Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua zerbitzu publiko bat da, gizarte izaerakoa dena, eta beraien kabuz baliatzeko zailtasunak dituzten familiei edo familia-gunea osorik mantentzeko zailtasunak dituzten pertsonei eskaintzen zaiena. Zerbitzu honen helburua da ongizate fisikoa, psikikoa edota soziala berreskuratzea, banakako prebentzio, laguntza edota errehabilitazio programen bidez; ahal den heinean, pertsona edo familia horiek etxean bizi ahal izan daitezen.

Zenbat irauten du zerbitzuak?

Zerbitzua, gehienez ere, egunean hiru ordukoa da; eta gutxienez, astean hamabost minutukoa.

Zerbitzuan sartzen diren jarduerak

1.- Etxeko lanetan laguntzeko jarduerak:

Elikadurarekin, arroparekin eta etxebizitza mantentzearekin zerikusia dutenak.

2.- Eguneroko bizimoduan oinarrizkoak diren jardueretarako laguntza pertsonala eskaintzea:

Garbiketa eta norbanakoaren higienea, baita jantziak eta oheko arropa aldatzea ere; ohetik jaikitzeko, oheratzeko eta eserlekutik altxatzeko laguntza; janzteko eta jateko laguntza; medikuak ahoz hartzeko agindu duen medikazioaren jarraipena eta kontrola; etxe barruan ibiltzeko laguntza; etxetik kanpo laguntzea, gestio pertsonalak egiteko: banketxeko kontuak, osasun arlokoak, errekurtsoen tramitazioa, eskabideak eta agiriak aurkeztea. Etxetik kanpo egiten diren joan-etorrietarako laguntza, baldin eta joan-etorriek etxeko zereginekin zerikusia badute: haurtzaindegiak, ikastetxeak, zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroetarako garraioa.

Zerbitzutik kanpo gelditzen diren jarduerak

Konpainia egiteko eta kalera irteteko zerbitzua; etxebizitza berean bizi diren, eta Udalaren zerbitzu teknikoek egindako balorazioari jarraiki, zerbitzuaren erabiltzailetzat jotzen ez diren senideei edo hurbilekoei zuzeneko zerbitzua eskaintzea; etxeko lanetarako laguntza eskaintzea, baldin eta laguntza horrek etxean bizi diren gainerako pertsonengan eragin zuzena badu; osasun arloko jarduerak egitea, baldin eta lan hori egiten duen pertsonak, horretarako, berariazko prestakuntza behar badu (injekzioak jartzea, tentsioa hartzea, zundak erabiltzea, ultzerak eta eskarak tratatzea eta berariazko ezagutzak eskatzen dituzten sendagaiak ematea); etxean konponketa garrantzitsuak egitea (margotzea, papera jartzea); lehenengo atalean zehazten ez diren garbiketak egitea; eta Udalaren zerbitzu teknikoek egindako txostenean aurreikusten ez diren zeregin guztiak.

Nork erabil dezake zerbitzua?

Oro har, autonomia galdu dutelako, aldi baterako edo betiko, laguntza zerbitzua behar duten pertsonek edo senide taldeek. Eta berariaz, ondorengoek:

  • Hirurogei urtetik gorako pertsonek, baldin eta autonomia pertsonalaren arloan arazoak badituzte.
  • Desgaitasuna edo minusbaliotasuna duten pertsonek, baldin eta autonomia pertsonalean zailtasunak badituzte.
  • Zama handiegiak, harreman arazoak, gizarte egoera ezegonkorrak, edota gaixotasun fisikoen edo psikikoen ondorioz, arazoak dituzten senide taldeak edo pertsonak.

Baliabide hau tramitatzeko behar den dokumentazioa:

Ekarpen ekonomikoa

Zerbitzuaren kostua Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta erabiltzaileen artean banatzen da. Erabiltzaileek zenbateko bat ordaintzen dute, ahalmen ekonomikoaren arabera.

Etxeko laguntza zerbitzuaren araudia