Meka et a IMH zentroak

Elgoibarko Udalak, urtero bezala, udalerrian lanbide heziketa eta industria bultzatzeko helburuarekin, guraso zein ikasleentzat jardunaldi batzuk antolatu ditu. Hona hemen antolatutako ekintzen zerrenda:

a) Guraso eta ikasleentzat:

MARTXOAREN 8an, 18:00etan, Arreiturre Institutua-Meka Lanbide Eskolako bilera-gelan (Arregitorre kalea 2 eraikinean) INFORMAZIO SAIOA: Elgoibarko Udalak, IMHrekin eta MEKA Lanbide Eskolarekin elkarlanean.

b) Guraso eta ikasleentzat, ate irekien egunak:

IMH:

Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola:
  • Martxoak 24, larunbata, 11.00etan.
  • Apirilak 21, larunbata, 11.00etan.
  • Maiatzak 26, larunbata, 11.00etan.
  • Ekainak 20, asteazkena, 17.00etan
IMHko Heziketa zikloen informazio saioak:
  • Apirilak 21, larunbata, 11.00etan
  • Maiatzak 26, larunbata, 11.00etan.
  • Maiatzak 30, asteazkena, 18:00etan

MEKA LANBIDE ESKOLA (Meka Albitzuri eta Meka Ezenarroko eraikinak):

  • Maiatzak 11, ostirala, 9:00etatik 19:00etara.

UEUren

  • Udalak matrikularen kostu osoa ordainduko die Elgoibarko ikasleei, langabeei, pentsiodunei eta jubilatuei. Horretaz gain, matrikularen kostuaren erdia ordainduko die lanean diharduten pertsonei
  • UEUk antolatu dituen ikastaroetara joateko izena emateko epea “ikastaroak hasi baino astebete lehenago” bukatuko da

Beste urte batez, Elgoibarko Udalak diru-laguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan, otsailetik maiatzera bitartean, eskainiko dituen ikastaroak egiten dituzten herritarrei (bertatik bertara eta online).

UEUk antolatu dituen ikastaroetara joateko izena emateko epea “ikastaroak hasi baino astebete lehenago” bukatuko da.

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren diru-laguntzei dagokienez, Udalak matrikularen kostu osoa ordainduko diela Elgoibarko ikasleei, langabeei, pentsiodunei eta jubilatuei. Horretaz gain, matrikularen kostuaren erdia ordainduko die lanean diharduten pertsonei. Informazio gehiago Elgoibarko Udalaren Euskara sailean: 943 74 43 66 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

UEUk aurtengo udaberrirako antolatu dituen ikastaroei buruzko informazio gehigarria nahi dutenek, 946790546 telefono zenbakira dei egin edo mezu bat bidal dezakete Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. Eibarren programatutako ikastaroak, bestalde, Isasi-Markeskoa jauregian emango dira (telefonoa: 943 821426, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.).

Honakoak dira eskaintzen diren ikastaroak:

  • On-line:
    • Euskal Mitologia: kultura ondarea.
    • Kolorezko zenbakiak. Matematika lantzen erregleten bidez.
    • Lurraldea ulertu eta aztertzeko beste modu bat. GIS librea eta Geoprozesamendua (QGIS).
    • Nola hezi genero-berdintasunean eskolaren eremuan.
    • Sormen laborategia.
  • Ikasgelakoak
    • Adimen emozionala. (Iruñea)
    • Adingabeak eta internet: arriskuak eta nortasun digitala. (Eibar)
    • Argazkigintza digitala: zure reflex kamera ezagutzen. (Iruñea)
    • Bizitzaren eskola: askatasunerako pedagogia.(Eibar)
    • Bulba duten mutilak eta zakila duten neskak, haurren eta gazteen artean. (Iruñea)
    • Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen. (Gasteiz)
    • Galerak, heriotza eta dolua haurren hezkuntzan. (Eibar)
    • HTML aurkezpenak egiten Reveal.js plataformarekin. (Eibar)
    • Psikomotrizitatea, mugimendu eta joku librea. (Iruñea)
    • TELP (taller d´espai lingüístic personal) tailerra. (Eibar)

Irabazlea eta bere argazkia

Maialen Armendia Gabilondoren argazkia izan da Elgoibarko Gaztelekuak antolatutako "Juan Mugertza Nazioarteko Krosa" Instagram lehiaketaren irabazlea. Guztira 13 eta 18 urte arteko nerabeek egindako 15 lan aurkeztu dira. Irabazleak, gaur arratsaldean bertan jaso du saria, Elgoibarko dendetan gastatzeko150 euroko saria, hain zuzen ere.

