Patinaje pista1

Patinajeko pista Lekuederren kokatuko da, eta abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra arte egongo da irekita.

Bertaratzen direnek 300 m2 inguruko pistaz gozatu ahal izango dute. Sarrera doakoa izango da.

Hamargarren urtez jarraian antolatu du pista Elgoibarko Udalak, 2007.urtetik alegia.

Ordutegia:
Goizez: 11:00etatik 13:00etara
Arratsaldez: 16:00etatik 20:00etara

Salbuespen egunak: abenduak 24 eta 31
Goizez: 11:00etatik 13:00etara
Arratsaldez: 16:00etatik 18:00etara

Abenduak 25 eta urtarrilak 1: ITXITA

Ihazko sarituak

Hurrengo asteazkenean, abenduaren 21ean, arratsaldeko 19:30etan, IMH-n ospatuko da Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Kirol Federatuaren Urteko Sariak ekitaldia. Urtean zehar herriko 19 elkarteek egiten duten lana goraipatu eta eskertzen du Kirol Patronatuak elkarte bakoitzak izendatzen duen kirolari, laguntzaile, direktibo edo kirolari ohiari saria emanez.
 
Udalak Kirol Zerbitzua martxan jarri zuela aurten 25 urte bete direnez Kirol Federatuaren Urteko Sarien ekitaldi honetan Patronatuak bideo bat proiektatuko du herriko kirol elkarte, Eskola Kiroleko eragile eta Patronatuko bazkide eta erabiltzaileei eskerrak emateko helburuarekin. Ricardo Garatek, Kirol Patronatuko Lehendakari ohia eta pasa den uztailean zendu zenak ere tarte berezia izango du ekitaldi honetan, herriko kirol elkarte guztien, Udalaren eta Patronatuaren errekonozimentua eta esker ona jasoko baitu.    
 

2017ko egutegiaren egileak 

· Aurtengoa, argazki lehiaketaren bederatzigarren edizioa izan da. Guztira 50 herritarrek parte hartu dute, eta 270 argazki aurkeztu dituzte.

· Udalak 6.000 egutegi txiki kaleratu ditu eta herri osoko postontzietan banatuko ditu; egutegi handiak (3.000 ale), aldiz, elkarte, eskola, erakunde eta abarretan banatuko ditu.

· Marrazki lehiaketan, berriz, LH5eko 136 ikaslek parte hartu dute

· 2018ko egutegirako argazkien eta marrazkien lehiaketaren gaia “Elgoibarko Merkataritza eta Ostalaritza” izango da.

. 2017ko Egutegia2017ko egutegi txikia

 
Gaurtik hasi eta abenduaren 31ra arte, Alejandro Martinen "Argazkiak 3Dn" erakusketa ikusgai egongo da Elgoibarko Kultur Etxean. 

Interesa dutenek, astelehenetik larunbatera hurbildu ahal izango dira, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara. Gabon Zahar egunean 12:00etatik 14:00etara. 

 

  • Elgoibarko Udalak 4.635.500 € bideratuko ditu Legealdi Planean zehaztutako lehentasunezko 66 ekintzak burutzeko eta 3 arlo berrietan (Herritartasuna, Antolakuntza eta Lurraldea) definitutako 12 helburu estrategikoak betetzeko.
  • Ane Beitia Alkateak, etorkizuneko Elgoibarren 7 erronka nagusiak zeintzuk diren ezagutarazi ditu, baita elgoibartar guztien ongizatea eta bizi-kalitatea bermatzeko helburuarekin, Gobernu taldearen eguneroko kudeaketa gidatuko duten funtsezko 5 balioak ere.
  • Plana berrikusi eta ebaluatu egingo da, eta agintaldian zehar mekanismo desberdinak jarriko dira martxan bere jarraipena, ebaluazioa eta betetzea kontrolatzeko.
  • Legegintza Plana (PDF)

Ane Beitia Elgoibarko Alkateak, Gobernu taldeko zenbait kiderekin batera, 2015-2019 agintaldirako Legealdi Plana ezagutarazi du gaur eguerdian. Udaletxean bertan izandako prentsaurrekoan, Alkateak Udaleko sail guztien partaidetzaz landutako plan honen alderdirik garrantzitsuenak aurkeztu ditu.

