Koronabirusa

  • Elgoibarko merkadilloa bihar jarriko da martxan

    merkadilloen postuen kokapen planoa

    • Ohiko salmenta postu guztiak egongo dira (18 guztira), eta horien artean tarte handiagoa mantenduko dute. Merkadilloak Lekueder parkea eta Aita Agirre plaza hartuko ditu, eta bertan aparkaleku gehigarriak kenduko dira.

     

  • “COVID-19” Euskal Merkataritza-Sektorerako eta Turismo Sektorerako laguntza programa

    koronab

    Eusko Jaurlaritzak dagoeneko argitaratu ditu Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean 2020rako “COVID-19” laguntzak arautzen eta deitzen dituzten bi agindu, bai euskal merkataritza-sektoreari bai turismo-sektoreari (tabernak, hotelak, etab.) buruzkoak. Hauek dira aginduen estekak:

    • Merkataritza-sektorea: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/covid-19-merkataritza/web01-tramite/eu/ 
    
    • Turismo-sektorea: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/covtur/web01-tramite/eu/

    Zalantzaren bat izanez gero edo tramitatzen laguntzeko (merkataritza sektorea bakarrik), Eibarko Merkataritza Bulego Teknikoarekin ere jar zaitezke harremanetan, hark tramitatuko baititu laguntzak eskualdean. Interesa duten establezimenduek telefono zenbaki hauetara dei dezakete: 943 206 669 / 943 254 083

  • #ZainduMugitu, jarduera eta ariketa fisikoari buruz aholkatzeko kanpaina

    colcafyd logotipoa

    • COLCAFIDek #ZainduMugitu kanpaina jarri du abian herritarrei Kirol Heziketa Fisikoko profesionalak, alegia jarduera fisikoan eta ariketa fisikoan elkargokide diren profesionalak, eskura jartzeko asmoz, edozein herritarrek bere egoera eta ezaugarrietara egokitutako aholkularitza jasotzeko aukera izan dezan.
    • COLCAFIDek azpimarratzen du beharrezkoa dela tituludun eta elkargokide den profesional baten aholkularitza jarduera fisikoaren orientazio osasungarria eta egokia bermatzeko.
    • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatuen Elkargo Profesionalak eskatzen du nerabeei eta hirugarren adinekoei lehentasuna eman dakiela Gobernuak maiatzaren 2rako iragarritakoaren aurrean.
    • Gazteentzat eta gure adinekoentzat aire librean gutxienez ordubeteko jarduera fisikoa egiteak arlo fisiko eta psikologikorako duen garrantzia azpimarratu du.

     

  • 2020ko Guraso Foramkuntza saio guztiak irailean jarriko dira martxan berriro

    2020ko formakuntzaren kartela

  • 40 pertsona baino gehiago ari dira lanean boluntario gisa Elgoibarko Guztion Artean sarean

    korona

    • Sare honen bitartez Elgoibarko 12 familia ari dira laguntza jasotzen eta hurrengo asteotan ere jasoko dute, erosketa basikoak etxera eramateko, zaborra jaisteko, medikazioa botikan jaso eta etxera eramateko...
    • Gurutze Gorriko 14 pertsonez osatutako bolondres taldeaz gain, herriko beste 18 pertsonek eman dute izena sarean jarduteko. Zerbitzu osagarri gisa, Nagusilaneko bolondresek “Zilarrezko haria”telefonoaren bitartez bakarrik edo triste sentitzen diren adinekoei sostengua ematen jarraitzen dute.