Beste alde batetik, publikoaren saria ere banatuko da, 100€koa. Botoa Gaztelekuan eman beharko da otsailaren 10a baino lehen eta argazki guztiekin erakusketa bat egingo da Gaztelekuan bertan.

Elgoibarko Udalak A.F.R.E.S. siglak dituzten agertutako arropa biltzeko edukiontzien jatorria eta helburua ezagutzen ez duela adierazi nahi du, baita edukiontzi horiek kokatzeko eskaerarik ez duela jaso jakinarazi ere.

Gainera,  arropa biltzea helburu duten ondo identifikatutako edukiontziak existitzen direla gogorarazi nahi die herritarrei.

idiomasbueno

Elgoibarko Udalak Gotzon Garate liburutegian udazkenean antolatutako ingeleseko mintzapraktika taldearen arrakasta ikusita, bigarren talde bat  sortuko dela jakinarazten da, oraingoan, erdi mailakoa.

Saioak ostiraletan 18:00etatik 20:00etara izango dira eta dinamizatzaile batek eramango ditu, bera izango da gaiak proposatu eta saioak bideratuko dituena. Ekintza 16 urte baino gehiagokoei zuzenduta dago.

Jarduera honen helburua ez da ingeleseko eskolak jasotzea, baizik eta ingelesa giro lasai batean erabiltzea. Ingelesa hobetzeko aukera egongo da liburutegian dagoen materialaren bitartez: hizkuntza metodoak, irakurgai mailakatuak, ikus-entzunezkoak, eta abar.

Alemaneko mintzapraktikako taldea ere abian jarriko da.

Interesatuek, liburutegian eskuragai dauden izen emate orria bete beharko dute. Informazio gehiagorako: 943 74 35 25

 

201702agendaProiekzioak Herriko Antzokian, tailerrak, hitzaldiak, kontzertuak, erakusketak, hil bukaerako feria, ingleseko mintzapraktikak... Aurrez grabaturiko opera ere egongo da. Izan ere, Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak aurrez grabaturiko operak, balletak, errezitaldiak eta ikuskizun handiak eskaintzearen aldeko apustua egin du. Hau da, ekitaldi hauek guztiak zinema-pantailan emango dira.

Nabarmentzekoa da ere,udalerrian otsailaren 21 eta 28 artean ospatuko den Inauteri Jaia. Kalejirak, dantzak, lehiaketak, makillajea, desfileak eta askoz ekintza gehiago egongo dira.

Otsaileko kultur agenda

2017 01 30 lhk columbario 0792017 01 30 lhk columbario 234b

Iñigo Urkullu lehendakariak urtarrilaren 30ean inauguratu zuen Elgoibarren kokatutako Duintasunaren Kolunbarioa. 27 pertsonaren gorpuak hilobiratuta daude bertan. Lehendakariak adierazi du pertsona horietako askok demokrazia eta askatasuna babesteko bizia eman zuela eta espazio hori baliagarria izango dela pertsona horien oroimena gordetzeko, memoria ohoratzeko eta haien eredua goratzeko. Duintasunaren Kolunbarioa Elgoibarko Olaso hilerriaren ondoan kokatuta dago.

Ekitaldira ehun bat pertsona hurbildu ziren, eta horien artean nabarmentzekoak izan ziren  familiakoak, Euskadiko historia- eta memoria-elkarteak eta lurpetik atera diren eta identifikatu ezin izan diren gorpuak zeuden udalerrietako ordezkariak, baita hainbat euskal erakundetako ordezkariak ere.

Ahanzturatik memoriara

Urkullu lehendakariak adierazi duenez, 27 pertsona horien memoria ohoratuta, Gerra Zibilean askatasuna eta demokrazia babesten desagertu ziren pertsona guztiak ditugu gogoan.

