Idotorbe auzoaEzagunen artean ezagunena. Idotorbe (San Pedro) auzora elgoibartarrak ezezik inguruko herrietako jende asko eta asko hurreratzen da egun pasa. Izan ere, 33 baserri dituen auzo honek paraje izugarri ederra du. Pilotalekua, ermita, jatetxea, bolatokia, umeentzako jolastokia, aparkalekua, mahaiak eta eserlekuak eta mendi irteerak aukeran: Moru, Kalamua, Iruiturri, Arrate...

Idotorbe (San Pedro) auzotik Arrateko Amaren ermita ere ikus daiteke. Sanpedrotarrek ekainaren 30ean ospatzen dituzte jai nagusiak eta, horrez gain, abuztuko bigarren igandean Santumotz eguna izaten dute, urte askotan galduta egon eta 1996an berreskuratu zen ohitura.