  • 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzako udako aisia eskaintza antolatu da Elgoibarren

    Umeak jolasten

    • Eskaintza bi hamabostalditan banatuko da, uztailaren 1etik 15era lehena eta 16tik 30era bigarrena.
    • Zabalik da, ekainaren 18ra arte, izena emateko aukera, lotura honetan

    COVID-19k sortutako osasun alarma dela eta, jende pilaketak saihestea eta segurtasun distantzia mantentzea derrigorrezkoa da gaitzaren hedapena gelditzeko. Hori dela eta, udako eskaintza ohi bezala antolatzea ezinezkoa da. Hala ere, haurren aisiarako eskubidea ahal den neurrian bermatzeko asmoz, 2008 eta 2014 urteen bitartean jaiotako (HH5 eta LH6) haurrentzako aisia eskaintza izango da Elgoibarren, moldaketa batzuekin.

     

  • ADI Programa-Laguntza psikologikoa konfinamenduan

    Adi programa

    Eusko Jaurlaritzak abiarazitako ekimena da, konfinamendu- eta alarma-egoeraren eta horretara egokitzeko zailtasunen ondorioz ondoez emozionala areagotu zaien pertsonen laguntza psikologikoaren premiei erantzuteko, eta, ondorioz, aurretiko arazo psikologikoak sortu edo larriagotu dira.

  • Ane Beitia Alkatearen mezua

    Bihartik aurrera 14 urtetik beherako haurrak kalera irten ahal izango dira, pertsona heldu batek lagunduta, ordubetez eta etxetik kilometro bateko eremuan. Elgoibarko Udalak, guraso edo heldu laguntzaileei arduraz, erantzunkizunez jokatzeko deia luzatzen die. Errespetatu mesedez ezarritako neurriak guztion segurtasunerako.
     
     
     
     
  • Atzotik zabalik dira Elgoibarko gazteen lokalak

    Martxoaren erdialdean, koronabirusaren hedapena saihesteko asmoz, udal instalazioak eta bestelako espazio eta gune publiko eta pribatu ugari itxi egin behar izan ziren, horien artean gazteen lokalak.

    Deseskalatzea faseak aurrera egin duen heinean hasieran hartutako neurri zorrotzak malgutuz doaz eta hala, atzotik, Elgoibarko gazteek beraien lokalak erabiltzeko aukera dute.

    Udaltzaingoak kendu die zigilua lokalei, nolanahi ere, alarma egoera indarrean dirauen bitartean, arau jakin batzuk bete beharko dituzte. Elgoibarko Udala lokal hauek erabiltzen dituzten udalerriko gazteekin harremanetan jarri da bete beharreko arauak zeintzuk diren gogorarazteko.

    • Ordutegia: astelehenetik ostegunera: 10:00-22:00
    • Ostiral, larunbat eta jai bezperetan: 10:00-23:00
    • Igande eta jaiegunetan: 11:00-22:00
    • Aforoa: gehienez 15 lagun. Betiere lokalaren gehienezko aforoa ez badu gainditzen.
    • Maskaren erabilera derrigorrezkoa da.
    • Eserita egon behar da eta bi metroko distantzia mantentzen.
    • Adin txikoek beraiei dagozkien arauak bete behar dituzte.
    • Garbitasunerako eta desinfekziorako neurriak hartu behar dituzte.

    Edozein zalantza izanez gero, gazteak Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailarekin harremanetan jar daitezke, hurrengo bide hauen bidez:

    • Telefonoa: 943 74 10 50
    • Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 
  • Aurtengo Trinitate Jaiak bereziak izango dira koronabirusa dela eta

    kultura bizi-bizixaren logotipoa

    • Ohiko hitzorduak bertan behera geratu dira baina udalaren webgunean aurreko edizioetako hainbat eduki bilduko dira: argazkiak, bideoak, artisauen webguneak eta produktuak erosteko aukera ere izango da.
    • Trinitate Egunean, ekainak 7, Udal Txistulari Taldearen Diana izango da goizeko 9:00etan, 10:30etan umeen danborrada balkoi eta leihoetatik (Danborra egiteko tutoriala) eta 11:30etan meza ospatuko da San Bartolome parrokian.
    • Ekainean, Kultur Etxeko sotoa eta hitzaldi gela erabilgai egongo dira baina segurtasun irizpide batzuk jarraitu beharko dira.
    • Gotzon Garate Udal Liburutegiak ere ekainaren 1ean zabalduko ditu ateak, baina liburuak itzultzeko edo maileguan hartzeko bakarrik.
    • Egitaraua(PDF)
  • BANDOA: Koronabirusaren hedapena geldiarazteko neurriak

