Urtarriletik aurrera, astelehena IKUSLEAREN EGUNA izango da. Hortaz, prezio bakarra izango da eta ZINE BONUAK EZ dira kontuan izango. Hau da, ez da zigilurik egingo.

Goazen Kartela

Sarrerak, www.kutxabank.es bitartez, eta Herriko Antzokiko leihatilan salduko dira, larunbatero 19:15etik 21:45era eta egunean bertan, gelditzen badira.

GO!AZEN ANTZERKIA

Iritsi da uda eta Basakabik zabaldu ditu ateak. Gazteak ilusioz beterik datoz; abesteko, dantzan egiteko eta ondo pasatzeko prest. Baina Zuzenek ez dizkie gauzak erraz jarriko bere arau eta debekuekin. Hala ere ELENE eta HAIZEA bikiak maitemindu egingo zaizkigu, arazoa da mutil bera gustatzen zaiela biei, MIKEL, udalekuko langilea. MIKELi HAIZEA gustatuko zaio hasieratik, baina gero ELENErekin geratuko da eta hortxe hasiko da nahaste-borrastea.

MARKEL, mutil alaia eta baldarra dugu, eta batez ere tripontzia, istiluetan sartuta bukatzen du beti eta ondorioz, zigortuta. GARI, udalekuko gaiztoa ibiltzen da etengabe MARKEL zirikatzen.

Go!azen musikalean, gaztetxoen arteko maitasuna, umorea eta abenturak biziko ditugu. Dena abestiekin eta dantzekin zipristinduz. Etxeko txikiek eta handiek gozatzeko moduko ikuskizun paregabea.

 

  • Ekintzak abenduaren 26an hasi eta urtarrilaren 5era arte luzatuko dira.
  • Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearekin elkarlanean, 2 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako programa diseinatu da. Guztira 80 haur baino gehiagok parte hartu ahal izango dute. Eskaintza adin tarte desberdinei zuzendutako lau programek osatzen dute.
  • 13-17 urtekoentzat Gaztelekuak egingo du eskaintza. Besteak beste, Pingpong txapelketa, tailerrak, Masterchef eta Gasteizko egonaldia izango dira ekintzarik aipagarrienak.

Elgoibarko Udalak haur eta nerabeei zuzendutako era guztietako ekintzak antolatu ditu Gabonetako oporretan. Programa abenduaren 26an hasi eta urtarrilaren 5era arte luzatuko da.

Haurrentzako eskaintza

Elgoibarko Udalak, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearekin elkarlanean, 2 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako programa diseinatu du. Guztira 80 haur baino gehiagok parte hartu ahal izango dute. Ekintza ugari izango dira, bestak beste, irteerak, tailerrak, txapelketak etab. Giza baliabideei dagokionean, hamar hezitzaile izango dira. Hezkuntza Premia Bereziak dituzten haurrei arreta egiteko, hiru hezitzaile izango dira.

Eskaintza adin tarte desberdinei zuzendutako lau programek osatzen dute:

  • APARIKETAN (HH2-HH4ko haurrei zuzenduta)
  • FIRIN FARAN (HH5-LH1ko haurrei zuzenduta)
  • ABIXADAN (LH2-LH3ko haurrei zuzenduta)
  • ALDENIK ALDEN (LH4-LH6ko haurrei zuzenduta)

Nerabeentzako eskaintza

13-17 urtekoentzat Gaztelekuak egingo du eskaintza. Besteak beste, Ping-pong txapelketa, tailerrak, Masterchef eta Gasteizko egonaldia izango dira ekintzarik aipagarrienak. Txapelketa eta lehiaketa desberdinetan sari bereziak izango dira. Gaztelekuko lan taldeak, proposamen edo ideia berriak dituzten gazteak Gaztelekura hurbil daitezen gonbitea egiten du. Aipatzekoa da, bai haurrentzako eskaintzan, bai nerabeentzako eskaintzan parte
hartuko duten hezitzaileek eta Elgoibarko Izarra, Euskaltzaleon Topagunea Elkarteko koordinatzaileak 40 orduko “Lehen Sorospenak” ikastaroa egin berri dutela urrian, Gurutze Gorriaren eskutik, Udalaren Formakuntza Planaren baitan.

Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 943 74 10 50

  • Lehiaketa Elgoibarko 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta lanak 2017ko urtarrilaren 11a baino lehen entregatu beharko dira Udaleko Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailan
  • Gaia “2016ko LXXIII. Juan Muguerza Krosa, herriaren eta lasterketaren arteko harremana” izan beharko da
  • Maila bakoitzean bi sari banatuko dira, herriko kirol dendetan erabiltzeko erosketa txartelak, hain zuzen ere. Sari banaketa 2017ko urtarrilaren 21ean izango da, Juan Mugertza Kroseko korrikalarien aurkezpena baino lehen.

Elgoibarko Udalak, Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailaren bitartez, eta Mintxeta Atletismo Taldeak Elgoibarko 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako “LXXIV. Juan Muguerza Krosa 2017” II. Marrazki Lehiaketa antolatu dute.

Lanak 2017ko urtarrilaren 11a baino lehen entregatu beharko dira Udaleko Haur eta Gazteen Sustapeneko Sailan eta gaia “2016ko LXXIII. Juan Muguerza Krosa, herriaren eta lasterketaren arteko harremana” izan beharko da. Marrazkiak 220 x 300 milimetroko (DIN A4) lamina normalizatuetan aurkeztu beharko dira (paperean edo kartulinan) eta teknika librea izango da, hots, kolorezko arkatzak, errotuladoreak, tintak, akuarelak, collagea etab. erabili ahal izango dira. Partaide bakoitzak, gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du.

Aurkeztutako lanen aukeraketan adina eta ikasketa maila izango dira kontuan:
1- Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak.
2- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak.
3- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak.
Epaimahaia Mintxeta Atletismo taldeko kide bat, Udaleko Haurren eta Gazteen Sustapeneko Teknikaria eta Ludotekako Koordinatzaileak osatuko du.
Maila bakoitzean bi sari banatuko dira, herriko kirol dendetan erabiltzeko erosketa txartelak, hain zuzen ere. Sari banaketa 2017ko urtarrilaren 21ean izango da, 19:30etan, Udaletxean 2017ko Juan Mugertza Kroseko korrikalarien aurkezpena baino lehen.

Saritutako marrazkiak Kiroldegian egongo dira ikusgai, otsailaren 1etik 28ra bitartean.

Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko./ 943 74 10 50

2016kokirolfederatuensariak

Atzo, abenduak 21 Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak herriko klubek eta pertsonek urtean zehar egiten duten lana aitortzeko Kirol Federatuaren sariak banatu ziren Elgoibarko IMHn.

Saritutako pertsonen artean, azkeneko urtean sail konkretu batean nabarmendutako kirolariak, entrenatzaileak, zuzendariak, kolaboratzaileak eta patrozinadoeak daude, besteak beste.

Ekitaldia, 19:30etan hasi zen Leire Pikabea bibolin-jole eta Maialen Tellabide piano-jolearen jardunarekin. Jarraian Lorea Arakistain kazetariak aurkeztu zuen ekitaldia eta ondoren, herriko kirol elkarte, Eskola Kiroleko eragile eta Patronatuko bazkide eta erabiltzaileei azkeneko 25 urteetan zehar egindako lanagatik eskerrak emateko helburuarekin bideo bat proiektatu zen. Proiekzioa bukatuta sariak banatu ziren, argazki ofiziala egin eta Kirol Patronatuko Lehendakari ohia eta pasa den uztailean zendu zen Ricardo Garateri omenaldia egin zitzaion. Azkenik, berriro ere Leire Pikabea eta Maialen Tellabideren jardunak eman zion bukaera ekitaldiari.

SARITUEN TAULA (PDF)

Kartela

Sarrerak, www.kutxabank.es bitartez, eta Herriko Antzokiko lehiatilan salduko dira, larunbatero 19:15etik 21:45era eta egunean bertan, gelditzen badira.

