Laguntza produktuak ondorengoak dira: urritasunak, hainbat jarduera egiteko mugak, eta parte hartzeko murriztapenak prebenitzeko, konpentsatzeko, arintzeko edo neutralizatzeko, berariaz sortzen diren edo merkatuan eskura daitezkeen produktu guztiak (gailuak, ekipamenduak, tresnak, teknologiak eta softwarea barne).

Laguntza hauek honela sailkatzen dira, funtzioaren arabera:

  • Norbanakoaren mugikortasunerako eta garraioak erabiltzeko laguntzak.
  • Irisgarritasun urbanistikorako eta eraikinetarako laguntzak.
  • Norbanakoa babesteko eta zaintzeko laguntzak
  • Altzariak eta etxebizitza egokitzeko laguntzak.
  • Komunikaziorako, informaziorako eta seinaleztapenerako laguntzak.

Horretaz gain, laguntza hauek itzuli beharrekoak edo itzulezinak izango dira.

  • Itzuli beharrekoak izango dira pertsona batek baino gehiagok erabil ditzaketen produktuak, eta gastu bakarra garraioa izanik, leku batetik bestera eraman daitezkeenak.
  • Dituzten ezaugarriak tarteko, eskuz aldatu ezin diren, eta ondorioz, erabiltzaile bakarraren onerako, edo salbuespen gisa, jarraian pertsona bat baino gehiagoren onerako diren laguntzeko produktuak itzulezinak izango dira. Etxebizitzak egokitzeko obra zibilak, baita itzuli beharrekoak diren produktuak erabiltzeko beharrezkoak diren obrak ere, itzulezinak izango dira.

Nahitaezko baldintza da mendekotasuna edota minusbaliotasuna aitortuta izatea. Mendekotasunaren balorazioa

Premiazko prozedura: Gizarte Ongizate Sailean galdetu