puntolilae

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta Elgoibarko Udalak, udalerriko bestelako elkarteekin batera, ekintza desberdinak antolatu ditu:

Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren egitaraua

argazkia2569

Elgoibarko Gizarteratze Mahaia osatzen duten elkarte eta erakundeek, herritarrak bultzatu nahi dituzte, azaroaren 25ean eta 26an, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak egingo duen Elikagai Bilketa Erraldoian parte har dezaten.

Hala, txandak antolatuko dira, bai ostiralean, bai larunbatean, 9:00etatik 21:00etara arteko ordutegi etengabea betetzeko. Txanda egiteko ordutegiak eta saltokiak boluntario kopuruaren arabera antolatuko dira.

Elgoibarren, Elikagaien Bankuari boluntario lanak egiten lagundu nahi dioten pertsonek ahalik eta azkarren eman beharko diote horren berri Elgoibarko Udalaren Gizarte Ongizate Sailari (Kalegoen 6, behea). Horretarako, Ongizate Sailera bertaratu edo 943.74.10.08 telefono zenbakira deitu beharko dute; erakunde hori baita Elgoibarko hitzordua koordinatu eta kudeatuko duena.

Boluntarioen laguntza ezinbestekoa da; izan ere kanpainaren arrakasta hertsiki lotuta dago saltoki eta ordutegi guztiei aurre egin ahal izateko behar diren boluntarioen kopuruarekin. Horretaz gain, pertsonen prestutasunak kanpainaren gestioa erraztuko du.

OHARRAK:

  1. Gizarteratze mahaia honakook osatzen dugu: Gurutze Gorria, SARTU, Caritas, Nagusilan, Kalamua Guraso Elkartea, Ikastolako Guraso Kontseilua, Elgoibarko, Pobreziaren Kontrako Plataforma, Stop Desahucios eta Elgoibarko Udala.
  2. Boluntarioen eginbeharrak: Txaleko bereizgarriak jantzita, merkataritza-gunean sartzen direnei bonu bat emango diete dohaintza egiteko, edo bestela, poltsa bat eskaini eta poltsa janariarekin bueltatzera gonbidatuko dituzte. Ondoren, poltsak jaso eta dohaintzan emandakoa propio prestatutako enbalajeetan jarriko dute.
  3. Elgoibarren, 2014 urtetik hona, adingabeekin batera parte har daiteke elikagaien bilketan, betiere, pertsona horiek balioetan hezteko helburuarekin. Gainera, horrela, boluntario kopurua handiagoa izango da.
  4. Adingabeek parte hartu ahal izan dezaten, ezinbestean, pertsona heldu baten ardurapean egon beharko dute. Nolanahi ere, neska-mutikoak boluntario gisa izena eman beharko dute, gainerako boluntarioei bezala, asegurua egin diezaieten.

Datu batzuk:

  • Elgoibarren jasotzen diren elikagaiak Gipuzkoako Elikagai Bankuak Bergaran duen egoitzara eramango dira. Bertatik, gure zonaldean behar duten familien artean banatuko da bildutakoa.
  • Elikagai Bankura jotzen duten familien kopuruak goranzko joera du. Urtetik urtera pertsona gehiagorengan iristeko beharra dago.
  • 2013an 6.565 Kg elikagai bildu ziren
  • 2014an 9.980 Kg elikagai bildu ziren
  • 2015ean 16.550 Kg elikagai bildu ziren

 debaibarohiar

"Ibar Oihar" Gipuzkoako urak soinu bidez erregistratzeko egitasmoa da eta dagoeneko bi emaitza eman ditu. Ibar Oihar webgunea batetik, eta izen bereko erakusketa bestetik, oraingoan eta oraingoz, Deba ibaiari eskainiak biak. Egitasmoa Gipuzkoako Ur Kontsortzioak, Cristina Enea Fundazioarekin eta AudioLab-ekin elkarlanean garatu du. Gipuzkoako urak soinu bidez erregistratzeko egitasmoa da Ibar Oihar, eta dagoeneko bi emaitza eman ditu. Ibar Oihar webgunea batetik, eta izen bereko erakusketa bestetik, oraingoan eta oraingoz, Deba ibaiari eskainiak biak. Egitasmoa Gipuzkoako Ur Kontsortzioak, Cristina Enea Fundazioarekin eta AudioLab-ekin elkarlanean garatu du.

