburu hauek lortzeko, Sailak lankidetza estua dauka ikastetxeekin eta arlo honetan diharduten elkarteekin. Horiek horrela, programak eta proiektuak bultzatzen dituzte ondorengo jarduera esparruetan:

Osasunerako heziketa eta drogamenpekotasunen prebentzioa ikastetxeetan

Helburua da, drogen kontsumo gatazkatsuaren aurrean, babes faktoreak indartzea eta arrisku faktoreen eragina murriztea, eta halaber, jarrera eta ohitura osasuntsuak bultzatzea, ikastetxeetan burutzen den heziketa prozesuaren bidez.

Osasunerako heziketa familia ingurunean

Gaitasunak, balioak eta jarrerak eskuratzerako orduan, garrantzia handiena duen instituzioa familia denez, arlo honetan landu behar den helburua gurasoei babesa eskaintzea, eta horretarako, ezagutzak, trebetasunak eta esperientziak eskaintzea izango da; horrela, haien seme-alabekin zerikusia duten hezkuntza arloko gaiei aurre egin ahal izateko; seme-alabak, etorkizunean, drogak oker erabiltzetik babestuko dituzten gaitasun pertsonalak, jarrerak, balioak eta bizitzeko moldeak sustatzeko; drogak kontsumitzen hasteko adina atzeratzeko eta 18 urtetik beherakoen artean kontsumoa murrizteko.

Komunitatearen esparrua

Arlo honetan, alde batetik, komunitatea drogamenpekotasunen fenomenoaren inguruan kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ahalegina egiten da, eta bestetik, kontsumo gatazkatsuek kaltetu ditzaketen adingabe eta gazteak lehentasunez babesteko ahalegina egiten da.