argazkia2030a

  • Helburu nagusien artean, Udalaren sail eta zerbitzu desberdinen arteko koordinazioa lortzea da, Elgoibarko udal barrutian gertatzen diren ohiko etxebizitzetatik kaleratzeko kasuei edota kaleratzeko arriskuan dauden kasuei ahalik eta arretarik hoberena emateko.

Zoritxarrez, pertsona eta familia ugari mugako egoerara iritsi dira, ezin dituzte eta oinarrizko premiak ase, esaterako, ohiko etxebizitzarekin lotuta dauden ordainagirien ordainketari dagozkionak. Hori dela eta, kaleratzeak gertatzen dira eta ondorioz, familiak marjinazio eta gizarte bazterketa egoera larrietan gelditzen dira.

Egoera honi erantzun bat emateko helburuarekin, Elgoibarko Udalak aho batez onartu zuen azken osoko bilkuran “Kaleratze egoeren aurrean Udalak burutu behar dituen jardueren protokoloa”. Honen xedea, kaleratzeen inguruko arrisku egoerei aurrea hartzea da, eta bidenabar, ohiko etxebizitza galtzeko arriskua sortzen duen gehiegizko zorpetzea dela medio, kaudimengabezia arrisku-egoeran dauden, eta ondorioz, gizarte bazterketa egoeran egon daitezkeen pertsonei edo familiei konponbide integralak ematea.

Ane Beitia, Elgoibarko alkatesaren esanetan, “tokiko erakundeak, herritarrengandik gertuen gauden erakundeak garen aldetik, bertatik bertara bizi ditugu kaleratzeak eragin ditzaketen ondorio pertsonalak eta sozialak. Elgoibarko Udalak, bere eskumenen esparruan, beharrezkotzat jotzen du jarduteko eta baliabideak koordinatzeko protokolo hau martxan jartzea, kaleratzeen aurrean, eta horien ondorioz, sortzen diren gizarte bazterketa egoeren aurrean sortzen diren zailtasunak arindu ahal izateko”.

Era berean, Udalaren sail eta zerbitzu desberdinen arteko koordinazioa lortzea ere nahi da, Elgoibarko udal barrutian gertatzen diren ohiko etxebizitzetatik kaleratzeko kasuei edota kaleratzeko arriskuan dauden kasuei ahalik eta arretarik hoberena emateko.

San Anton jaietako kontzertua entzuteko illara, Herriko Antzokiaren sarreran


  • 770 inkesta baino gehiago egingo dira Elgoibarren eta inguruko herrietan, besteak beste: Soraluze, Mendaro, Deba eta Mutriku.
  • Ikerketa honen bitartez, Udalak herritarrek Herriko Antzokiaren inguruan duten pertzepzioa eta lehentasunak ezagutu nahi ditu.
    Modu honetan, dinamizazio ekintza eta programazio egokienak planifikatzeko datu objektiboak ondorioztatu nahi dira.

Elgoibarko Udalak Herriko Antzokiaren inguruko ikerketa bat abiarazi du gaur, ematen ari zaion erabilera eta eskaera ezagutzeko xedez. Ikerkuntzaren bitartez, Elgoibarko Udalak tokiko erradiografia zehatza egin nahi du, baita herritarrek duten pertzepzioa eta lehentasunak gertutik ezagutu ere. Horrela, dinamizazio ekintza eta programazio egokienak planifikatzeko datu objektiboak ondorioztatuko dira.

Elgoibarreko alkatesaren, Ana Beitiaren, esanetan, “Udaletik aurrera eramaten diren Kultura politikak ahalik eta gehien zehazteko ezinbestekoa da espazio kulturala nola baloratzen den eta erabiltzaileek nola jarduten duten ezagutzea. Irudi zabalagoa behar dugu gure programazioan inpaktu positiboagoa izan dezaketen ekintzak zehaztasun osoz ezagutzeko”. 

Metodologia eta galdeketa

Ikerketa egiteko telefono bidezko inkestaren metodologia erabiliko da. Galdetegia, hogeina galderez osatuta (batzuk itxiak eta besteak irekiak) dago eta espazio kulturalarekin erlazionatutako kontuetan oinarrituta dago. Gaur egun, Udalak berak dinamizatutako kultura-programazioa, zein bestelako gizarte-eragileek antolatutako era guztietako ekintzak eskaintzen dira antzokian bertan.

Galdetegiak bertaratze maiztasunarekin, programazioaren kalitatearekin, sarreren prezioarekin, ordutegiekin... erlazionatutako galderak izango ditu. Inkestak, euskaraz, zein gazteleraz egingo dira eta erabiltzaileak berak erabakiko du zein hizkuntzatan egin. Inkestariak elebidunak izango dira.
Kanpo-lana urriaren 3 eta 17 artean egingo da eta azaroaren hasierarako ikerketaren lehenengo emaitza edota ondorioak prest izatea aurreikusten da.

