XXV. Elgoibarko XakeTxapelketa Udaletxean

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, Xakeko Euskal Federazioak eta Zubi Ondo Xake Taldeak antolatzen duten XXVI. Nazioarteko Xake Txapelketa abenduaren 14tik 20ra jokatuko da Udaleko Pleno Aretoan. Pasa den urtean irabazlea izan zen Ider Borya frantziarrak ere parte hartuko du aurtengo edizioan.

Txapelketaren aurkezpena abenduaren 14an, 13:00etan, Pleno Aretoan izango da eta sari banaketa 20an, 20:00etan.

Aldi berean, Eskola Kiroleko Xake Txapelketa abenduaren 17an, larunbata, 16:00etan, Zubi Ondo Xake Taldearen egoitzan, Juan Mugerza kalean, jokatuko da.

Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketaren historiala

Elgoibarko XXVI. Nazioarteko Xake Txapelketaren partaideak

Igelak

  • Ostiral eta larunbat gauean euskarazko bertsioan ikusteko aukera izango da, eta gainerako emanaldietan, euskaraz baina gaztelaniazko azpitituluekin

Asteburu honetan Euskararen Eguna ospatuko da, hori dela eta, Elgoibarko Udaleko Kultura sailak “Igelak” filma aukeratu du asteburu honetako zine emanaldirako. Patxo Telleriarena da zuzendaritza eta gidoia. Musika ukituak dituen komedia da, eta Gorka Otxoa aktorea da protagonista.

Ostiral eta larunbat gauean euskarazko bertsioan ikusteko aukera izango da, eta gainerako emanaldietan, euskaraz baina gaztelaniazko azpitituluekin. Umorea da nagusi filmean eta musikak ere badu bere lekua parte hartuko duten musikarien zerrendak erakusten duenez: Ainhoa Arteta, Xabi Solano (Esne Beltza), Gose, Gari, Francis (Doctor Deseo), Natxo de Felipe, Iñaki Salvador, Oreka Tx eta Gatibu daude parte-hartzaileen artean, besteak beste, eta Miren Gaztañaga aktorea ere aritzen da kantuan.

Sinopsia: Delitu ekonomikoengatik atxilotu dute banku sukurtsal bateko zuzendaria, Pello. Haren nagusiak ere nahasiak daude auzian, baina bakarrik utzi dutela jabetzean, ihes egingo du, eta etxegabetzeen elkarte batek okupatutako etxe batean topatuko du babesa.

Aktoreen artean, Otxoaz gain, Miren Gaztañaga, Josean Bengoetxea, Gurutze Beitia eta Mikel Losada aurkitzen dira.

 katalogoa

  • Euskarazko produktuen katalogo berria paperean eta interneten dago eskuragai, haur eta gazteentzako ehunka produkturekin.
  • Urtero bezala, kanpaina honen bidez, hizkuntzaren transmisioan eragin nahi da, gurasoei euren seme-alabentzat lagungarri izango diren euskarazko produktuen berri emanez.
  • Katalogoa etxean jaso ez duenak herriko liburudendetan, Kultur Etxean edota Gotzon Garate Udal Liburutegian jaso dezake.

Urtero bezala, Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak Euskarazko Produktuen katalogoaren edizio berria banatu du Ikastolako eta Herri Eskolako ikasleen artean, modu horretan, gurasoengana ere iritsi dadin.

Urte garai honetan euskarazko liburuak, jolasak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, gurasoentzat eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat ehunka erreferentzia biltzen ditu katalogoaren aurtengo edizioak: musika, DVD filmak, informatika, aldizkariak, liburuak, jostailu eta jokoak, gurasoentzako produktuak... Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa ere egiten da.

Katalogoaren bertsio digitala: zabalagoa eta argitaletxeen saltokietara sarbidea ematen duena

www.katalogoa.eus urte osoan berritzen doan webgunea da, argitaratu berriak sartuz, deskatalogatu direnak kenduz eta, beraz, etengabe hazten ari da jasotako erreferentzien kopurua. Dagoeneko 6.000 produktu baino gehiago biltzen ditu.

Katalogoa sarean kontsultatzeko bi aukera daude: www.katalogoa.eus webgunean edota Elgoibarko Udalaren webgunean, hain zuzen, Euskara Sailaren atalean. Urtero bezala, kanpaina honen bidez, hizkuntzaren transmisioan eragin nahi da, gurasoei euren seme-alabentzat lagungarri izango diren euskarazko produktuen berri emanez. Katalogoa etxean jaso ez duenak herriko liburudendetan, Kultur Etxean edota Gotzon Garate Udal Liburutegian jaso dezake.

ahot

  • 2015-2016 ikasturtean eta 2016-2017an Herri Eskolako eta Ikastolako HHko ikasleekin egindako kantu-jolasen grabazioak eta Ikastolako DBHko ikasleek egindako ipuinen kontaketak jaso dira. Guztira, 20 bideo jarri dira.sarean ikusgai: 8 kantu-jolas, 5 jolas, 4 abesti eta 3 ipuin.
  • “Elgoibarko Ahotsak” Elgoibarko Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak 2006an abiarazitako proiektua da euskararen ahozko ondarea
    jasotzeko helburuarekin.

Elgoibarko Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak euskararen ahozko ondarea jasotzeko elkarlana abiatu zuten 2006an. Ordutik, lankidetzan jardun dute bi erakundeek Elgoibarko Ahotsak proiektuaren lanketan. Bildutako lana www.ahotsak.eus/elgoibar helbidean dago ikusgai. Bertan 86 hizlariren ahozko jarduna dago jasota, 1.506 pasarte, 130 audio eta bideoan 772 pasarte inguru. Elkarrizketa horiek guztiak sarean egoteaz gain, barren.eus atarian ere ikusgai daude, Udalak xede horretarako ematen duen diru-laguntzari esker.

