Mendekotasun Legearen prestazioak

  • Familia Inguruneko Zaintzetarako Prestazio Ekonomikoa (PECE)
  • Laguntzaile Pertsonalagatiko Prestazio Ekonomikoa (PEAP)
  • Zerbitzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoa (PEVS)
  • Gehienezko zenbatekoak murriztea

FAMILIA INGURUNEKO ZAINTZETARAKO PRESTAZIO EKONOMIKOA (PECE)

Ekarpen ekonomiko bat aitortzen da, mendekotasuna duen pertsonarekin bizi den senide batek ematen duen zaintza bideratzeko.

Mendekotasuna baloratu ondoren, prestazioa ESKATZEKO bete behar diren BERARIAZKO BALDINTZAK:
  • Zaintzailea 18 urtetik gorakoa izan beharko du, eta mendekotasuna duen pertsonaren ahaidea hirugarren mailara arte (ezkontza bidezkoa edo odolkidetasunezko ahaidetasuna).
  • Bi pertsonak etxebizitza berean erroldatuta egon beharko dira, eta bertan bizi beharko dira.
  • Prestazioa egokia izatea, eta eskaintzen ari diren zaintzak, mendekotasun maila kontuan izanik, pertsonaren beharrizanekin bat etortzea.
  • Bizigarritasun eta bizikidetza baldintza egokiak edukitzea
  • Prestazioaren zenbatekoa mendekotasun mailaren arabera finkatuko da.
Aurkeztu beharreko dokumentzaioa:
  • Zaintzeaz arduratuko den senidearen NANa edo AIZ, indarrean dagoena.
  • Adin txikikoen kasuan, zaintzaileak gurasoak baldin badira, familia liburua aurkeztu beharko da; edo bestela, tutorea izendatzeko epaileak egin duen izendapena.
  • Legez ezgaituta dauden pertsonen kasuan, tutorea izendatzeko epaileak egin duen izendapena aurkeztu beharko da.

LAGUNTZAILE PERTSONALAGATIKO PRESTAZIO EKONOMIKOA

Laguntza ekonomikoa ematen da, mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonalak kontrata ditzaten. Laguntzaileek alta emanda egon beharko dute gizarte segurantzan.

Mendekotasuna baloratu ondoren, prestazioa ESKATZEKO bete behar diren BERARIAZKO BALDINTZAK.
  • 18 urtetik gorako pertsona bat edukitzea, ahaidetasun loturarik gabekoa (odolkidetasunezko edo ezkontza bidezko 4. mailatik aurrera), legezko egoiliar izaera duena eta laguntza pertsonala eskain dezakeena.
  • Prestazioa egokia izatea eta eskaintzen ari diren zaintzak, mendekotasun gradua kontuan izanik, pertsonaren beharrizanekin bat etortzea.
  • Prestazioa onartzeko, laguntza pertsonala eskainiko duen pertsonak edo enpresak kontratua izan beharko du, eta Gizarte Segurantzan alta emanda egon beharko du, eta mendekotasun egoeran dagoen pertsona agertuko da kontratatzaile bezala.
  • Prestazioaren zenbatekoa mendekotasun mailaren arabera zehaztuko da.
Aurkeztu beharreko dokumentzaioa:
  • Zaintzailearen NANa edo AIZ; enpresen kasuan, IFZ.
  • Adingabeak badira, gurasoen kasuan, familia liburua aurkeztu beharko da, edo bestela, epaileak tutorea izendatzeko egin duen ekarpena.
  • Legez ezgaitutako pertsonak direnean, epaileak tutorea izendatzeko egin duen izendapena.
  • Laguntza pertsonaleko zerbitzua eskainiko duen pertsonaren edo enpresaren kontratua edo aurrekontratua.

ZERBITZUARI LOTUTAKO PRESTAZIO EKONOMIKOA (PEVS)

Mendekotasuna duen pertsonak hiru hilabete badaramatza eguneko zentroren bateko edo egoitza iraunkorren bateko zerbitzua eskuratzeko, eta plaza publikorik edo itundutako plazarik ez badu, prestazio hau aitortuko zaio, plaza pribatu bat ordain dezan.

