2019koGabonZahar

  • Covid-19aren osasun pandemiaren egoera hobetzen doan heinean, Udalak ohiko ekitaldi-egitaraua berreskuratzeko pausuak ematen jarraitzen du: Olentzeroren etorrera eta Hiru Errege Magoen bisita antolatzeari ere ekin dio. 

  • Ostegun honetan, urriak 21, zabalduko da abenduaren 31n egingo den 2021eko Gabon Zaharretako Ferian postua jartzeko izena emateko epea. Azaroaren 26ra bitarte egongo da zabalik. Telematikoki egin behar da izen-ematea udalaren egoitza elektronikoan. 

  • GABON ZAHARRETAKO FERIAREN  ARAUDIA (PDF)

  • Guztira hogeita lau elgoibartarrek jaso dute 2020-2021eko ikasturteari dagokion dirulaguntza. Udalak 2.642 euro bideratu diru dirulaguntza honetarako.

 

Bonoak Merkataritza 2021 page 001

  • Egoitza elektronikoan egin behar da eskaera. 

  • Udalak 30.000 euro inbertituko ditu, eta 3.000 merkataritza-bonu egongo dira eskuragarri. 

 

  • ‘Colchonería Lagunak’ saltokian egin zuen erosketa.

  • Urriaren 1etik 14ra bitartean www.elgoibarklik.eus bidez online erosketaren bat egin duten 18 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu dute zozketan. 

argazki saritua, urtarrila
marrazki saritua
  • Argazki lehiaketan 32 herritarrek (18 emakumezko eta 14 gizonezko) egindako 126 argazki aurkeztu dira. Marrazki lehiaketan LH5eko 132 ikaslek parte hartu dute.

  • Egutegia aurkezteko eta sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 1ean izango da, iluntzeko 19:00etan, Aita Agirre kulturguneko Areto Nagusian. 

 

Lazo arrosa

Elgoibarrek bat egin du Bularreko Minbiziaren Munduko Egunarekin, eta Aita Agirre kulturguneko estalpea arrosaz argiztatuko da bihar, urriak 19. 

Horretaz gain, urriaren 22a bitarte, KATTALIN eta AECC elkarteetako kideek horrela eskatuta, Kultur Etxeko leihoan lazo arrosa eskegiko da egoera honetan dauden edo egon daitezkeen pertsonen omenez.

I. Erakusketa Lehiaketako irabazlearen erakusleihoa: Ortopedia Sarasketa

  • Parte hartu nahi duten establezimenduek urriaren 29ko 15:00ak arteko epea izango dute (egun hori barne) izena emateko. Horretarako, izena emateko orria bete eta HAZen aurkeztu beharko dute (Santa Ana kalea, 2).

  • Iaz, lehen edizioan, 30 establezimenduk hartu zuten parte, eta Ortopedia Sarasketa suertatu zen garaile. 

 

Elgoibarko Udal ordezkariak Gautena elkarteko kideekin

  • Jada dirulaguntzaren %90 jaso dute elkarteek, eta gainerako %10a, dirulaguntza zuritu ostean jasoko dute. 

euskara ala ezkara jardunaldia iragartzeko kartela

  • Urriaren 18an, Lilak Jabetze Eskolako ikastaro berri bat hartuko du: ‘Irakurketa feminista’ Loredi Salegirekin, eta asteazkenean, urriak 20, 6 eta 8 urte arteko haurrentzat ipuin kontalaria: ‘Marikalanbre, bizitzaren laborategian’.

  • Zinema emankizun ugari aukeran: ‘Maixabel’, ‘Dartakan eta hiru mosketeroak’ eta Ongarri Zine Klubaren eskutik ‘Ama’.

 

Gilen Garcia, Debako Alkatea eta Debegesako presidentea  Jose Ignacio Asensio, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Gipuzkoako Foru Diputatua  Monica Pedreira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Saileko zuzendaria  Jon Iraola, Eibarko Alkatea eta Debegesako kontseilari delegatua Iosu Arraiz, Elgoibarko Udalaeko hirigintza zinegotzia Ane Beitia, Elgoibarko alkatea Juan Carlos Abascal, Ermuko alkatea  Igor Agirre, Mallabiako alkatea Iñaki Arregui, Mendaroko alkatea Joseba Palenzuela, Mutrikuko alkatea Iker Aldazabal, Soraluzeko alkatea Esther Zarrabeitia, Debegesako Hirigintza departamentuko arduraduna Aitziber Cortazar, Debegesako Garapen Iraunkorreko departamentuko arduraduna  Juan Ángel Balbás, Debegesako Zuzendari nagusia

  • Debabarreneko udalek, Debegesarekin elkarlanean, energia berriztagarriei eta birgaitze iraunkorreko obrei buruzko aholkularitza zerbitzua jarri dute martxan. Energiaren Bulego Birtuala izena du zerbitzuak eta energia.debegesa.eus webgunean dago eskuragarri herritarrak bete behar duen inprimakia. 

 

gabonetako  argiak

  • Lehen fasean aurre-instalazioa egingo du Udalak, hau da, argiak joango diren alanbreak, lerroak eta elikadura koadroak jarriko ditu.