Europako Kirolaren Herria

  • krosa

     

  • gaztelekuak antolatutako argazki lehiaketaren kartela

    • Elgoibarko Udalak eta Mintxeta Atletismo Taldeak antolatutako marrazki lehiaketako lanen aukeraketa bihar egingo da, arratsaldeko 15:00etan.
    • Bihar bertan, 17:00etan, Muguerza Krosean parte hartuko duten hiru atleta Ludotekara bertaratuko dira, umeekin solasaldian aritzeko.
    • Krosa dela eta aurreko edizioaren arrakasta ikusita, Elgoibarko Gaztelekuak 2001 eta 2006 urteen artean jaiotako nerabeei zuzendutako Instagram lehiaketa antolatu du bigarren aldiz. Lanak urtarrilaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dira.
  • Mintxetako igeriluak 2019

    Europako Kirolaren Herria ospatzen ari garen urte honetan Elgoibarren Kirolak duen garrantzia begi-bistakoa da baina nabarmentzekoa da Udal Kirol Patronatuko abonatu kopurua ere Gipuzkoako bataz bestekoa baino altuagoa dela. Egun hauetan Patronatuaren abonatu kopurua 4.300era iritsi da eta horrek esan nahi du Elgoibarko biztanleen %39a Udal Kirol Patronatuko bazkide dela. Generoari dagokionez gizonezkoen eta emakumezkoen abonatu kopurua nahiko parekatua aurkitzen da; 2.030 emakumezkoak dira eta 2.270 gizonezkoak. Adinari dagokionez abonatu kopuru handiena duen adin tartea 41 - 50 urte bitartekoa da (%24), hurrengoak 1 - 10 urte bitartekoa (%18) eta 11 - 20 urte bitartekoa (%17) izanik.

    Kirol ikastaroei dagokionez 25 modalitate desberdineko ikastaroak eskaintzen ditu Udal Kirol Patronatuak, guztira hilero 103 talde osatuz. 1123 ikaslek parte hartzen dute hilero ikastaro hauetan eta generoari dagokionez emakumezkoen parte hartzea handiagoa da gizonezkoena baino (emakumezkoak % 61a  eta gizonezkoak% 39a).

    Eskola Kirolari dagokionez Elgoibarrek duen parte hartzea ere oso altua da. 2018-2019 ikasturtean Ikastolako eta Herri Eskolako,  6 eta 11 urte bitarteko, 444 haurrek parte hartu dute Eskola Kiroleko programan.

    Kirol Federatuari dagokionez 19 kirol elkarte eta 1.393 kirolari federatu ditugu herrian.

    Kirol instalazioen erabilera ere oso altua da, instalazio publikoen artean herritarrek gehien erabiltzen direnak Olaizaga Kiroldegia, Mintxeta eta IMH kiroldegia izanik. Urte osoan guztira ia 1.000.000 erabiltze sartu daitezke hiru instalazioetan, egun hauetan Mintxetako igerilekuak duen harrera ikustea besterik ez dago. Hilabete bat darama Mintxetako igerilekua irekita eta dagoenekoz 25.000 erabiltzaile izan ditu.
  • 60+ taldekoak Elgoibar Eurpear kirol hiriakin bat
     
    Elgoibarko Udalak bultzatutako eta Unai Arrietak gidatutako 60 + programak, bat egin du “Elgoibar Kirolaren Europako Herria 2019” sariarekin.

    Programa honen xedea, jarduera fisikoaren eta garapen pertsonalaren bidez, zahartze aktiborako bizimodu osasuntsuak sustatzea da, funtzio emozionalak, motibazionalak eta sozialak hobetzen dituzten estrategiak erabilita.

    Jarduera honetan 60 urtetik gorako 70 pertsonak parte hartzen dute, eta astearte eta ostegunetan izaten da Mintxetako instalazioetan, IMH kiroldegian eta Kultur Etxean.
  • Kirol hiriaren egiataruaren aurkezpena

    Gaur goizean Elgoibarko Udaletxeko Pleno Aretoak beregain hartu du “Elgoibar Europako Kirolaren Herria 2019” izendapena dela eta, Udal Kirol Patronatuak eta herriko kirol klub, ikastetxe, elkarte eta Udal Musika Bandak 2019rako antolatu dituzten jardueren programazioaren aurkezpena.