Laginketa

Inkesta Elgoibarren erroldatutako 15 urte baino gehiagoko herritarrei egingo zaie. Hala ere, ikerketa inguruko herrietara ere zabalduko da, besteak beste: Soraluze, Mendaro, Deba eta Mutriku. Bertan ere Herri Antzokiko erabiltzaileak eta erabiltzaile potentzialak baitaude. Guztira 773 elkarrizketa egingo dira, 384 Elgoibarren eta 389 aipatutako beste udalerrietan. Telefono bidezko inkestez gain, Elgoibarreko elkarte kulturalei lotutako pertsonei edota arduradunei ere elkarrizketak egingo zaizkie. Kasu hauetan, galdera-sortek izaera espezifiko eta irekiagoa izango dute.

iragartzeko kartela

“Sortzaileen Mugikortasunerako Programa” europar honi esker Debabarreneko sortzaileei ( Ikus-arteak, Ikus-entzunezkoak, Diseinua, Arte grafikoak, Teknologia berriak, Arkitektura, Artisautza, Moda eta Bitxigintza) 2/3 egunetako egonaldiak eta sorkuntza ekintzailetza sustatzen duten espazioetara bisitak eskainiko zaizkie bere jardunerako interesgarriak izan daitezkeenak, baita bere proiektuak hobetzeko lanabesak eskuratu, sormena eta berrikuntza freskatu eta ideiak garatzeko inspirazioa elikatu, Akitanian zein Euskadin. Onuradunek diru poltsa bat jasoko dute, bidaia eta egonaldia ordaintzeko. Urtean bi deialdi egongo dira eta bakoitzean bi sortzailek parte hartuko dute.

Lehenengo deialdia irekita dago eta urriaren 20an izena emateko epea itxi egingo da.

Informazio gehiago eta izena emateko formularioa Debegesaren web orrialdean duzue.

Sortzaileen Mugikortasunerako Programa. (pdf)

argazkia2479

  • Elgoibarko Udalak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean, 73.692,51€ zuzenduko ditu udalerriko enplegua sustatzeko eta herritarren bizi-kalitatea eta giza-kohesioa hobetzeko.

Elgoibarko Udalak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean, 73.692,51€ zuzenduko ditu udalerriko enplegua sustatzeko eta herritarren bizi-kalitatea eta gizakohesioa hobetzeko.

Lanbidetik jasotako dirulaguntza honekin, 2016ko Enplegu Planaren barruan kokatzen diren 6 lanpostu sortuko dira hurrengo 3 proiektuak garatzeko: “Hiri txukunketa”, “Udal hornikuntzaren hobekuntza eta optimizazioa” eta “Udal ekonomi kudeaketaren hobekuntza”. Betiere, denak 2017 maiatzaren 17ra arte garatu beharko dira. Hiri txukunketa proiekturako 49.283,10€ zuzenduko dira eta 4 pertsona kontratatuko dira, denak lanaldi osoan. Udal hornikuntzaren hobekuntza eta optimizaziorako pertsona bakarra kontratatuko da, lanaldiaren %75a izango duena. Lanposturako
12.176,60€ inbertitu dira. Azkenik, beste herritar bat udal ekonomi kudeaketaren prozesua hobetzeaz arduratuko da, lanaldiaren %90ean. Proiektu honetarako dirulaguntza 12.232,81€-koa izango da. Kasu guztietan kontratuek 5 hilabeteko iraunaldia izango dute. Enplegu Plan honen bidez, Elgoibarko Udalak, berriro ere, lanpostuen sustapenarekin eta herritarren bizi kalitatearen hobekuntzarekin duen konpromisoa erakusten du.
Modu honetan, pertsonen talde bati ezagutza eta lan esperientzia eman nahi zaizkio profesionalki trebatu eta enpleguaren bilaketa eraginkor bat egin ahal izateko tresnak errazteko helburuarekin, era berean erabilgarritasun soziala duten kalitatezko lanak egiten direlarik.

Parte hartzeko eskabideak aurkezteko era eta epea

Hautapen-prozesuan parte hartu nahi duenak aurkeztu beharko da Lanbidek dituen bulegoetan 2016ko urriaren.

Rafa RuedaGotzon Barandiaran

  • Elgoibarko Izarrarekin batera antolatutako ikastaro hau, Gotzon Barandiaran, idazle eta kulturgileak, eta Rafa Rueda, abeslari eta musikariak zuzendua
    izango da.
  • Parte hartzeko ezinbestekoa da irailak 30, ostirala, baino lehen izena ematea 943 741 626 telefono zenbakiaren bitartez edota
    Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoaren bidez.

Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak, “Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez” izeneko ikastaroa antolatu dute. Gotzon Barandiaranek, idazle eta kulturgileak, eta Rafa Ruedak, abeslari eta musikariak zuzendutako ikastaroan honako gaiak jorratuko dira: idazle eta musikarien artean sortutako kantagintzaren historia, kantagintzaren eta literaturaren bilakaera historikoa, kantagintzak euskaldunon imajinarioan izan duen garrantzia eta Euskal Herriaren historia.