Legealdi Plana, herriaren etorkizuneko erronka nagusiak biltzen dituen dokumentua da eta hauei erantzuteko ekintzak eta proiektuak zehazten ditu, hurrnego 3 arlo nagusi eta berri hauetan egituratuta: Herritarrak, Antolakuntza eta Lurraldea. Gauzak horrela, Elgoibarko Udalak, plan honetan zehaztutako ekintza eta proiektu guztiak errealitate bihurtzeko, 4.635.500 € bideratuko ditu guztira. (Herritartasuna: 2.734.500 € / Antolakuntza: 695.000 € / Lurraldea: 1.206.000 € ).

Partaidetzan oinarritua eta udaleko sail desberdinen arteko transbertsalitatea sustatzeko helburuarekin, 2015-2019 Legealdi Plana egiteko prozesua Alkatetza buru dela gauzatu da, eginkizun horretan sortu den Zuzendaritza Taldearen laguntzarekin eta Gobernu taldeko kideen ekarpenekin. Ane Beitia Alkatearen esanetan, azpimarratzekoa eta eskertzekoa izan da ere udal langile guztien laguntza eta parte hartzea, horri esker planak herriaren egoera zehatzean eta egun bizi duen errealitatean oinarritutako proposamenak biltzen baititu.

 Aitor Guisasola

Bihar Alopargo Teatroak elgoibarko "Horacios y Curiacios" antzezlana taularauko du Herriko Antzokian, arratsaldeko 20:30etan. 

Bilboko antzerki talde honetako kide da Aitor Guisasola elgoibartarra. Beraz taula gainean ikusteko aukera izango dugu ostiralean.

Clown-a, zuzeneko musika eta teatro fisikoa nahasten dira Bertolt Brecht-ek idatziriko antzezlan honetan.

1934an idatzi zuen Bertolt Brechtek "Horacios y Curiacios". Besteak beste, bertan islatu zuena zera da, alegia, ez soilik edozein gerraren zentzugabekeria, baita giza ergelkeria infinitua ere, batipat, gizakiak boterea nola edo hala erdiestearen aldeko apostu itsua egiten duenean, are gehiago aldamenean duena suntsitzea ere dakarrenean. Laurogei urte geroago, eszenatokia erabat identifikagarria zaigu, gaur eta hemen. Alopargo Teatroa taldeak ikuskizun bisual eta sonoroa aurkezten du. Egunerokotasunez betea, ironikoa, jostagarria eta ziztu bizikoa.

Alopargo Teatroa

tkgune kartela
 
 Ekintzailetasun industrialak baditu hainbat zailtasun; ondorioz, mota honetako proiektuen kopurua txikiagoa da. Batetik azpiegitura garestiak behar ditu abiatzen diren momentutik (makinak batik bat), eta horrek dakarren finantzazioa litzake lehen oztopoetako bat. Testuinguru honetan, ekintzailetasun industriala sustatzeko eta etorkizuneko erronkak era arrakastatsuan lantzen lagunduko duen eremua sortzeko sortu da TKgune Fabrikazioa lehiaketa. 

Aurtengo edizioan aurkeztutako proiektuak aztertu ondoren, sariak banatzeko momentua iritsi da. Hala, Gazteentzako TKgune Fabrikazioa Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketaren 3. edizioaren sari-banaketa ekitaldi bat antolatu da bihar ostirala, goizeko 11:30etan, IMH - Makina Erremintaren Institutuan. Ane Beitia Alkatea bertan izango da Elgoibarko Udala ordezkatzen. 

Informazio gehiagorako: http://www.imh.eus/eu/ekintzaileak/tkgune-ideia-lehiaketa?set_language=eu 

 

tipatapa

  • Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Tipi Tapa Korrika” ikuskizuna, urtarrilaren 2an izango da Elgoibarren eta bi saio eskainiko dira. 
  • Herritarrek Herriko Antzokian erosi ditzakete sarrerak. Gainontzekoentzat egunean bertan lehiatilan salduko dira, baldin eta sobratzen badira. 
  • Sarreren salneurria 8 €koa izango da helduentzat eta 6 €koa haurrentzat. Gazte-Txartela dutenek eta Ludotekako bazkideek %20ko beherapena edukiko dute sarreren salneurrian.

