Programa honen helburua da, mendekotasuna izanik, beraien etxeetan bizi diren adinekoak zaintzen dituzten pertsonei laguntza ematea.

- Laguntza psikologikoa.

Mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten senideentzako laguntza psikologikoa, sortzen diren egoera berriei, eta gerta daitezkeen estres eta larritasun sentimenduei aurre egiten eta egoera eta sentimendu horietara egokitzen laguntzeko.

- Laguntza taldeak edo autolaguntza.

Familiei elkarrekin hitz egiteko eta harremanak izateko aukera ematen diete; horrela, egoera berean dauden beste pertsona batzuen arreta eta laguntza lortzen dute. Saioak psikologo batek gidatzen eta koordinatzen ditu beti.

- Familientzako prestakuntza.

Mendekotasuna duen adineko pertsonaren bat zaintzen duten familientzako ikastaroak, beraien lana beharrezko bermearekin egiteko baliagarriak diren ezagutzak eskuratu ahal izan ditzaten.

- Asteburuetako atsedenaldiak.

Mendekotasuna duten adinekoei asteburuko egonaldiak eskaintzen zaizkie eguneko zentroetan, familiak beraien konpromisoetarako eta zereginetarako astia izan dezaten.

- Aldi baterako egonaldiak egoitzetan.

- Egonaldi luzeak

Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 31 eguneko egonaldia egin dezake urteko (15 eguneko bi egonaldi, edo hilabeteko egonaldia, urtean).

- Egonaldi laburrak

Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 5 egun jarraituko egonaldia egin dezake hileko, egoitzetan.