  • Udako aisia kirol programaren aurkezpena

    • Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen sailetik bideratutako eskaintza ekainaren 24etik uztailaren 19ra bitartean gauzatuko da; eta aurten, berritasun gisa txikienei zuzendutako Apapan izeneko programa berria abiarazi da, beraientzat propio diseinatutako programazioarekin.
    • Nerabeentzako aisia programa, Gaztelekutik antolatuko da. Aurten 13 eta 17 urte bitarteko nerabeentzako hainbat ekintza egingo dira eta ekintzak ez dira adinaren arabera bereiziko.
    • Ekainaren 24an, Udal Kirol Patronatuak antolatutako Kirol Kanpusa hasiko da eta 6 eta 13 urte bitarteko 268 haur eta gaztek hartuko dute parte. Udako Kirol kanpainan beste 70 parte-hartzaile izango dira igeriketa, Zumba-Krosfit eta Spinning Gaztea ikastaroetan. Guztira, 338 partaide izango dira Udal Kirol Patronatuko udako eskaintzan.

  • euskadiko koparen kartela

    Asteburu honetan, martxoak 23 eta 24, Eskubaloiko Euskadi Kopa ospatuko da Elgoibarko Olaizaga Kiroldegian zeinetan Aiala Zarautz, Kukullaga-Etxebarri, Super Amara Bera-Bera eta Zuazo emakumezkoen taldeek parte hartuko duten.

    Martxoaren 23an, larunbata, norgehiagoka 17:45ean hasiko da Zuazo eta Aiala Zarautz Z.K.E taldeekin eta partida bukatuta, 19:30ak aldera, Super Amara Bera Bera eta Kukullaga-Etxebarri taldeek jokatuko dute. Finala, bestalde, martxoaren 24an, igandea ospatuko da, 10:30etik aurrera. Lehiaketa streaming bidez emitituko da Euskal Eskubaloi Federazioaren web orrialdearen bidez: www.fvascabm.com. Sarrerek 2€-ko prezioa izango dute 8 eta 14 urteen arteko gazteentzako eta 5€-koa nagusientzako.

    euskadiko koparen aurkezpena udaletxean
    euskadiko koparen aurkezpena

    Gaur goizean bertan beste batzuen artean, Ane Beitia alkateak, Gorka Garaizabal Kirola zinegotziak, Ernesto Rodríguez Sanlo Eskubaloi Taldeko zuzendariordeak eta José Manuel Ruiz de Cenzano Euskadiko Eskubaloi Federazioko lehendakariak kirol hitzorduaren xehetasun guztiak aurkeztu dituzte udaletxeko pleno aretoan. Eskubaloiko Euskadi Kopa Elgoibarko Udala, Sanlo Eskubaloi Taldea, Euskadiko Eskubaloi Federazioa, Basque Team, Rasán, Lasshoa eta Viña Pomalek antolatu eta laguntzen dute.

  • el pequeño guardameta
    salpicaduras
    • Sari banaketa abuztuaren 22an izango da, 19:30ean, Kultur Etxean. Epaimahaiak aukeratzen dituen argazkiak jendaurrean erakutsiko dira, abuztuaren 22tik 31ra, Kultur Etxean.
    tximeleta
    descenso