Ibar Oihar erakusketa ibiltaria,Deba ibaiari buruzko soinu mapa Gipuzkoako urak soinu bidez erregistratzeko egitasmoa da Ibar Oihar, eta dagoeneko bi emaitza eman ditu. Ibar Oihar webgunea batetik, eta izen bereko erakusketa bestetik,oraingoan eta oraingoz, Deba ibaiari eskainiak biak. Egitasmoa Gipuzkoako Ur Kontsortzioak, Cristina Enea Fundazioarekin eta AudioLab-ekin elkarlanean garatu du.Soinu mapa bat da toki bateko soinuak jaso eta mapa baten gainean erregistratzen eta erakusten duen egitasmoa. Mundu mailan milaka egitasmo izan dira, agian ezagunena eta anbiziotsuena Zeelanda Berriko Annea Lockwood artistak hainbat urtez Danubioibaian eginiko grabazioak, eta ondoren eginiko soinu-mapa da. Oraingoan, esperientzia horretatik abiatuta, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak eta Cristina Enea Fundazioak, AudioLabkolektiboaren laguntzarekin, Ibar Oihar egitasmoa jarri dute abian, helburua izanik Gipuzkoako ibai eta ibarren eta beren inguruko soinu, hots eta zaratak erregistratzea.Hainbat hilabeteren lanaren ondoren, eta ehunka grabazioren ostean, argia ikusi dute IbarOihar egitasmoaren webguneak eta erakusketak.Gipuzkoako ibaien soinuen erregistroa eta soinu-mapa mendebalderen dagoen ibaitikabiatu da, Deba ibaitik alegia. Leintz-Gatzagansortu eta Deban itsasoratu arteko bidean,makina bat grabazio egin dira, ibaiaren izaeraeta bere ingurunearen ezaugarriak soinu bidezerregistratzeko. Horiek denak http://gipuzkoakour.eus/IbarOihar/ webgunean daude entzungai, soinu ezberdinak atalka sailkatuak (natura, mekanikoa, urbanoa,gizartea, elkarrizketak, bioakustika…).

QR kodeak ibaiaren bidean zehar

Era berean, Deba ibaiaren ibilbidean zehar, eta ibaitik gertu, hainbat QR kode jarri dira, edonork bere gailu mugikorrez eskaneatu, eta toki hortan grabaturiko soinuak entzun eta azalpen txiki gehigarriak irakur ditzan. 

Erakusketa  abenduaren 1era arte ikus daiteke, merkatu plazan

 

memoria02

Elgoibarko Udala Euskadiko Memoriaren Egunera gehitu da eta ekitaldi xume bezain unkigarria egin du Giza Eskubideen parkean. Bertan, Gobernu taldeko ordezkari batzuk eta beste alderdietako zenbait kide ere egon dira presente, besteak beste, EH Bilduko Jon Peli Uriguen eta PSE-EEko Nerea Alustiza. Horiekin batera giza eskubideen urraketen biktimen zenbait senide izan dira.

Eguerdiko hamabiak jota Ane Beitia alkateak lore eskaintza egin du Gernikako Arbolapean eta minutu bateko isilunea egin dute bertaratutakoek. Elgoibartarren txaloek hautsi dute isilunea.

Ekitaldiaren itxieran alderdi kideek Gernikako Arbolaren kimu bana oparitu diete gerturatu diren senideei. Izan ere Gernikako Arbola bera bakearen sinbolotzat hartzen da eta Elgoibarren Memoriaren Eguna zuhaitzpe horretan egiten da.

memoria01

Aurreko larunbatean, azaroak 5, “Elgoibar Erdi Aroan” izeneko bisita gidatuak izandako arrakastaren ondorioz, ekintza, larunbat honetan ere, azaroak 12, errepikatuko da.

Bestean bezala, doakoa izango da eta aurkikuntza arkeologikoen bitartez Erdi Aroko hiribilduaren errealitatea aditzera emango da.

Pía Alkain, Arkeolan Fundazioaren gidariaren eskutik, parte hartzaileek, Elgoibarri buruzko xehetasun eta bitxikeria ugari ezagutzeko aukera izango dute, besteak beste: sorrera, urbanismoa, harresia, lubanarroa edota euren arbasoen bizimodua.

Ibilbidea Udaletxean hasiko da 12:00etan eta ordu eta erdiko iraupena izango du.

Plazak mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea Arkeolan Fundazioan bertan 943 63 82 18 telefonoa edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoaren bitartez.

sexualidad

  • “Sexualitateari buruz solasean” izenburupean, Lilima Sexologia Taldeak bi saioz osatutako tailer bat eskainiko du, bata azaroaren 9an eta bestea 16an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
  • Parte hartzeko, gurasoek azaroaren 7a baino lehen eman beharko dute izena, ikastetxeetako idazkaritzetan edo/eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. emaila erabiliz.

Elgoibarko Udala, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartea eta Ikastolako Guraso Kontseiluak elkarlanean antolatuta, Elgoibarko gurasoentzat zuzendutako formakuntza jardunaldiek jarraipena izango dute azaroan eta abenduan ere.