    BANDOA (pdf)

    Martxoaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitarau den 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, Alarma-estatuaren adierazpena jarri da indarrean hurrengo 15 egunetarako. Helburua COVID-19 Coronavirusaren hedapena saihestea da, osasun-sistema kolapsatzea eragin dezakeelako.

    Egoera horretarako ezarritako neurriek zuzenean eragiten diete herritarrei:

    EZIN DA KALERA IRTEN, horrelako egoeretan izan ezik:

    7. artikulua. Pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzea.

    Alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, erabilera publikoko bideetatik soilik zirkulatu ahal izango dute pertsonek, honako jarduera hauek egiteko:

    Elikagaiak, sendagaiak eta lehen mailako produktuak erosteko.

    Osasun-zentro, -zerbitzu eta –establezimenduetara joateko.

    Lanlekura joateko, lan prestazioa, enpresa-lana edo profesionala burutzeko.

    Ohiko bizilekura itzultzeko.

    Mendekotasuna dutenak zaintzeko (adinekoak, adin-txikikoak, mendekotasunen bat dutenak zein bereziki ahulak diren pertsonak).

    Finantza-erakundeetara eta aseguru-etxeen bulegoetara joateko.

    Ezinbesteko egoerak edo beharrak kudeatzeko

    Aurrekoen tankerako beste edozein jardueratarako, banaka egiten bada, edo laguntza berezia behar duen pertsona bati laguntzeko egiten bada.

    Halaber, ibilgailu partikularrek erabilera publikoko bideetan zirkulatu ahal izango dute, aurreko paragrafoan aipatutako jarduerak egiteko edo gasolina-zerbitzuguneetan edo gasolina-zerbitzuguneetan erregaia hartzeko.

    Nolanahi ere, lekualdaketetan osasun-agintariek emandako gomendioak eta betebeharrak errespetatu beharko dira.

    Barne Arazoetako ministroak errepideak edo bide-zatiak zirkulazioari ixtea erabaki ahal izango du, osasun publikoa, segurtasuna edo zirkulazioaren arintasuna dela eta, edo arrazoi berberengatik ibilgailu jakin batzuen sarbidea murrizteko.

    ELGOIBARri dagokionez:

    ERAIKIN PUBLIKO GUZTIAK ITXITA EGONGO DIRA ALARMA-EGOERA ETA, HALA BADAGOKIO, HARTZEN DIREN LUZAPENAK INDARREAN DAUDEN BITARTEAN (LANGILEENTZAT IZAN EZIK).

    EKITALDI PUBLIKO GUZTIAK ETENGO DIRA ALARMA-EGOERA INDARREAN DAGOEN BITARTEAN, ETA, HALA BADAGOKIO, BAITA HARTZEN DIREN LUZAPENAK ERE, OSTEGUNETAKO MERKATUA ETA HILABETE AMAIERAKO AZOKA BARNE.

    JENDEARENTZAT IXTEN DIRA PARKEAK ETA KOMUN PUBLIKOAK, ALARMA-EGOERA ETA, HALA BADAGOKIO, HARTZEN DIREN LUZAPENAK INDARREAN DAUDEN BITARTEAN.

    HERRITARRENGANAKO ZUZENEKO ARRETA ETEN EGINGO DA UDALEAN, ETA LARRIALDIETARAKO ARRETA GUNEA BAINO EZ DA JARRIKO UDALTZAINGOAN.

    Administrazio-prozeduren epeak bertan behera geratuko dira Alarma egoeraren 15 eguneko epean.