  • Ur parkea
    Ur parkea
    Azken asteetako lanen ondoren, Elgoibarko Udalak bihar irekiko du, eguerdiko 13:00etan, Mintxetako igerileku irekietan kokatzen den umeentzako ur jolasen parke berria. Gogoratu beharra dago, Udalak 200.00 euro baino gehiago inguru bideratu dituela lanak burutzeko. Parkea Mintxetako igerilekuko atzeko partean kokatzen da. Bertan, beraz, umeak urarekin jolastu eta dibertitzeko jolas-gune, familiar eta freskagarri bat sortu da, mundu guztiak parte hartu ahal izateko modukoa. Parkea ume eta gazteentzako izango da eta uraz baliatzen diren 25 joko irisgarri eta interaktiboz osaturik dago. Guztira, 250 metro karratuko azalera okupatzen du eta bertan hiru gune egongo dira. Lehenengoa umeentzako izango da eta uraren formetan oinarrituko da; bigarrena, aldiz, familientzako izango da eta familia osoak parte hartzeko gune aktibo bat izango du. Azkenik, hirugarren gunea gazteei zuzenduta egongo da eta ur kantitate handiagoz osaturiko jokoak izango ditu.
    Ur parkea
    Ur parkea 4
  • Antolatzaileak Elgoibar, Eurpean town of sport ikurrarekin
    Txapelketaren aurkezpena Udaletxean
    Ekainaren 1ean eta 2an, larunbata eta igandea, Elgoibarko IMH kiroldegian Eskubaloiko 4 Nazio Txapelketa jokatu da, zeinetan emakumezkoen senior mailako Euskadiko, Galiziako, Valentziako eta Kataluiniako selekzioek parte hartuko duten.

    Gaur eguerdian bertan, Ane Beitia Elgoibarko Alkateak, José Manuel Ruíz de Cenzano Euskal Federazioko lehendakariak eta Joseba Rodriguez "Jaito" Euskadiko selekzioko entrenatzaileak, txapelketaren xehetasun guztiak aurkeztu dituzte Elgoibarko Udaletxeko pleno aretoan.  
  • Pilotaren festan partehartzaileak
    CD Elgoibar taldeak Mintxetan

    Egitarau oparoa prestatu da larunbat honetan, ekainak 22, ELGOIBAR EUROPAKO KIROLAREN HERRIA 2019 Kirol Festa ospatzeko. Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak herriko kirol talde, elkarte, klub eta eragile desberdinekin elkarlanean antolatutako egun berezi honen bitartez herriaren parte hartzea bultzatu nahi da, haur, gazte, heldu eta familiak, izendapen eta festa honen parte izan daitezen.

  • 2019-03-07

     

  • europeantown

    • ACES-Europeko ordezkariek positiboki baloratu dute Elgoibarko hautagaitza. Garaikurra lortzeko eskatzen diren irizpide guztiak betetzen dituela adierazi dute eta herriko kirol-planifikazioa goraipatu dute.
    • Azaroaren erdian emango da ezagutzera erabakia. Sari-banaketako gala, abenduaren hasieran ospatuko da Bruselan, Europar Parlamentuaren egoitzan.

    ACES-Europe, Europako kirol hiriak izendatzen dituen erakundeko ordezkariak egun hauetan Elgoibar bisitatu dute, udalerria “2019ko Europako Kirol Hiri” izendatzeko hautagaitza ebaluatzeko.

    Atzo, ebaluazio batzordea herriko kirol instalazio eta azpiegiturak ikusten aritu zen, Elgoibarrek “Europako Kirol Hiri” izateko beharrezkoak diren baldintzak betetzen dituen edo ez frogatzeko. Era berean, gaur goizean, Gorka Garaizabal Kirol zinegotziak, gobernu taldeko beste kide batzuekin batera, Elgoibarko hautagaitza defendatu dute Elgoibar “2019ko Europako Kirol Hiri” izateko arrazoi nagusienak zeintzuk diren argudiatuz.

    Ane Beitia Elgoibarko alkatearen esanetan, “zalantza gabe, izendapen hau sari handi bat izango litzateke guretzat, urte askotan zehar, bai Udalak, bai herriko kirol-talde eta elkarteek egindako esfortzu eta lana aitortzen duen saria izango litzateke. Guztion artean Elgoibar udalerri erreferente ari gara bihurtzen kirolari dagokionez”.