Sigmako pasarela berria gaur arratsaldean zabalduko da, oinezkoak errepide gainetik pasatzeko. Igogailua gau osoan egongo da martxan, herriko beste igogailuak bezala. Igogailu hori, hiru leku desberdinetan hartu ahal izango da, hain zuzen ere, pasabidearen goialdean, autobus geltokiaren ondoan, eta Sigmako probalekuan dagoen aparkalekuan.

Bestalde, obra zirela eta, Sigman zegoen autobús parada Santa Ana Kaleko biribilgunera pasatu zen. Astelehenean autobus geltokia bere lekuan egongo da berriro ere.  

elgoibar euskarareneguna08

  • Ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duena, eta Elgoibarko Udalean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatu duena. Elgoibarko Udalak 800-849 puntu lortu ditu, beraz urrezkoa eskuratu du. 

bikain

Bikain ebaluazioaren helburua da, arlo horretan adituak diren kanpo ebaluatzaile talde baten bidez, erakundea lau ardatzetan ebaluatzea. Talde ebaluatzaileak, 18 aldagai neurtu ditu lau ardatz nagusitan bilduta: komunikazioa eta irudi korporatiboa, kanpo harremanak, barne harremanak eta hizkuntza kudeaketa. Bikain sistemaren arabera 1000 puntu lor litezke gehienez ere, %100eko betetze-maila alegia. Hori horrela, hiru aitortza-maila edo ziurtagiri ezarri dira, kolore bana dutelarik: Oinarrizko maila edo Bikain beltza: 200 puntu gutxienez; tarteko maila edo Bikain zilarra: 400 puntu gutxienez eta Goi maila edo Bikain urrea: 700 puntu gutxienez.

Elgoibarko Udalak, beraz, ikur gorenena, Urrezko Bikain egiaztagiria eskuratu du. Bikain euskararen kalitate ziurtagiria 2007an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak eta, batik bat, enpresa arloko erakundeak, ikastetxeak, euskaltegiak eta elkarteak izan dira orain arte ebaluazio prozesua aurrera eraman eta ziurtagiria lortu dutenak. Udalen mailan, ordea, aurtengora arte, bost izan dira urrezko Bikain lortu dutenak, eta honek balioa ematen dio Elgoibarkoa Udalak lortu duen Urrezko Bikain ziurtagiriari.

Indarguneak eta ahuleziak

Ebaluazio prozesu osoan eskuratutako informazioa oinarri hartuta, talde ebaluatzaileak hiru indargune garrantzitsu aitortu dizkio Udalari: batetik, euskara normalizatzeko plana eta hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak errotuta daudela Udalean eta neurketak egiten direla; bestetik, langileek duten hizkuntza gaitasun altua; eta azkenik, Udalaren Hizkuntza Politika organo nagusietan onartuta dagoela eta ordezkari politikoek ere barneratuta dutela. Era berean, langileek euskara planarekiko duten atxikimendu handia dutela ondorioztatu dute aztertzaileek.

Baina badira hobetu daitezkeen alderdiak: lehenik, testuak euskaraz sortzea sustatu behar dela antzematen da; bigarrenik, Udalak bere hizkuntza politikaren berri eman behar duela, modu horretan, hornitzaile, bezero eta abarrekin euskaraz aritu ahal izateko; eta hirugarrenik, langileei euskaraz lan egiten laguntzeko baliabide gehiago jarri behar dituela, hala nola, baliabide informatikoak nahiz hizkuntzaren beraren gaineko prestakuntzakoak.
Bikain ebaluazioak erronka berriak dakarzkio Udalari; izan ere, jasotako txostenean argi agertzen dira zeintzuk izan daitezkeen aurrera egiteko proposamenak eta giltzarriak.

Ziurtagiriaren banaketa ekitaldia

Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagirien banaketa Donostian egingo da aurten; Kursaal Jauregian izango da abenduaren 19an, arratsaldeko 18:30ean.