    Alarma-egoeraren dekretua edo, hala badagokio, dekretu horren luzapenak bertan behera geratzen diren unean hasiko dira zenbatzen epeak.

    Beraz, edozein dokumentu aurkezteko premiak itxaron dezake.

    Udalarekin harremanetan jartzeko,honako telefono-zenbaki eta helbide elektroniko hauek erabili beharko dituzte:

    Herritarren Arretarako Bulegoa:

    Tel.:943-74.10.50

    E-mail:Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

    Udaltzaingoa

    Tel.: 943-74.13.94 /

    E-mail:Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

    Elgoibarko Udalak lasaitasunerako deia helarazi nahi die herritarrei. Hartutako neurriak prebentzio-neurriak dira, kutsatze masiboa eta aldi berean kutsatzea saihesteko. Elikagaien eta premia biziko produktuen hornidura bermatuta dago, eta, horregatik, zentzuz jokatzeko eta osasun agintarien gomendioak jarraitzeko eskatzen zaie herritarrei. Gaixotasunaren sintomak sentituz gero, ez joan osasun-zentrora, geratu etxean eta deitu 900 20 30 50 telefono zenbakira.

    Elgoibar, 2020ko martxoaren 16a

    ALKATEA / LA ALCALDESA

    ANE BEITIA ARRIOLA

  • Bigarren faseko neurriak Euskadin, maiatzaren 25etik aurrera

    bi metro distantziaren bannerra

    Mugikortasuna eta ordu-tarteak

    Maiatzaren 25etik aurrera, mugikortasunerako gaur egun dauden ordu-tarteak ezabatuko dira, eta mugagabetuta geratuko da gure kaleetan, beti ere bizi garen lurralde historikoaren eremuan.

    Kirol-jarduerari dagokionez, edozein ordutegitan egin ahal izango dugu jarduera fisikoa. Komenigarria izango litzateke 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian kirola egitea saihestea, ordutegi horiek 70 urtetik gorakoentzat eta kolektibo zaurgarrientzat izango dira.

    Lurralde-mugikortasuna (baldintzak ez dira aldatzen)

    Argitu behar da pertsonen mugikortasuna mugagabea dela lurralde historiko bakoitzean.

    Era berean, lurralde historikoen arteko mugikortasunak mugagabea izaten jarraitzen du adineko senideei bisitak egiteko, arrazoi sozioekonomikoengatik eta lan-arrazoiengatik, baina lurraldeen arteko mugikortasun-mugari eusten zaio aisia-arrazoiengatik.

    Erreferentziazko araudia: Lehendakariaren maiatzaren 15eko  9/2020 dekretua.

    15 pertsona arteko bilerak etxeetan edo gune itxietan

    15 pertsona arteko bilerak egin ahal izango dira (familian edo lagunartean) etxebizitza partikularretan, lokal pribatuetan eta erabilera publikoko gune irekietan.

    Topaketa horiek osasun-agintariek gomendatutako distantzia- eta prebentzio-baldintzetan egin beharko dira.

     

  • Bonoei buruzko ohar garrantzitsua

    BonoakUdala

     

    Bonoak erosteko batutako jendetza dela eta, bihar goizean, gaur arratsaldean banatu diren 120ra arteko zenbakiak dituzten bizilagunak bertaratu ahal izango dira bakarrik. Zenbakia dutenak jarri ahalko dira ilaran soilik.

    Arratsaldean bestalde, 120.zenbakitik gora dituztenen txanda izango da.

    Gaur goizean 735 bono banatu dira eta arratsaldean 501. Oraindik bono asko geratzen dira saltzeko, beraz hurrengo egunetan ere eskuratzeko aukera izango da.

