Dolmenen ibilbidea

Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein pasaia-balioa gizarteratzen jarraitzeko asmoz, Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean, doako bisita gidatuen programa berria abiarazi dute.

Uztailak 12 igandea Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta hiru ordu eta erdiko iraupena du, Karakaten hasi eta Irukurutzetarainoko joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa.

Bisita gidatuak Karakateko aparkalekutik aterako dira, Soraluzen, goizeko 10:00etan.

Aurrez izena ematea beharrezkoa da. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete 657 79 46 77 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz.

Ibilaldian parte hartzeko gomendatutako gutxieneko adina 7 urtekoa da.

 

Uztailak 12 ostirala 10:00 Euskara

Uztailak 24 ostirala 10:00 Gaztelania

Uztailak 26 igandea 10:00 Euskara

Abuztuak 9 igandea 10:00 Gaztelania

Abuztuak 30 igandea 10:00 Gaztelania

Irailak 6 igandea 10:00 Euskara

Irailak 27 igandea 10:00 Gaztelania

Urriak 25 igandea 10:00 Euskara

Kokapena Karakate