Bildutako material asko landuta dagoela ikusirik, Udalak urrats bat gehiago eman nahi izan du eta jasotako material hori hezkuntzara bideratzeko ahalegina ere egin du herriko ikastetxeekin batera.

Ahalegin horren emaitza da 2015-2016 ikasturtean eta 2016-2017an Herri Eskolako eta Ikastolako HHko ikasleekin egindako kantu-jolasen grabazioa eta Ikastolako DBHko ikasleek egindako ipuinen kontaketa. Guztira, 20 bideo jarri dira sarean ikusgai: 8 kantu-jolas, 5 jolas, 4 abesti eta 3 ipuin.

Bideoak ikusgai daude www.ikasgelan.ahotsak.eus/elgoibar loturan, eta fitxak ere daude jolas-kantuen informazio osagarriarekin. 

oinalai02

Mugikortasun iraunkorraren astearen ospakizunaren barruan, gaur, Oin Alaik 60+ taldea izan du bidelagun. Bi taldeek helburu berbera dute: jarduera fisikoa sustatzea elgoibartarren artean, txikitatik ohitura jasangarriak hartuz.

Oin Alai osatzen dutenek (Ikastola, Ikastetxea, Guraso elkartea, Kontseilua eta Udala) gaurko jardueran parte hartu duten pertsona eta taldeei eskerrak luzatu nahi dizkiete.

oinalai01oinalai03oinalai04

langab

  • “Elgoibarko emakumeen lan prestakuntzarako ibilbidea: Merkataritza laguntzailea” izeneko lehenengo programan, guztira 11 emakume parte hartzen ari dira.
  • Abenduan hasiko den bigarren programa industria sektorean esperientzia duten eta 45 urte baino nagusiagoak diren langabetuei zuzenduta dago.
  • Izena emateko epea zabalik egongo da abenduaren 2ra arte eta parte hartu nahi duten pertsonek honako telefonora deitu beharko dute: 943 748 275.

Azaroaren 16an Kirol Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak egindako bileran, Mintxetako kirol instalazioetan dagoen taberna-kafetegi zerbitzua ustiatzeko lizitazio deialdia egitea onartu zuen.

Urteko gutxieneko prezioa 13.200 € (BEZ barne) izango da. Taberna-kafetegi zerbitzuak udaran aire libreko igerilekuetan eta Mintxetako kirol instalazioetan urte osoan zehar eskainiko dira. Exekuzio epea urtebetekoa izango da, 2017ko otsailaren 1etik aurrera, eta kontratua urtez urte luzatu ahal izango da, gehienez 6 urte arte.

Interesa dutenek www.elgoibar.eus web gunean aurkituko dute baldintza pleguak eta informazio guztia.

Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den momentutik 15 egun naturaleko epea izango da proposamenak aurkezteko.

azoka 23
Hauxe aurtengo egitaraua:
  • 9.00-14.00: Baserriko produktuen salmenta Kalebarren plazan.
  • 11.00etatik aurrera: ELGOIBARKO LAGUN ELKARTEAk PINTXOAK prestatuko ditu Kalebarren plazan, Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin.
  • 12:00etan: KALE KANTARIAK. Elgoibarko kaleak girotuko dituzte, Kalebarren plazatik hasita.
  • 12:00etik 14:00era: ARRAULTZEKIN SUKALDATZEN, TAILER BERRIA TXIKIENTZAT
  • Eguerditik arratsaldera: GANADU ERAKUSKETA Aita Agirre Plazan.

EGITARAUA (PDF)

baserriko

 

feria 011feria 012feria 013

Elgoibarko herriak, beste urte batez ere, mugikortasun iraunkorraren astea ospatuko du, azaroaren 21-26 bitartean, kaleak oinezkoentzat berreskuratzeko eta erdiguneko kaleetan ibilgailu pribatuen joan-etorriak murrizteko helburuarekin.

Aurten burutuko diren ekintzei dagokionez, hurrengoak aipatu behar dira:

  • Erdiguneko kaleak motordun ibilgailuentzat itxita aste osoan.
  • Bide hezkuntzako tailerrak HH5 mailako ikaslei, ikastolan eta herri eskolan. Elgoibarko Udaltzaingoak ematen dizkie zuzenean tailerrak.
  • Azaroak 25: Oin Alai berezia, 60+ taldekoek lagunduko diete boluntarioei egun batez
  • Azaroak 26: Bigarren eskuko merkatua. Herriko ikastetxeak, parrokiako misio taldea, Elgoibarko Izarrak eginiko esku tailerrak, ....

Iaz bezalaxe, Pedro Mugurutza (1 zenbakitik 11 zenbakira), San Frantzisko, San Bartolome eta Santa Ana kaleak erabat itxita egongo dira aste osoan motordun ibilgailuentzat (salbuespenak: anbulantziak, garajeak, ... sartzeko beharra duenak, Udaltzaingoarekin jarri beharko da kontaktuan).

loreak 
Elgoibarko Udalak, uda garaiko loreak kendu eta negukoez ordezkatzeko lanak aprobetxatuz, herriko zenbait tokitatik kenduko diren loreak elgoibartarren artean banatuko ditu.
 
Lore-banaketa, astelehenean egingo da, azaroak 21, goizeko 11:30etatik 13:00etara, Maalako Parkean.