euskaraldia

Euskaraldia: Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ariketa sozialean parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago, irailaren 24tik. Bigarren edizioa izango da aurten, azaroaren 20tik abenduaren 4ra, helburu honekin: euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak astintzea.

Izena emateko euskaraldia.eus webgunea baliatu ahalko da. Bertan dago izen-emate formularioa. Parte hartzeko, belarriprest edo ahobizi rolen artean erabaki beharko da. Horretarako, webgunean bertan dago erabakia hartzen lagungarria izango den informazioa.

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Bigarren edizio honetan , norbanako gisa parte hartzeko aukeraz gain ( ahobizi edo belarriprest izanez), taldetan parte hartzeko aukera ere izango dugu, a rigune en bidez.

Elgoibarko Udalak herritarrak animatu nahi ditu lehen edizioan bezala Euskaraldian parte hartzera.

Igerilekua

  • Elgoibarko Udalak, instalazioa itxita egon den denbora aprobetxatu du igerilekuko aldagelak berritzeko. Guztira 80.000 euroko (BEZa barne) inbertsioa egin du.
  • Igerilekuaren erabilera segurtasun eta prebentzio neurriei egokitu behar izan da eta arau zehatz batzuk jarraitu beharko dira.
  • Salbuespen bezala, irekiera astelehenean egingo denez, erreserba larunbatean hartu ahal izango da.

 

Aste honetan beste urrats garrantzitsu bat eman dugu, Elgoibar, adineko pertsonekin adeitsuagoa izan daiten. Baina oraindik badago zereginik eta herritarrak bidelagun izan nahi ditugu.

Hauexek Blanca Larrañaga, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziaren azalpenak. #ElgoibarLagunkoia

Elgoibar Lagunkoia

  • Elgoibarko Udalak eta Elgoibar Lagunkoia talde eragileak lehen faseko diagnostikoaren behin betiko dokumentua aurkeztu dute. Bertan, elgoibartarren iritziak eta ekarpenak jaso dira 647 inkesten bidez.
  • Urrian bigarren faseari ekingo zaio. Fase horretan, inkestetatik ateratako gaiak aztertuko dira, ekintza eta programa zehatzagoak abian jartzeko.
  • Proiektuan lagundu eta parte hartu nahi dutenek edo informazio gehiago eskuratu nahi dutenek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatz edo 943 74 10 50 (luz. 306) telefono zenbakira dei egin dezakete.
  • Diagnostikoaren txostena (PDF)

 

Jabetze eskolako kartela

  • Urritik urtarrilera bitartean izango diren doako lau ikastaro hauen bitartez emakumeen autonomia pertsonala indartu eta ahalduntzea sustatu nahi da, are gehiago, COVID19aren garaian
  • Ikastaroetan izena emateko epea urriaren 7ra arte egongo da zabalik eta izen-emateak www.elgoibar.eus helbidean edota Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) egin beharko dira
  • Ikastaro guztietan haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko da. “AUTOCUIDADO PARA CUIDADORAS” ikastaroan, zehazki, pertsona nagusiak eta mendekotasun egoeran dauden herritarrak zaintzeko zerbitzua ere eskainiko da

 

Herriko Antzokia

  • Antzokiak 190 pertsonako aforoa izango du eta ikusleak “Damero” moduaren bitartez jarriko dira, zig zag egiten.
  • Urriaren 23an egingo den “Zaldi Urdina” ikuskizun eszenikoa ikusteko sarrerak salgai daude jada. Beti bezala Kutxabank bitartez edota leihatilan bertan.
  • Sarreren diru itzulpena egin zenean 9 pertsonek ez zuten beraien sarreragatik dirua berreskuratu, horiek, leihatilara hurbildu beharko dira eta dirua edota ikuskizunerako sarrera berri bat jasotzera.

2020ko Enplegu Planaren baitan, Elgoibarko Udalak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean, aldi baterako 3 lan kontratu eskaintzen ditu, guztiak eginkizun anitzeko operario lanpostuak dira, herri-lanetako peoiak.  Kontratu bakoitzaren iraupena 4 hilabetekoa da.

Informazio gehiagorako: https://labur.eus/Y9ZnV  

Robotika dibertigarriaren logotipoa

  • Xede nagusia eremu tekniko zein teknologikoetako prestakuntza handiko profesionalen aldeko apustua berretsiz industria sektorea bultzatzen jarraitzea da.
  • Aurten, COVIDaren ondorioz bizi dugun egoera kontuan izanik, hainbat neurri hartu dira: edukiera murrizketak, maskara, garbiketa, ordutegiak sarrera eta irteeran…
  • Izena eman nahi dutenek irailaren 28ra arte egin ahal izango dute honako estekaren bitartez
     

Instituzio, elkarte, kultur erakunde eta alderdi politikoetako zenbait ordezkariak gudariak deshobiratutako tokian

Irailaren azken aurreko igande guztietan bezala, gaurkoan, goizeko 11:00etan, instituzio, elkarte, kultur erakunde eta alderdi politikoetako zenbait ordezkarik, 1936ko irailean eta urrian Elgoibarko Zirardamendi-Aiastia (San Migel) fronte-lerroan hildako gudariak gogoratu dituzte. Omenaldi honekin, euskal soldadu gazte hauen sakrifizioa gogorarazi nahi izan da eta memoria historikoa funtsezko bidea dela azpimarratu elkarbizitza eta adiskidetzea bultzatzeko.

Tradizioari jarraituz, Gernikako arbolaren kimuei bisita egin ostean, Zirardamendiranzko bideari ekin zaio, gudariak deshobiratutako tokian banakako lorak utzi dira eta Zirardamendiko gurutzetxoan beste loresorta bat eskaini da.

parking p

Ekainetik etenda egon ostean, TAO zerbitzua berriro martxan hasiko da urriaren 1etik aurrera, ohiko ordutegiarekin. 

Astelehenetik larunbatera 9:00etatik 13:00etara funtzionatuko du, eta astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara.

Gidariek ordu eta erdi izango dute ibilgailua inolako kosturik gabe aparkatzeko.  Guass eta Sigmako aparkalekuetan baimendutako gehieneko denbora 4 ordukoa izango da. Kasu guztietan, beharrezkoa izango da parkimetroa erabiltzea tiketa jartzeko. 
Mintxetako igerilekuak
MIntxetako igerilekuak

Guztira ekainaren 15ean ireki zirenetik 35.633 erabiltzaile pasa dira igerilekuetatik. Uztaila izan da hilabeterik jendetsuena, 15.931 erabiltzailekin.

Udalak egiten duen balorazioa oso positiboa da ezarritako osasun eta prebentzio planak oso emaitza onak eman dituelako, inzidentziarik ez delako izan eta erabiltzaile kopurua oso altua izan delako, aurreko urteetako antzekoa.