Elgoibarko Udalak, 2019ko maiatzaren 15ean emandako ebazpenaren bidez, diruzain bat bitarteko funtzionario izendatzeko egingo den deialdia eta arautuko duten oinarriak onartu zituen. Oinarri hauek GAOn 2019ko maiatzaren 22an argitaratu dira. Hala, interesa duten pertsonek, ekainaren 5eraino (barne) aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak eta behar bezala beteta, hurrengo leku hauetako batera jo beharko dute: 
  • Elgoibarko Udalak Elgoibarko (20870) Santa Ana kalea 2 zenbakian duen HAZen.
  • Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan aurreikusitako leku guztietan.
  • Correosen bulegoetan. Kasu honetan, gutun-azal irekietan aurkeztuko dira eskaerak aurkezteko epearen barruan, ziurtatu aurretik, Correoseko fun tzio narioak data jarri eta zigilatzeko. Kasu honetan bakarrik uste izango da eskarak aurkeztu diren egunean sartu direla Elgoibarko Udalaren Erregistro Nagusian. Eskaera izango da zigilatuta egon beharko dena.
  • Elgoibarko Udalaren egoitza elektronikoko erregistro elektronikoaren bidez: www.elgoibar.eus
 
Lanpostu berria da eta gaur egun, ez du inork lanpostu hau okupatzen, ezta iraganean ere. Deialdia librea da, ez da barne-promoziokoa, alegia, Udaleko langileak ez diren pertsonak ere aurkezteko aukera dute.