ESKUBALOIKO EUSKADI KOPA

euskadiko koparen kartela

Asteburu honetan, martxoak 23 eta 24, Eskubaloiko Euskadi Kopa ospatuko da Elgoibarko Olaizaga Kiroldegian zeinetan Aiala Zarautz, Kukullaga-Etxebarri, Super Amara Bera-Bera eta Zuazo emakumezkoen taldeek parte hartuko duten.

Martxoaren 23an, larunbata, norgehiagoka 17:45ean hasiko da ohore mailan dauden Zuazo eta Aiala Zarautz Z.K.E taldeekin eta partida bukatuta, 19:30ak aldera, zilar mailako Super Amara Bera Bera eta Kukullaga-Etxebarri taldeek jokatuko dute. Finala, bestalde, martxoaren 24an, igandea ospatuko da, 10:30etik aurrera. Lehiaketa streaming bidez emitituko da Euskal Eskubaloi Federazioaren web orrialdearen bidez: www.fvascabm.com. Sarrerek 2€-ko prezioa izango dute 8 eta 14 urteen arteko gazteentzako eta 5€-koa nagusientzako.

Kokapena Olaizaga polikiroldegian