     

     

  • COVID19ren aurrean euskal kultur sektoreari aholkularitza zerbitzua

    Kultura sektoreko covid-19 gidaren azalaAlarma-egoera deklaratu zenetik, administrazio publikoek hainbat laguntza-lerro jarri ditugu martxan. Laguntza gehienak arlo guztietako enpresa eta profesionalentzat dira, eta horietako batzuk kulturaren sektorerako berariaz diseinatutakoak dira. Banakako eta aparteko aholkularitza-zerbitzu honen bidez, Eusko Jaurlaritzako kulturako profesional guztiei lagundu nahi die laguntza hauetakoren bat eskatzerakoan sor dakizkiekeen zalantzetan. Horretarako, bi tresna izango ditugu, gidak eta aholkularitza-zerbitzua:

    1. Giden helburua neurri eta laguntzei buruzko informazioa modu antolatu, erabilgarri eta ulergarrian ematea da. Neurri eta laguntza horiek orokorrak edo espezifikoak izan daitezke, eta kulturako profesionalen artean bai batzuek zein besteek interes eta aplikagarritasun handia izan dezakete. Egunero elikatuko den gida bizia izango da. Gida horietara laguntzeko, zuek egiten dituzuen galdera ohikoenak biltzen dituen dokumentua ere eguneratzen joango da.
    2. Banakako aholkularitza-zerbitzuan zuen kontsultak eta zalantzak (lan-, zerga-, finantza-arloetan…) doan egin ditzakezue. Talde espezializatu batek, eta baita Saileko teknikariek ere, 48 ordu baino lehenago orientazioa eta erantzuna emango dizuete posta elektronikoz edo telefonoz.

    Espero dugu tresna hauek eta Kulturklik PROn dagoen informazio guztia erabilgarria eta lagungarria izatea.

    (PDF) Covid-19a dela eta, euskal kultura sektorerako intereseko neurri eta laguntzen gida

  • Dagoeneko irekita dago Elgoibarko Jubilatuen Biltokiko taberna

    Jubiletuen biltokiko sarrera

    • Covid-19a dela eta instalazioak itxi behar izan zituenetik hiru hilabete igaro ondoren, Udalak Elgoibarko Jubilatuen Biltokiko tabernaren zerbitzua berrabiarazi du.
    • Udalak zenbait jarduera egin ditu espazioa egokitzeko eta osasun-agintariek ezarritako segurtasun- eta higiene-neurri guztiak betetzen direla bermatzeko.
  • Deseskalada: Paseo eta kirol jardueren ordutegiak

    Deseskaladaren ordutegiaren grafikoa

    Espainiako Osasun Ministerioak gaur argitaratu du buletin ofizialean bihartik aurrera paseoak eta kirol jarduerak arautuko dituen dekretua.

    • Paseatzera irteteko:
      • 14 urtetik gorako pertsonek banaka paseatzeko aukera izango dute.
      • Taldean ateratzea debekatuta dago.
      • Etxebizitzatik gehienez kilometro bateko eremuan ibili ahalko da.
      • Ordubeteko paseoak eman daitezke egunean behin.
      • Ordutegia 06:00etatik 10:00etara, goizean; eta 20:00etatik 23:00etara, gauean.
    • Kirola egiteko:
      • banaka- ariketa fisikoa taldean egitea debekatuta dago.
      • Muga udalerria izango da.
      • Kirola egiteko ezin daiteke beste herri edo hiri batera joan.
      • Ordutegia, 06:00etatik 10:00etara, goizean; eta 20:00etatik 23:00etara, gauean.
    • Adineko pertsonen irteera:
      • Laguntzapeko eta 70 urtetik gorako pertsonak kalera ateratzeko ordutegiak, berriz, hauek dira: 10:00etatik 12:00etara, goizean; eta 19:00etatik 20:00etara, arratsaldean.
    • Haurren irteera:
      • Umeekin kalera ateratzea posible da apirilaren 28az geroztik, baina orain horretarako denbora tartea murriztu dute: 12:00etatik 19:00etara irten ahalko dira
      • heldu batek lagunduta eta gehienez ordubetez. 
      • Hasiera batean, 09:00etatik 21:00etara ateratzeko baimena eman zuten.

