Mendekotasuna duten, eta behar duten laguntzagatik edo beste arrazoi batzuengatik, ohiko etxebizitzaz kanpoko beste egoitzaren bat behar duten adinekoentzako baliabidea da. Bertan, lojamendua eta mantenua eskaintzen da, baita banakako arreta integral jarraitua eta espezializatua ere.

Baldintzak:

  • 60 urte izatea
  • Gipuzkoan erroldatuta egotea
  • Bizikidetzan gorabehera handiak sor dezakeen jarrera arazorik ez izatea, berariazko prestakuntza duten zentroen kasuan izan ezik.

Eskaera egin ahal izateko, aldez aurretik, mendekotasunaren balorazioa egin beharko da (BVD eta RAI).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Zerbitzuan sartzeko aukera ematen duten mendekotasun balorazioak.
  • NAN
  • Diru-sarrerei buruzko egiaztagiria