Urriko “Doluak eta galerak” tituludun lehenengo saioaren ostean, bigarren hitzordu honetan sexualitateaz mintzatzeko aukera izango da. “Sexualitateari buruz solasean: autoestima, errespetua, hezkidetza eta emozioak” izenburupean, Lilima Sexologia Taldeak saioz osatutako tailer bat eskainiko du, bata azaroaren 9an eta bestea 16an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Kultur Etxeko hitzaldi gelan (2.solairua).

Trenbide kaleko 7tik 23ra tartean eta B. Ezenarro kaleetan egingo diren asfaltatze lanak direla eta, azaroaren 7tik 11ra bitartean, trafikoan aldaketak egingo dira.  
 
- B. Ezenarro 1etik Osasun Zetroko errotondarainoko tartea trafikoarentzat itxita egongo da.
- Trenbide gaineko zubian, trafikoaren norabidea aldatuko da. 
 
Planoa (PDF)

Hitzarmenaren sinadura

 

Mintxeta Atletismo Taldeak antolatzen duen Juan Mugertza Nazioarteko krosa eta beste hainbat kirol ekimen diruz laguntzeko hitzarmena adostu dute Mintxetak eta Elgoibarko Udalak, 2019 urteko krosa arte. SInaduran Ane Beitia (alkatea), Gorka Garaizabal (kirol zinegotzia) eta Zigor Diez (Mintxeta A.T.).

Diru-laguntzaren zenbatekoa Juan Mugertza krosak urte bakoitzean izango duen mailari lotuta egongo da. Hala, Nazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) kros lasterketen egutegian sartzen duen urteetan 30.000 euroko laguntza jasoko du Mintxetak, Europako Atletismo Federazioak (EAA) bere egutegian sartzen duen urteetan 28.000 euroko laguntza jasoko du, eta azkenik, Espainiako Kros Federazioak (RFEA) antolatutako krosen egutegian sartzen badute, 25.000 euroko diru-laguntza izango luke.

Mintxeta Atletismo Taldeak, hitzarmen honen sinadurarekin Udalaren esfortzua eskertu nahi du eta urte hauetan Elgoibarko herriari bere laguntzagatik ere. 

Antolakuntzarako beharrezko babesa haundienarekin batera, krosaren prestaketan eta veste laguntzaile ekonomikoen bila lanean jarraitzen du Mintxetak, hurrengo urtarrilaren 22an izango den krosa ahalik eta onena izan dadin.

 

gidatua

 

Hurrengo larunbatean, azaroak 5, “Elgoibar Erdi Aroan” izeneko bisita gidatua antolatu da Elgoibarren. Ekintza doakoa izango da eta aurkikuntza arkeologikoen bitartez Erdi Aroko hiribilduaren errealitatea aditzera emango da.

Pía Alkain, Arkeolan Fundazioaren gidariaren eskutik, parte hartzaileek, Elgoibarri buruzko xehetasun eta bitxikeria ugari ezagutzeko aukera izango dute, besteak beste: sorrera, urbanismoa, harresia, lubanarroa edota euren arbasoen bizimodua.

Ibilbidea Udaletxean hasiko da 12:00etan eta ordu eta erdiko iraupena izango du.

Plazak mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea Arkeolan Fundazioan bertan 943 63 82 18 telefonoa edota
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoaren bitartez.

 

  • Ordenantza berriaren helburua bikoitza da: alde batetik, lokalek beharrezkoak diren  gutxieneko segurtasun eta garbitasun baldintzak bete ditzatela bermatzea; eta bestetik, lokalek duten jardunaren bilakaera eta bizilagunek jarduera horren ondorioz, eragozpenik ez izateko duten eskubidea uztartzea
  • Ordenantzak bizikidetza protokolo bat ezartzen du, erabiltzaileek arau-hauste gisa jasota dauden jarduerak egiten dituztenean, abian jarriko dena
  • Gazteen lokalak arautzen dituen Ordenantza (PDF)

Elgoibarko Udalak behin betikoz onartu du pasa den irailean ospatuko azken osoko bilkuran, “Gazteen topagune gisa erabiltzen diren lokalak arautzen dituen Udal Ordenantza” berria.

Araudi berri  hau, 2010eko abenduan Udal Plenoak onartutako Elgoibarko gazteen topaguneei buruzko udal araudiaren egokitzapena da. Aipatu beharra dago, Elgoibarko Udalak, egokitzapen eta hobekuntza hauek martxan jartzeko, gazteen iritzia jaso duela.

Hala, ordenantzaren helburua bikoitza da

  • Lokalek beharrezkoak diren gutxieneko segurtasun eta garbitasun baldintzak bete ditzatela bermatzea.
  • Lokalek duten jardunaren bilakaera eta bizilagunek jarduera horren ondorioz, eragozpenik ez izateko duten eskubidea uztartzea.