DESOXIRRIBONUKLEIKOA genetika-laborategi batean gertatzen den komedia zientifiko musikala da. Sekretupean, euskal genoma ikertzen ari dira bertan. ADN eraldaketaren bitartez, Beñarda Etxepare sortu berri dute, lehen euskal super emakumea.

Ezkutuko proiektua primeran doanean, kazetari misteriotsu baten 

bisitak hankaz gora jarriko ditu ikerketa bera eta baita zientzialarien arteko harremanak ere.

Bizitzarako ikerketa-lekua den honetan, zalantzan jarriko dira morala, pasioaren jatorria eta kode edo molekulez ulertzen ez duten jelosia zein bekaizkeria. Nahaste-borraste korapilotsuen ondorioz, egia eta gezurraren arteko muga desagertuko da.

Komedia honek umorez jorratuko du zientzia eta kantuz taularatuko ditu giza harremanak. Esketx bidez, zientzia-alorrak parodiatuko dira eta, antzerki musikalaren bidez, klonatutako persona, mediku, zientzialari eta beste zenbait gezurtiren arteko harreman eta gaizkiulertzeak garatuko dira.

Zientziak eta maitasunak ondorioztatuko dute ezer eta inor ez dela benetan dirudien hori. Baina zalantza nagusia argitzeke geratuko da betiko: posible ote da euskal pasioa eta harremanak genetikoki eraldatzea?

Gabon Zaharretako feriaren aurkezpena

Elgoibarrek, datorren abenduaren 31an, larunbata, ospatuko du Gabon Zaharretako nekazaritza eta abeltzaintza feria tradizionalaren edizio berri bat. Betiko moduan, feria Elgoibarko herri guztian zehar egongo da presente. Aurtengoa gainera, egun berezia izango da, urteko azken zapatua ez ezik, 2016ko azken eguna ere badelako.

Elgoibarko Alkate den Ane Beitiak, kultura zinegotzi Andrea Arriolak, landa arloko zinegotzi arduradun Joseba Arrizabalagak, Kalamua Elkarteko German Telleriak eta Udaleko Kultura teknikari Blanca Salegik, feria eguneko egitaraua aurkeztu dute gaur eguerdian Elgoibarko Udaletxean izandako prentsaurrekoan.

Beste urtebetez, eta ohikoa den bezala, Elgoibarko erdigunean zehar garatuko diren hainbat jarduera antolatu dira. Guztira, ehun saltokitik gora jarriko dira bertako produktuak erakutsi eta saltzeko. Ane Beitia Alkatearen esanetan, “urtero bezala, herriko eta inguruetako baserritarrek eta abeltzainek egiten duten lan nekaezinaren erakusgai izango dira bertan ikusi eta eskuratu ahal izango diren barazkiak, fruituak, loreak, eztia, gozokiak, ogia, gazta…Horiexek dira feria egun honi erakargarritasuna eta kolorea ematen diotenak”.

Aurtengo edizioa ere, aurreko urteetakoen ildo beretik garatuko da. Feria eguna girotzeko, Baltzola Anaiak trikitilariak izango dira, Elgoibarko Kale Kantariak taldeak bestalde euskal abesti herrikoiak eskainiko ditu eta Kalegoen Plazan, I.Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, erromeria bat ere izango da.

Bolatokiko parkera, Lekueder eta Kalebarren plazara hurbiltzen direnek, hainbat abereren erakusketaz gozatu ahal izango dute. Animalia espezie desberdinak ikusi ahal izango dituzte, hala nola, astoak, ahuntzak, ardiak, poniak, pottokak, txerriak edo behiak.

Azpimarratu beharra dago ere, feria egunean, parrillan erretako Eusko Labeldun haragi pintxoak dastatzeko aukera izango dala. Taloa jateko saltokiak ere ez dira faltako. Gogoratzekoa da ere egun honetan, parrokiako Jaiotza mekanikoa egun guztian zehar ikusi ahal izango dela. 

Nobedade gisa, aurten Elgoibarko artisauak izango dira Maalako parkean.

2016ko Gazta Lehiaketa Gazta Lehiaketa

Gabon Zahar feriako ekimenik esanguratsuenetarikoa da. Aurten ere, gaztagilerik onenak izango dira Elgoibarren, nor baino nor, 2016ko gazta onenaren saria eskuratzeko helburuarekin.