Mendekotasuna baloratu ondoren, prestazioa ESKATZEKO bete behar diren BERARIAZKO BALDINTZAK:
  • Zerbitzua eskuratzeko itxaron zerrendan 3 hilabete egotea, sartzeko eskaintza bati ere uko egin gabe.
  • Eskatutako zerbitzua eskuratzeko berariazko baldintzak betetzea.
  • Baimendutako eguneko zentro edo egoitza batean plaza izateko aurrekontratua edukitzea, edo dagoeneko zerbitzua jasotzen ari bada, horri buruzko fakturak.
  • Aurrekontratua aurkeztutakoan prestazioa onartuko da, baldin eta gainerako baldintzak betetzen badira. Bestalde, zerbitzua jasotzen ari dela egiaztatzen denean ordainduko da prestazioa.
  • Prestazioaren zenbatekoa, mendekotasun mailaren arabera finkatuko da.
Aurkeztu beharreko dokumentzaioa:
  • Plaza izendatuta duen zentroaren aurrekontratua/kontratua; eta zerbitzua jasotzen ari bada, fakturak, emandako prestazioarekin ordaindu ahal izateko.

GEHIENEZKO ZENBATEKOAK MURRIZTEA

Hiru arrazoi daude finkatutako gehienezko zenbatekoa ez jasotzeko

A. PRESTAZIO ETA ZERBITZU PUBLIKOAK ALDI BEREAN JASOTZEA

Etxez etxeko laguntza zerbitzua izanez gero, edota eguneko arreta zentrora (baita okupazio zentroetara ere) joanez gero, zentro horiek publikoak edo itundutakoak baldin badira, PECEren edo PEAPren prestazioa murriztu egiten da, eta ondorengo zenbatekoak jasotzen dira:

 

 

Ondoko zerbitzuak jasoz gero:

Zerbitzuari dagokion ondoko portzentajea jasotzen da

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (SAD)

% 80

Eguneko Arreta Zentroa (CAD1)

% 50

SAD + CAD

% 40

Atseden hartzeko, 3 hilabetetik gorako egonaldiak

Prestazioa eten egiten da

 

Beste alde batetik, ikastetxe itunduak edo publikoak ez dira eguneko arreta zentrotzat joko, eta ikastetxe horietara joateagatik ez da prestazioaren ekarpena murriztuko.

 

B.MENDEKOTASUNA DUEN PERTSONAK AHALMEN EKONOMIKOA IZATEA

Prestazioaren zenbatekoa mendekotasuna duen pertsonaren sarrera ekonomikoen arabera modulatuko da. Baremoa Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren (SMI) arabera ezarriko da, eta sarrera konputagarriak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) OINARRI ZERGAPEGARRIAN ageri direnak izango dira.

 

C.ANTZEKO XEDEA DUTEN BESTELAKO PRESTAZIOENGATIKO MURRIZKETAK

39/2006 Legeak zehazten duenaren arabera, antzeko xedearekin jasotzen diren zenbatekoak prestaziotik murriztuko dira. Legeak ondorengo prestazioak aipatzen ditu berariaz:

  1. Ezintasun absolutuari dagokion baliaezintasun handiaren osagarria. Murrizten den zenbatekoa aldakorra da, eta jasotzen den pentsio osoaren herena da (%33’3).

  2.  %75eko desgaitasun maila edo hortik gorako desgaitasun maila duen 18 urtetik gorako semea edo alaba kargura izateagatik jasotzen den zenbatekoaren osagarria.

  3. Hirugarren pertsonaren laguntzagatiko osagarria, Kotizatu Gabeko Pentsioari (PNC) dagokiona.

  4. Hirugarren pertsonaren laguntzagatiko subsidioa, LISMIri (SATP) dagokiona. 2008an, 58,45 € ordaintzen ziren 14 pagatan. 12 pagatan hainbanatuta, hilero 68,19 euro dira. Zenbateko hau ez da 1991tik hona aldatu.