EmakumeenNazioartekoEguna 2016

  • Egitarauak martxoaren 3an eta 17an zehar gauzatuko diren era guztietako eta adin guztiei zuzendutako ekimenak biltzen ditu.
  • Gazteak emakumeek gizartean duten garrantziaz kontzientziatzeko asmoz, ekintza anitzak antolatu dira ikastetxeetan, ludotekan eta Gaztelekuan.

Elgoibarko Udalak, aurten ere, herriko hainbat elkarterekin elkarlanean, ekintza ugari antolatu ditu martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren barruan. Egitarauak martxoaren 3an eta 17an zehar gauzatuko diren era guztietako eta adin guztiei zuzendutako ekimenak biltzen ditu.

Ekintzak ostiralean, martxoak 3, hasiko dira, 21:30ak aldera, Kultur Etxeko Hitzaldi gelan. Haizea Emakumeen Elkarteak antolatuta, kafea eta pastak banatuko dira, hasiera eman baino lehen.

Asteartean, hilak 7, Gotzon Garate Udal Liburutegiak Berdintasun Sailarekin elkarlanean “Hotzikara”, helduentzako ipuin kontalari erotikoa antolatu du. Ekintza Ines Bengoak zuzenduko du eta 19:00etan hasiko da.

Eta asteazkenean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna gogorarazteko asmotan adin guztietako elgoibartarrak 19:00etan elkartuko dira Kalegoen plazan, herrian zehar egingo den “Martxa Morean” parte hartzeko. Ibilbidea egin aurretik, herritarrek Kalegoen plazan antolatuko den elkarretaratzean parte hartu dezakete, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna aldarrikatzeko asmotan.

Nolanahi ere, Emakumeen Eguna dela eta antolatu diren jarduerei datozen egunotan emango zaie jarraipena.

Hala, martxoak 9, osteguna, ekintzaz beterik egongo da. Alde batetik, 18:30etan Kultur Etxeko erakusketa gelan “Berdintasuna eta Maskulinitate Berriak – Igualdad y Nuevas Masculinidades. 24 imágenes nuevas para una sociedad nueva” izeneko erakusketa inauguratuko da. Erakustaldia, Udalaren Berdintasun Sailak eta Emakumeen Kontseiluak antolatua, martxoaren 17ra arte egongo da zabalik, eta honako ordutegian bisitatu ahal izango da: astean zehar 18:30-20:30, jaiegunez 12:00-14:00 ere. Igande arratsaldetan itxita egongo da. Beste alde batetik, “Bizitza pertsonala, familia eta lanaren uztartze erantzunkidea” ekimena aurkeztuko da eta 19:00etatik aurrera Kultur Etxeko erakusketa gelan “El milagro de conciliar” bideo foruma antolatu da, bizitza pertsonala, familia eta lanaren uztartze erantzunkidea erakutsiko duena, hain zuzen ere.

Ekimenen egitarauari jarraipena emango zaio ostiralean, hilak 10. Egun horretan, Herriko Antzokian “Sarean kateatuak” izeneko antzerki saioa antolatu da, 20:30ean, non nomofobia aitzakiatzat hartuta, hiru emakumek ikusleekin batera terapia bati egingo dioten aurre.

Larunbatean, martxoak 11, Haizea Emakumeen Elkarteak antolatuta, Sustrai Emakumeen akordeoi taldeak, 12:30ean Kultur Etxeko Sotoan soinu kontzertua eskainiko dute eta 15:00ean Karakate Jatetxean emakumeen bazkaria ospatuko da,  dantza barne.

Amaitzeko, astelehenean, hilak 13, Udal Jabetza Eskolak antolatuta, Loredi Salegik Kultur Etxeko Hitzaldi gelan 18:30ean egingo den “El movimiento feminista. ¿Qué es ser feminista?”, izeneko emakumeentzako jabekuntza tailerra zuzenduko du.