Kolunbario hori, bere hitzetan, beste urrats bat da memoria historikoa berreskuratzeko bidean. Eta urrats hori elkarteen, zientzialarien eta erakundeen arteko elkarlanaren emaitza da. Lehendakariak bide horretan lan egiten jarraitzearen aldeko deia egin du, batasuna baita pertsona horien memorian eskain dezakegun aintzatespenik eta erreparaziorik onena. Ildo horretan, Urkulluk esan du Gerran desagertu ziren pertsonak injustizia kriminal baten biktima izan zirela, eta haien familiek sufrimendu bidegabea jasan dutela. Espazio hori ahanzturatik memoriarako urratsaren edo iluntasunetik argitarako urratsaren ikurra dela erantsi du lehendakariak.

Kolunbarioaren inaugurazioa

Ane Beitia Elgoibarko alkateak eman zion, urtarrilaren 30ean hasiera Kolunbarioaren inaugurazio ekitaldiari. Ohorezko aurreskua dantzatu eta gero, hasiera eman zitzaion 27 pertsona horien gorpuak lur emateari. Pertsona horietako 25 identifikatu gabekoak dira. Euskadiko historia- eta memoria-elkarteetako kideek eta aurkitu zituzten udalerrietako ordezkariek eraman zituzten guztiak. Udalerri hauetan aurkitu zituzten gorpuak: Arrasaten, Andoainen, Azkoitian, Elgetan, Elgoibarren, Legution, Lemoan, Mañarian, Mutrikun, Gaubean, Zaldibian eta Zigoitian.

Ondoren, Paco Etxeberria Aranzadi Zientzia Elkarteko zuzendariak azaldu zuen zein izan den gorpuak lurpetik ateratzeko prozesua, eta labur-labur argitu zuen ateratako gorpuen kasuistika. Ondoren lehendakariak hartu zuen hitza. Ekitaldiari amaiera emateko, bertaratuek lore eskaintza egin zieten Duintasunaren eskulturaren oinean.

2017 01 30 lhk columbario 065b2017 01 30 lhk columbario 1102017 01 30 lhk columbario 244

Gerra Zibilean desagertutako pertsonak bilatzea

Duintasunaren Kolunbarioan dautza azken urteotan Eusko Jaurlaritzak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak hobietatik ateratako gorpuak.

Zehazki, pertsona horiek bilatzea eta identifikatzea da 2015eko amaieran Eusko Jaurlaritzak aurkeztu zuen hobiak ikertzeko eta aurkitzeko euskal planaren helburuetako bat. Plana Aranzadi Elkartearekin elkarlanean garatuko du. Horretarako, lan-programa antolatua ezarri da 2020. urtera arte. Plan horrek hainbat kokalekutan ikertzea hartu du kontuan; zehazki, hobiak egon daitezkeen albisteren bat dagoen lekuetan ikertuko da. Plan horren bitartez jarraipena eman zaio Eusko Jaurlaritzak 2002an hasi zuen gorpuak lurpetik ateratzeko prozesuari

Legegintza planaren azala

  • Joan den abenduan Gobernu taldeak aurkeztutako 2016-2019 Legealdi Planean oinarritutako aurrekontuak dira.
  • Elgoibarko Udaleko egoera finantzarioa osasuntsua da oso, inolako zorrik gabe.
  • Ekitaldi honetara zuzendutako zenbatekoa iazko kopuruaren gainean %12 (1.688.000€) igo da. Gehikuntza nabarmen hau Aita Agirre eraikuntzaren birgaitze lanengatik da, zeinetarako 1.000.000 euroko partida zuzendu den.
  • Udaleko etorkizuneko erronka nagusienak biltzen dituen dokumentua da. Erronka hauei 3 arlo nagusitan (Herritartasuna, Antolaketa eta Lurraldetasuna) egituratutako ekintza eta proiektuen bidez emango zaie erantzuna.

pista beltza

  • Iragazketa, hezetasun eta gainerako arazoak konponduz inguruko bizilagun eta garajeetako jabeen aspaldiko eskaerari erantzuna eman nahi da.
  • Kalearen antolakuntza berriztatzea proposatzen da irisgarritasunari, ibilgailuen zirkulazioarekin baterako existentzian oinezkoen zirkulazioari eta auzo esparruko biziberritze eta sustatzeari garrantzia handiagoa emanez.
  • Elgoibarko Udalak arkitektura ondare eta hirigunearen berritze eta hobetze lanak biltzen dituen Irisgarritasun Plan bat du.