    Bestalde, ACES-Europeko delegazioa osatzen duten hiru ordezkariek, Lukas Vorel, Javier Rodrigo eta Jose Manuel Lambeak, hautagaitzaren balorazio baikorra egin dute. Rodrigoren esanetan, “Elgoibarrek, erakundeak eskatzen dituen irizpide guztiak betetzen ditu eta kirol planifikazio egitarua dauka, maila guztietan, eskola kirolean, udal jardueretan.... hala ere, beste lau hautagai daude aztertu behar direnak, Jaca, Torrijoz, Vejer de la Frontera eta Cangas del Narcea, baina sentsazioak oso positiboak izan dira Elgoibarren”.

     

  • europeantown

    • Gian Francesco Lupatelli ACES Europako presidenteak gutun bat bidali dio Udalari izendapena jakinarazteko.
    • ACES Europak Elgoibarko kirol azpiegituren eskaintza eta kalitatea nabarmendu ditu, kirol ekitaldiak antolatzeko gaitasunarekin batera.
    • Ane Beitia alkateak datorren abenduaren 4an Bruselan, Europar Parlamentuan ospatuko den sarien galan jasoko du garaikurra.

     

  • Denis Itxaso eta Ane Beitia kolaborazio akordioa sinatzen
    Diputazio eta Udaleko arduradunak Elgoibar European Town of Sport Kartelakin

     

    • Aldundiak 463.760 euro jarriko ditu. Igerilekuanontzi berri bat eraikiko da; aldagelak eta komunak berritu eta egokituko dira; eta zabalkundean beste igerileku bat eraikiko da.
    • Aldundiaren Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planak 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragiten die, hau da, Gipuzkoako biztanleen % 80ri; guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du.

    Ane Beitia, Elgoibarko alkateak eta Denis Itxaso, Kultura eta Kiroleko Diputatuak hitzarmen bat sinatu dute Olaizaga udal polikirolegiko igerilekua handitzeko eta berritzeko. Proiektuaren kostea 3.895.175 eurokoa da eta Aldundiak 463.760 euro jarriko ditu.

    Olaizaga kiroldegia 1988an eraiki zen. Olaizaga kiroldegiko igerileku estaliak, eraberritu beharrean daude, baita, aldagelek eta dependentzia lagungarriak, handitu beharrean ere, araudia beteko bada, hau da, arlo teknikoari, irisgarritasunari, generoari eta abarri buruzko araudia; hartara, kirola era guztietako erabiltzaileengana irits dadin. Kasu honetan, erabiltzaile ohikoenak kirolariak dira, oro har, eta ikasleak.

    Lanak igerileku estalien aldean bakarrik egingo dira, zaharkituta gelditu baitira, tamainari, eskariari eta irisgarritasunari dagokienez, estali gabeko igerilekuak itxita egoten diren hilabeteetan, batez ere. Azalera handitu beharra dute igerileku estaliek, horiek erabiltzeko dagoen eskaerari erantzutearren; beraz, ontzi berri bat eraikiz handituko dira, egoera onean dauden ontziak mantenduta eta berrerabilita.

     

  • Pelotariak Ane Beitia eta Gorka Garaizabalekin aurkezpenean

    Gaur goizean Ane Beitia, Elgoibarko Alkateak; Gorka Garaizabal, Kirol Patronatuko Lehendakariak eta Aspe eta Baiko enpresetako ordezkariek, Ikastolako Frontoian ospatuko den  II San Bartolome Pilota Txapelketa jokatuko duten bikoteen izenak jakinarazi dituzte.

    Abuztuaren 24an, partida 18:00etan hasiko da Arteaga II - Larunbe eta Egiguren V - Bikuñaren arteko partiduarekin. Jarraian II. San Bartolome Pilota Txapelketaren finalerdia jokatuko da, non Irribarria eta Imaz, Bengoetxea VI eta Martijaren kontra lehiatuko diren. Bestalde, igandean, hilak 25 partidari 17:00etan ekingo zaio, EITBk zuzenean eskainiko baitu finala. Laso eta Arangurenek, P. Etxeberria eta Tolosaren kontra jokatuko dute. Ondoren, II. San Bartolome Pilota Txapelketaren finala ospatuko da. Okasio honetan, larunbatean garaile suertatzen den bikotea finalera zuzenean iritsiko den Artola eta Zabaletak osatutako bikotearen aurka lehiatuko da. Sarrerei dagokionez Kaia tabernan salduko dira: 30 € (egun bakoitzeko).

