Udalerriko elkarteek, udalerrian, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea xede duten proiektuak, programak eta berariazko jarduerak egiteko Elgoibarko Udalak eskaintzen duen diru-laguntza deialdia zabalik dago. 
 
Irekita dago baita, Udalak, berdintasunaren aldeko programa zehatzak garatzen dituzten Elgoibarko emakumeen elkarteentzat bideratzen duen diru-laguntza deialdia ere. 
 

Elgoibarko Udalaren 2018ko diru-laguntza deialdia, udalerriko elkarteek, udalerrian, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea xede duten proiektuak, programak eta berariazko jarduerak egiteko.

  • Diru-laguntza hauek emateko, Udalaren aurrekontuan jasota dagoen honako zenbateko hau erabiliko da: 3.000€

  • Diru-laguntza eskaerak aurkezteko epea ekainaren 16ra arte zabalik egongo da . 

Oinarriak (PDF)

Eskaera orria (DOCX)

 

2018ko diru-laguntza deialdia, Elgoibarko Udalak, berdintasunaren aldeko programa zehatzak garatzen dituzten Elgoibarko emakumeen elkarteentzat

  • Diru-laguntza hauek emateko, Udalaren aurrekontuan jasota dagoen honako zenbateko hau erabiliko da: 3.000€
  • Diru-laguntza eskaerak aurkezteko epea ekainaren 16ra arte zabalik egongo da. 

Oinarriak (PDF)

Eskaera orria (DOCX)

 

Elgoibar Sasoian aurkepena
Elgoibar Sasoian aurkezpena
Elgoibar Sasoian aurkezpena

Elgoibarko Udalak eta Kirol Patronatuak herritarren artean sedentarismoa eta inaktibitatea ekiditea helburu duen eta Eusko Jaurlaritzako Mugiment ekimenaren barruan dagoen Elgoibar Sasoian Orientazio Zerbitzua jarri dute martxan.

Osasunlarrialdiak

  • "Osasun larrialdiak seme-alabekin. Nola jokatu?" ikastaroa "Guraso formakuntza 2018" proiektuaren barruan dago eta Kultur Etxeko Hitzaldi gelan, egingo da asteazkenean, maiatzak 9, 18:00etatik 20:00etara.
  • Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena ikastetxean inskripzio orria entregatuz edota formulario hau betez.

aerobictxiki

 
Aurten ere, Elgoibarko Udal Kirol patronatuak, haur eta gazteei zuzendutako kirol eskaintza zabala prestatu du udarako. Udako Kirol Campusaz gain, Kirol Patronatuak hainbat ikastaro eskainiko ditu udan. Aerobik Txiki, Zumba-Krosfit Gazteak, Spinning Gazteak edo Igeriketa ikastaroetan parte hartzea nahi dutenek, ekainaren 18ra arte eman dezakete izena Olaizaga Kiroldegian edota Mintxetan. Ikastaroak ekainaren 25etik uztailaren 20ra izango dira. 
 

Mauxitxa txaranga

  • Ekimenak, udaberriko asteburuetan, herriaren erdigunean gazteen presentzia areagotzea, eta bidenabar, gazte lokaletan egoten diren neska-mutilen arteko harremanak estutzea du helburu.
  • Egitaraua 4 lokaletako 9 gazterekin elkarlanean diseinatu da eta beste batzuen artean, Mauxitxa txarangaren kalejiraz girotutako kuadrillen arteko jolasez, musika ekitaldiz eta Maalako parkean egingo den bazkari batez osaturik egongo da.
  • Kartel (PDF) 

Udalerrian euskara sustatzen jarraitzeko helburuarekin,  Elgoibarko Udalak arlo honetako diru-Iaguntzak onartu ditu.

Udalak hurrengo diru-Iaguntzak eskainiko ditu 2018an zehar:

  • Elgoibarko Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasteko diru-Iaguntzak (jarduera honetarako laguntza eskatzeko azken eguna irailaren 28a izango da).
  • Barnetegietan euskara ikasteko egonaldiak egiteko diru-Iaguntzak.
  • UEUk, EHUk eta Hik Hasik euskara hutsean antolatutako ikastaroak egiteko diru-Iaguntzak.
  • Elgoibarko establezimenduetako errotulu nagusia euskara hutsean edota irudi korporatiboa euskaraz edo ele bietan jartzeko diru-Iaguntzak.
  • Euskarazko irakaskuntzaren aldeko Jaietarako diru-Iaguntzak.
  • Herriko enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko diru-Iaguntzak.

Jarduera hauetarako eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 31 izango da eta elgoibartarrek dagoeneko eskabideak aurkez ditzakete HAZen, Herritarren Arreta Zerbitzuan (Santa Ana kalea 2,behea), edota telematikoki Udalaren webguneko Herritarren Atarian.

Oinarriak (PDF)

Eskaera orria (PDF)

Elgoibarko etxebizitzak

  • Diru-laguntza lerro berri honi esker, elgoibartarrek beraien etxebizitzak eraberritzeko erraztasun gehiago izango dituzte, udalerriaren estetika hobetu eta ondasun arkitektonikoa babestuko da.
  • Alde zaharreko eraikinetako fatxadak, Deba ibaira ematen dutenak, eta Altzola eta Olasogain (Sigma) auzoetan kokatuta dauden etxebizitzetako fatxadak eraberritzeko diru-laguntzak handiagoak izango dira.
  • Eskaerak aurkezteko epea  apirilaren 25ean hasiko da eta 2018ko azaroaren 16an bukatuko da. Eskaerak jaso ahal artatuko dira.

balkoi lorestu bat

  • Ekimenaren helburuetako bat, Elgoibarko ingurumenaren kalitatea eta itxura hobetzea, eta landareei eta loreei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa lortzea da.
  • Lehiaketako eskuorria (PDF)
  • Oinarriak (PDF)
  • Izen emateko orria (DOCX)

Elgoibarko etxebizitza batzuk

  • Elgoibarko Udalak, 50.000 euro bideratuko ditu diru-laguntzetan, herriko gazteei bere emantzipazio prozesuan eta helduen munduan sartzen laguntzeko eta gazteen artean alokairuzko etxebizitza bat lortzea sustatzeko.
  • 18 eta 35 urte bitarteko gazteak sartu ahal izango dira programan.
  • Eskaerak maiatzaren 25era arte aukeztu ahal izango dira Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) edota elektronikoki, udalaren web orrialdean dagoen hiritarren atarian
  • Informazio gehiago eta 2018ko deialdiaren dokumentazioa

Liburuaren Eguna Elgoibar

Datorren astelehenean, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta beti bezala, hau aitzakitzat hartuta, Gotzon Garate Udal Liburutegiak zenbait jarduera antolatu ditu egun horretarako. Hauxe prestatutako egitaraua:

  • 10:00etan ZIG tailerreko gazteekin “Rif mendietako Ura” liburuarekin jarraituz Guita Ourdik inguru haietako berri emango du.

Taldeko Ikasle den Mirenek berriz “Sabeleko” dantzetako oinarrizko pausoak erakutsi eta ondoren Marokoko goxoak dastatuko dira.

  • 17:00etan HH5eko haurrentzat eta 17:30tan LH1 eta LH2koentzat, Iraitz Lizarragak “Ipuinketan” saioak eskeiniko ditu.
  • 19:00etan Epeletan Literatur Solasaldietan, Danele Sarriugarteren eskutik, Uxue Alberdiren “Jenisjoplin” liburua izango da mintzagai.