    Bihar beraz, etapa berri bati hasiera emango zaio eta zentzu honetan, Udaltzaingoak ere jakinarazi du gaur izango dela kantak ipiniko dituzten azken eguna. Eskerrak eman die baita arauak betetzen ari diren herritarrei eta fase berri hauetan ere hala izaten jarraitzea espero dute.

    Gaurko BOEk baldintza guztiak jasotzen ditu

  • Deskonfinamendua Euskadin. Lehenengo fasea: maiatzaren 11tik 24ra.

    1. DESKONFINAMENDUAREN FASEA

    Datorren astelehenean deskonfinamenduren lehen fasean sartuko gara, maiatzaren 11tik 24ra bitartean mantenduko dena.

    Pertsona eta sektore guztiek bete behar dituzte gomendioak eta segurtasun eta osasun protokoloak.

    Hauek dira jarraitu beharreko aholkuak eta bete beharreko neurriak (pdf): 

    icono personas

    PERTSONAK

    • Urruntze soziala (2 metro) eta higiene pertsonaleko neurriak.
    • Gune itxietan gehienez ere 10 pertsonako taldeak biltzeko aukera.
    • Gune itxietan maskara erabiltzea.

     

    icono transporte

    MUGIKORTASUNA

    • Norberaren udalerriaren barruan eta, salbuespen gisa, lurralde historikoaren barruan mugitzeko aukera.
    • Lurralde arteko mugikortasuna: ohiko zirkulazioko udalerri mugakideen artean eta jarduera sozioekonomiko arruntak egiteko.
    icono adminsitración pública

    ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

    Langile publikoen aurrez aurreko lanerako itzulera modu ordenatuan eta mailakatuan izango da, hiru kolektiboena izan ezik: talde bereziki sentikorrak, 14 urtetik beherakoak edo mendeko adinekoak beren kargura dituzten pertsonak eta telelan-programari atxikitako langileak.

  • Elgoibarko "Guztion Artean Sarea" desegin da, bere zeregina amaitutzat jota

    Guztion Artean EUSK

    • Nagusilan eta Gurutze Gorriaren gidaritzapean guztira 38 bolondres aritu dira lanean. Sare honen bitartez Elgoibarko 16 familiak (26 heldu eta 4 ume) jaso dute laguntza bolondresgoaren bitartez.

     

  • Elgoibarko Gaztelekuak bere sare sozialak indartu ditu nerabeekin harreman zuzenagoa izateko

    sare sozialen kanpaina iragartzeko kartelak

    Elgoibarko Gaztelekuak bere presentzia eta aisia eskaintza eraldatu egin behar izan du etxetik kanpoko ekintzak eten diren egun hauetan. Azkenaldian, Gaztelekuak sare sozialetan duen presentzia hazten joan da, bertatik ere zerbitzua eskainiz azken urteetan, normalean lokal edo ekintzetara gerturatzen ez diren pertsonekin harremana mantendu, arreta eskaini eta azken finean Gaztelekua gertukoa izan dadin. Zerbitzu birtual bat alegia. 
  • Elgoibarko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) bihar bertan hasiko du arreta, aurretik hitzordua eskatuta

    Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoaren (KIUB) zerbitzuak zuzeneko arreta eskainiko du berriro bihartik aurrera, maiatzak 26, asteartea. Nahitaezkoa izango da aurretik ordua eskatzea. Horretarako, gestioren bat egin nahi duten pertsona guztiek hitzordua eskatu ahal izango dute 943 743 088 telefono zenbakiaren bidez edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

    Arreta-ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da, astelehenetik ostiralera.

    Halaber, gogorarazten da nahitaezkoa izango dela maskara babeslea eramatea eta osasun agintariek ezarritako jarraibideak errespetatzea.