    Azkenik, abuztuaren 26rako, Txiki Eguna, Elgoibarko Udalak, 18:00etan hasiko den ohiko Pilota jaialdia antolatu du. Alde batetik, Mendizabal III eta Erostarbek, Bakaikoa eta Etchegoinen kontra jokatuko dute eta beste alde batetik, Arretxe II eta Erasunek, Elordi eta Garmendiaren kontra. Prezioa: 10 €.
    OHARRA: Zabaleta eskuko minarengatik baja izango da  Elgoibarren. Bere ordez Rezustak parte hartuko du. Beraz finalean, igandean, Artola-Rezusta bikotea izango da

     

  • kirolaherria

    • Ane Beitia alkateak, udal zinegotzi eta Kirol Patronatuko ordezkariekin batera, Bruselako Europar Parlamentuan ospatu zen ACES Europako sarien galan jaso zuten izendapena aitortzen duen bandera.
    • ACES Europak Elgoibarko kirol azpiegituren eskaintza zabala eta kalitatea nabarmendu ditu, udalerriak kirol ekitaldiak antolatzeko duen gaitasunarekin batera.

     

  • Elgoibarko gazteen aisialdia sustatzen jarraitzeko helburuarekin Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Udako Kirol Campusa ez ezik bestelako ikastaro ugari antolatu ditu udarako. Jardunak 6 urtetik gorako umeei zuzenduta daude eta ekainaren 24tik uztailaren 19ra ospatuko dira. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: aerobik txiki (6-10 urte), zumba-krosfit gazteak (11-16 urte) eta spinning gazteak (11-16 urte).

    Halaber, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak igeriketa ikastaro bat ere jarri du martxan, zeinetan gazteez gain helduek ere hartu dezaketen parte. Kasu honetan, ikastaroak uztailaren 1etik 18ra gauzatuko dira.

    Aipatutako ikastaroetan parte hartu nahi dutenek ekainaren 18ra arte izango dute izena emateko aukera Olaizaga eta Mintxetan.
     
    KARTELA(PDF)
  • Ixa Rodríguez
    Boxeo ikastaroa

     

    Elgoibarko Udal Kirol Patronatua ikasturte berria prestatzen hasia da eta irailetik aurrera bi ikastaro berri eskainiko ditu.
     
    Alde batetik, Ixa Rodríguez boxeolariak, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara, Olaizaga Kiroldegian, adin guztiei zuzendutako Boxeo ikastaroa eskainiko du. Irailaren 12an, 18:00etan, doaneko saioa eskainiko du eta izen-emate epea irailaren 5era arte irekita egongo da, Olaizagan eta Mintxetan.

    Bestetik, irailaren erdialdetik aurrera Olaizaga Kiroldegiko errokodromoan eskalada ikastaroak jarriko dira martxan berriro, astean bi eguneko maiztasunarekin. Izen-emate epea irailean irekiko da.

     

  • Aste Santuko Kirol Kanpusa

    Hamaikagarren urtez jarraian, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Aste Santuko Kirol Kanpusa jarri du martxan.

    Ekimena apirilaren 15ean hasi eta 26an bukatuko da (9:30-12:30) eta guztira 7 egunetan zehar gauzatuko da, besteak beste: apirilak 15, 16,  17, 23, 24, 25 eta 26. Kanpusean 2007 eta 2012 urte  bitartean (biak barne) jaiotako umeek parte hartu dezakete. Umeek Mintxetako instalazioak (atletismo, tenis eta padel pistak eta futbol zelaia) eta Olaizagako eta IMH kiroldegietako kantxak erabiliko dituzte.

    Interesa dutenek apirilaren 5a baino leheneman beharko dute izena Olaizaga kiroldegian. Prezioari dagokionez, Patronatuko bazkideek 44 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, aldiz, 49 euro.