Azken honen haritik, ordenantzak bizikidetza protokolo bat ezart zen du, erabiltzaileek arau-hauste gisa jasota dauden jarduerak egiten dituztenean, abian jarriko dena.

Ane Beitia, Elgoibarko alkatearen esanetan, “Udalak gazteen lokalen erabilera arautu nahi du, gazteek lokalak erabiltzeko aukera izan dezaten eta bizilagunekin eta orokorrean herritar guztiekin elkarbizitza egokia bermatzeko”.

Udalak erregistro bat sortuko du, non gazteentzako topagune gisa erabiltzen diren lokal guztiak inskribatuko diren. Bertan, lokalaren jabearen datuak, lokala erabiliko duen kuadrilla e.a. jasoko dira. Erregistro hori, lagungarria izango da, gatazkaren bat sortzen baldin bada, Udalak gazteen eta bizilagunen arteko bitartekaritza lanak egin ditzan.

Ordenantzak adierazten du zeintzuk diren lokalen erabiltzaileek izango dituzten betebeharrak eta debekuak. Horiek horrela, arau-hauste arin, larri eta oso larri gisa tipifikatuta dauden jarrerak ezartzen dira. Hala, arau-hausteren bat eginez gero, “bizikidetza protokoloa” delakoa aktibatuko da, eta ordenantzan ezarritako kautelazko neurriak hartuko dira: hala nola, ohartarazpenetik hasi eta lokala aldi baterako, hau da, hilabeterako edo bi hilabeterako, ixtera arte.

Bizikidetza protokoloa abian jartzea

Udalak arestian aipatutako arau-hauste arinen bat egin dela jakiten duenean, ondorengo bizikidetza protokoloa jarriko du abian.

  1. Udalak lehenengo arau-haustea antzematen duenean, Gazteria Saileko ordezkariek lokalaren ordezkarien solaskideei bilera baterako dei egingo diete. Erabiltzaileak adingabeak baldin badira, solaskide diren gurasoei edo tutoreei ere dei egingo zaie, hala nahi baldin badute, bilerara joan daitezen.
    Bilera horretan Gazteria teknikaria eta Udaltzain bat egongo dira. Lokalaren erabiltzaileei egindako arau-haustea aditzera emango zaie, eta bidenabar, ohartaraziko zaie, lau hilabeteko epean, beste arau-hausteren bat egiten baldin bada, Udalak lokala kautelaz ixteko agindua emango duela, hilabeterako.
  2. Lehenengo arau-haustea egin eta lau hilabeteko epearen barruan, beste arau-hauste arin bat egin dela egiaztatzen baldin bada, berriro ere, erabiltzaileen solaskideei, eta adingabeak izanez gero, guraso edo tutore solaskideei ere beste bilera baterako dei egingo zaie.
    Bilera horretan aditzera emango zaie beste arau-hauste bat egin dela, eta ondorioz, lokala hilabeterako ixteko agindua adieraziko zaie.
    Era berean, aipatuko zaie,  itxiera agindua urratzen baldin bada, itxiera beste hilabete batez luzatuko dela.
    Udalak arestian aipatutako arau-hauste larriren bat egin dela jakiten duenean, Gazteria Saileko ordezkariek bilera baterako dei egingo diete erabiltzaileen solaskideei. Erabiltzaileak adingabeak baldin badira, solaskide diren gurasoei edo tutoreei ere dei egingo zaie, hala nahi baldin badute, bilerara joan daitezen. Bilera horretan, lokala bi hilabetez ixteko agindua adieraziko zaie.

Elgoibarko Udalaren Korporazioak, bi udal langilek, aurreko astelehenean, urriak 24, jasan zituzten erasoen aurrean, honako akordio hau hartu du aho batez:

  1. Gure gaitzespenik eta arbuiorik irmoena adierazi nahi dugu, Udalean lanean zihardutenean, langile horien aurka egindako erasoak direla-eta.
  2. Gure babesa helarazi nahi diegu eraso hauen biktimei, eta halaber, haien esku jarri nahi ditugu, gure herriko gainerako bizilagunen kasuetan bezalaxe, Udalak bere esku dituen baliabide guztiak.
  3. Aditzera eman nahi dugu eraso hauek bizikidetza ororen aurkakoak eta gizarte libreen aurkakoak direla; izan ere, guztion ondasunak babestea da gizarte horiek duten eskubide ukaezinetariko bat.
  4. Gure esker ona eta elkartasuna adierazi nahi diegu bi udal langile horiei, eta bidenabar, eskerrik zintzoena adierazi nahi diegu, beraien funtzioak era eredugarrian egiten dituztelako.

Adierazpen Instituzionala (PDF)