Elgoibarko Udalak, jendeak “pista beltza” esaten dion, Juan Mugertza kaleko irisgarritasun arazoa 230.000€tako aurrekontu estimatua duten lan ezberdinak eginez konpontzea proposatzen du. Nahiz eta Udalak Juan Mugertza kalean hobetze lan ugari burutu dituen, ez da lortu arazoa errotik ebakitzea. Denboran zehar egindako konponbideak ez dutenez balio izan, Udalak kale guztian aritu nahi du.

Lan hauen bidez, Elgoibarko Udalak 193 garajeetako eta San Rokeko 24-26-28-30-32-34 eta Juan Mugertzako 1-3 portaletako jabeek jasaten dituzten iragazketa, hezetasun eta gainerako arazoak konponduz, inguruko bizilagun eta garajeetako jabeen aspaldiko eskaerari erantzuna eman nahi da.

Udalak bizilagunei aurkeztuko dien hasierako konponbideak, dauden espaloi biak kentzean datza, ingurunea gozotzen duen eta kaleko egonaldiak atseginago bihurtzen dituen plataforma bakarra sortuz, garajeetako kotxe eta oinezkoen arteko bizikidetzan lagunduz. Lan hauen bidez, gainera, egungo ur zikinen sarea hobetuko da eta pistaren erabilera sustatzeko hiri hornigarriak ipiniko dira.

Honela Juan Mugertza kalearen antolakuntzaren berriztatzea proposatzen da, irisgarritasunari, ibilgailuen zirkulazioarekin baterako existentzian dagoen oinezkoen zirkulazioari, auzo esparruko biziberritze eta sustatzeari garrantzia handiagoa emanez, kale honetako sarbide eta ibilbideen hobekuntza gisa, ibilgailuen zirkulazioari garrantzia kenduz baina oinezkoa erabiltzailea nagusi den bizikidetza bat sortuz.

Udalak inguruko bizilagun eta ordezkariekin bildu nahi du, adostasun batera iristeko eta, lehenbailehen, zaharberritze lanak hasteko. Honela, lanak ekaina-uztaila-abuztua denboraldian egiten hasiko lirateke. Bizilagunen eta Udalaren arteko lana da, non azken honek zoruaren kontserbazioaren egoera ona mantentzeaz arduratuko den.

Mugertza kaleko lanak

Mugertza kalea, “pista beltza” bezala ere ezaguna dena, jolasteko, paseatzeko edo kirol pista bezala erabili izan da beti eta horrela erabiltzen da gaur egun ere. Hori dela azken urte hauetan bertan lan ezberdinak egin dira, hala nola, hormak kendu, baranda jarri, edo argiztapenean egindako hobekuntzak. Zoladuran ere lan ezberdinak egin dira kalearen kontserbazio egoera hobetzeko asmoz.

Irisgarritasun Plana

Elgoibarko Udalak udalerriko irisgarritasuna helburutzat duen Irisgarritasun Plan bat dauka. Planak arkitektura ondare eta hirigunearen berritze eta hobetze lanak biltzen ditu. Hain zuzen ere Udalak azken urteetan hainbat irisgarritasun lan burutu ditu. 2011. Urtean Alde Zaharra eta San Roke auzoa lotu zituen pasareladun igogailua jarri zuen. Halaber, trenbideek zekartzatzeko zuten oztopoaren jakitun izanik, barrera hori iragazkor bihurtzeko lan batzuk egin dira; eta trenbideetako ingurune degradatua hobetzeko, beste batzuk. 2015. urtean Arregitore eta San Roke bitarteko malda handia libratzen laguntzen dute igogailu bi eraiki ziren. Eta 2016an Trenbide kalea berriro urbanizatu da, trafikoa birbanatuz eta Elgoibarreko bide ibilienetariko bat adiskidetsuago eginez.

Elgoibarko Udalak Gotzon Garate udal liburutegiaren ingeleseko mintzapraktika taldea handitzea erabaki du. Ekintza ingeleseko maila altua duten16 urte baino gehiagokoei zuzenduta dago.

Jardueraren helburua ez da ingeleseko eskolak jasotzea, baizik eta ingelesa giro lasai batean erabiltzea. Horretaz gain, ingelesa hobetzeko aukera egongo da liburutegian dagoen materialaren bitartez: hizkuntza metodoak, irakurgai mailakatuak, ikus-entzunezkoak, eta abar. Gaiak dinamizatzaile batek proposatuko eta eramango ditu.

Interesatuek, liburutegian eskuragai dauden izen emate orria bete beharko dute.