Ikastaroak 10 orduko iraupena izango du eta Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi-gelan egingo da urriaren 5, 13, 19 eta 26an eta azaroaren 2an, 18:30etatik 20:30etara. 20€ko kostua izango du eta 15€koa ikasle eta langabetuentzat. Bertan parte hartzeko ezinbestekoa izango da irailak 30, ostirala, baino lehen izena ematea 943 741 626 telefono zenbakiaren bitartez edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoaren bidez.

Metodologia

Idazle eta musikarien artean sortutako kantak izaki, idazleen eta eta musikarien datu biblio/diskografiko zein biografikoak azalduko dira, kantak sortzailearen obran duen garrantzia, kantek argitaratu ziren une historikoan izan zuten eragina eta gerora utzitako arrastoa… Aipatzekoa da kanta gehienak zuzenean abestu eta joko dituela Rafa Ruedak.

Jakoba Errekondo

Datorren asteazkenean, irailak 28, Jakoba Errekondok "Bizi Baratzea" bere liburuaren inguruko hitzaldia eskainko du, arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

Antolatzailea: Elgoibarko Izarra Elkartea, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.

liburutegian

Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiak, Sigma eta Altzola auzoetako lokaletan erabiltzeko, adin ezberdinetako haurrentzako liburu sortak prestatu ditu.

Liburuak etxera eraman edo lokalean bertan irakurtzeko dira, behin irakurri eta gero, berriz ere, kaxetara bueltatzeko.

Zirardamendi 1

Beste urtebetez, senide, instituzio, elkarte, kultur erakunde eta alderdi politikoetako zenbait ordezkarik, 1936ko irailean eta urrian Elgoibarko Zirardamendi-Aiastia (San Migel) fronte-lerroan hildako gudariak omen dituzte.

Ekitaldian, Elgoibarko alkate den Ane Beitia buru, lore eskaintza bat egin da 1952. urtean, Elgoibarko enklabe honetan hildako gudari guztien omenez jarritako gurutzearen ondoan.

Guztira hamalau izan ziren Arana Goiri batailoiko hildako gudariak 1936ko irailaren 25eko egun hartan: José Txintxurreta, Paulino Beraza, Juan Zabala, Blas Larrazeleta, Ambrosio Etxebarria, Felipe Elorriaga, Sabin Atutxa, Emeterio Llavori, Eusebio Gaubeka, Juan Agirre, Imanol Etxebarria, Marcelino Gandarias, Miguel Palacio eta Félix Arbulu. Gudari hauek, Mola jeneralaren agindupeko soldaduen kontra borrokan ari zirela zendu ziren. Frankisten konkista gerarazi zuten, eta horri esker, lehen Eusko Jaurlaritza eratu zen Gernikan.

Omenaldi honekin, euskal soldadu gazte hauen sakrifizioa gogorarazi nahi da eta memoria historikoa funtsezko bidea dela azpimarratu elkarbizitza eta adiskidetzea bultzatzeko.

Zirardamendi 2Zirardamendi 3

 

 

Feria1Feria2

  • 9.00-14.00: Baserriko produktuen salmenta Kalebarren plazan.
  • 11.00etatik aurrera: ELGOIBARKO IZARRA ELKARTEAk PINTXOAK prestatuko ditu Kalebarren plazan, Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin.
  • 12:00etan: KALE KANTARIAK. Elgoibarko kaleak girotuko dituzte, Kalebarren plazatik hasita.
  • 12:00etik 14:00era: PIZZA TAILERRA umeentzat
  • Eguerditik arratsaldera: GANADU ERAKUSKETA Aita Agirre Plazan.

jabetze eskolaElgoibarko Udaleko Berdintasun sailak antolatuta, zabalik da Autoestimu Feminista eta Jabekuntza tailerrean izena emateko epea. Inskripzioa doakoa da eta plazak mugatuak dira.

Tailerra irailaren 28, urriaren 5, 19, 26 eta azaroaren 2, 9 eta 16an garatuko da (asteazkenetan, 18:30etatik 20:30etara). Iraupenari dagokionez, guztira 14 ordu izango dira eta gazteleraz eskainiko da.

Klaseak Loredi Salegik emango ditu Meka Lanbide Eskolan, Ezenarro eraikina, Arregitorre, 2.

Izena emateko interesatuek Arreta Bulegora hurbildu edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. eta 943 741 050 telefonoaren bitartez egin dezakete.

Jorratuko diren gaien artean, besteak beste:

  • Zer da autoestimua?
  • Noiz eta nola osatzen da?
  • Bizi izan duguna ikasi dugu
  • Genero oztopoak emakumeen autoestimuan
  • Emakumeen autoestimu baxuaren zergatiak eta sintomak
  • Autoestimua lantzeko proposamena
  • Ikasitakoa ahaztea
  • Emakumeen autoestimua lortzeko ezinbesteko giltzarriak
  • Jabetzea

Autoestimu feminista eta jabekuntza tailerra (PDF)