Aurtengo gazta txapelduna aukeratzeko lehiaketa, Kalamua Elkarteak antolatuta, 12:00etatik aurrera jarriko da martxan Udaletxean, Ziarda, Mañukorta eta Meabebasterretxea bertsolarien partaidetzarekin. 13:30etan, Udaletxeko Areto Nagusian, fruta, barazki eta gazta lehiaketaren sari banaketari ekingo zaio. Gazta Txapelketako irabazleak, 1.500 euroko saria, txapela eta garaikurra eskuratuko ditu.

Iaz bezala, Gazta Txapelketa zuzenean jarraitzeko asmoa duten pertsonek, Elgoibarko Udalaren Youtube kanalean, streaming bidez ikusteko aukera izango dute, 12:00etatik 14:00etara.

Bukatzeko, Ane Beitia Alkateak, “herritar guztiei eta inguruko herrietatik Elgoibarrera etorriko direnei ere”, gonbidapena luzatu die, “guretzat hain berezia den ekitaldi honetaz, giro atorrean, gozatzera hurbildu daitezen”.

 

Bikain argazkia
  • Herenegun jaso zuen Ane Beitia Elgoibarko Alkateak Euskararen Kalitatearen Urrezko Bikain ziurtagiria Donostiako Kursaal jauregian izandako ekitaldian.

Aurten, 52 entitatek jaso dute euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketaren kalitatea aitortzen duen ziurtagiri hau; 19 entitatek urrezko Bikain, 22k zilarrezko

ziurtagiria eta 11k oinarrizko mailari dagokiona. 

Elgoibarko Udala da urrezko Bikain lortzen duen seigarren udala. Ane Beitia Alkateak jaso zuen oroigarria eta udal langile eta ordezkari politikoz osaturiko talde baten babesa eta txaloak ere jaso zituen ekitaldian bertan.

Elgoibarren Bikain ziurtagiria duten entitateak

Ekitaldian bertan, Elgoibarko Ideko kooperatiba elkarteak ere jaso zuen Zilarrezko Bikain ziurtagiria, beraz, poztekoa da udalarentzat, gure herrian ziurtagiri hori lortu

dutenen artean izatea:

- ELGOIBARKO IZARRA EUSKALTZALEON TOPAGUNEA ELKARTEAk 2015ean lortu zuen Urrezko Bikain.

- ELGOIBAR IKASTOLAk 2011n lortu zuen Urrezko Bikain.

- MAKINA ERREMINTA INSTITUTUAK 2008an jaso zuen lehen aldiz Zilarrezko Bikain eta 2015ean berriro ere aurkeztu eta Zilarrezko Bikain sendoago lortu zuen, aurrekoa baino puntu gehiagorekin.

- DANOBAT KOOPERATIBA ELKARTEAk 2008an lortu zuen Zilarrezko Bikain.

Zoriontzekoa, beraz, horiek guztiek egindako ahalegina, eta Udalari dagokionez, Euskara Sailak eskertu nahi du udaleko langileek egindako lana eta alkate-zinegotziek

emandako babesa.

Elgoibarko Udalak gogorarazten du urtarrilaren 2an Herriko Antzokian Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo konpainiak eskainiko dituen “Tipi Tapa Korrika” ikuskizunetarako sarrerak Herriko Antzokiko lehiatillan jarriko direla salgai egunean bertan, 15:30etatik aurrera. Bi sesio egongo dira, 16:30etan eta 18:30etan.

 

Sarreren salneurria 8 €koa izango da helduentzat eta 6 €koa haurrentzat. Dena den, bai Gazte-Txartela dutenek eta bai Ludotekako bazkideek %20ko beherapena edukiko dute sarreren salneurrian.

 

 eskola xaketxap4eskola xaketxap6eskola xaketxap7

Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketaren sari banaketa bihar, asteartea, 13:30etan, Udaleko Pleno Aretoan ospatuko da.  Aldi berean, larunbaten jokatu zen Eskola Kiroleko Xake Txapelketaren sari banaketa egingo da.