Herriko Antzokia

  • Elgoibarko Udalak martxan jarritako ikerketa hogeina galderez osatuta egon da eta 15 urte baino gehiagoko 384 elgoibartarrei egin zaie telefono bidez, modu aleatorio eta anonimoan.
  • Programazioak balorazio oso ona izan du, inkestatuen %54ak programatutakoa eta maiztasuna gustuko dituela adierazi du.
  • Bildutako datuetan oinarriturik udalak dinamizazio ekintza eta programazio egokienak planifikatuko ditu.

Elgoibarko Udalak 2016 urte bukaeran Herriko Antzokiaren erabilera eta eskaera ezagutzeko helburuarekin abiarazitako ikerketaren datuak aurkeztu ditu. Inkesta, guztira, Elgoibarren erroldatutako 384 pertsonei egin zaie. Horietatik %99ak eskaintza kulturala ona edota oso ona dela baieztatu du. Izan ere, programazioak balorazio oso ona jaso du, inkestatuen %54ak programatutakoa eta ikuskizunen maiztasuna gustuko
dituela adierazi baitu. Are gehiago, itaunduen erdiak baino gehiagok, eskaintzen diren pelikulak nahiko berriak edota estreinatu eta gutxira ematen direla uste du.

Zinema, antzerkia eta musika, jarduera gogokoenak

Herriko Antzokiak adin guztiei zuzendutako ekintza eta jarduera mota ugari eskaintzen ditu, besteak beste: zinema, antzerkia, musika, dantza, umeentzako ikuskizunak, mahai-inguruak, enpresentzako ekintzak… Hala eta guztiz ere eta eskaintza zabala izan arren, 3 dira erabiltzaile elgoibartarrek gehien kontsumitzen dituzten jarduerak. Zinema da jarduerarik gogokoena, jarraian antzerkia eta ondoren, musika. Era berean, inkesta egin zaien %81ak jardueren eskaintza ezagutzea erraza dela adierazi du, eta gehiengoak, kaleko kartelei esker izaten du jardueren berri.

Maiztasunak, ordutegiak eta prezioak

Orokorrean, instalazioetara bertaratzen diren erabiltzaileak, nahiko fidelak izan ohi dira, %22ak Herriko Antzokira bosna aldiz behintzat joan direla baieztatu baitute. Kontran, instalazioak ezagutzen ez dituztenen artean denbora falta izaten da arrazoi nagusia. Ordutegiei dagokionez, oro har, %68ak nahiko egokiak edo oso egokiak direla deritzo. Sarreren prezioa ere, kantitate egokia dela adierazi du gehiengoak.

Erabiltzaileen profila

Profilari dagokionez, Herri Antzokiaren erabiltzaileen %61ak 50 urte baino gehiago du eta normalean norbaitekin joaten da antzokira (%32a lagunekin, 17%a familiakoekin eta %16a bikotearekin). Elgoibartarren %3a baino ez da bakarrik joaten. 

Abiarazitako inkesten metodologia

Elgoibarko Udalak martxan jarritako ikerketa hogeina galderez osatuta egon da (bertaratze maiztasunarekin, programazioaren kalitatearekin, sarreren prezioarekin, ordutegiekin… erlazionatutakoak), eta 15 urte baino gehiagoko 384 elgoibartarrei egin zaie telefono bidez, modu aleatorioan eta anonimoan. Telefono bidezko inkestez gain, izaera espezifiko eta irekiagoa izan duten bestelako galdera-sortak ere egin zaizkie Elgoibarreko elkarte kulturalei lotutako pertsonei edota arduradunei.

Inkesta hauen bitartez, Elgoibarko Udalak herritarrek Herriko Antzokiaren inguruan duten pertzepzioa eta lehentasunak gertutik ezagutu ahal izan ditu. Modu honetan, bildutako datuetan oinarriturik Kontsistorioak dinamizazio ekintza eta programazio egokienak planifikatuko ditu, besteak beste:

  • Astelehenetako 21:30etako sesioa ikuslearen egun bihurtu. Sarrera, lau euro.
  • Zinema bonoak eta ikuskizun eszenikoen bonoak sustatu eta bultzatu.
  • Herriko Antzokiko ikuskizun eszeniko eta kontzertuen programazioa biltzen dituen agenda argitaratu.
  • Aurrez grabaturiko ikuskizunen programazioa.
  • Sarrerak larunbatetan 19:15etik 21: 45era lehiatiletan salmentan jarri.