Jubilatuen eta pentsiodunen biltokia

Elgoibarko Jubilatuen eta Pentsiodunen Biltokiak ondorengo helburuak ditu: adinekoen artean, bizikidetza eta gizarteko partaidetza sustatzea eta bizi baldintzak hobetzea, eskaintzen diren zerbitzuen bitartez.

Antolatzen dituen jarduerak:

Besteak beste, egun bateko txangoak, oroimen tailerra, karta txapelketak, Kina, San Joanetako sardina jatea Altzolan, dantzaldiak eta adinekoen astea abenduan.

Bestelako zerbitzuak:

Podologia zerbitzua, tentsioa hartzea, ile-apaindegi zerbitzua, taberna-kafetegi zerbitzua (azken hau, herritar guztientzat).

Bazkide egiteko baldintzak:

Jubilatuak, pentsiodunak, eta oro har, adinekoak izatea.

Informazio gehiago:

Jubilatuen eta pentsiodunen biltokia.
San Frantzisko, 21-1 (King-Kong eraikina)
Tel.: 943.74.05.26