• "Etxeanbizi" aurkezpenaren gonbidapena
  • "Etxean bizi", mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonei zuzendutako programa pilotua da, beren etxeetan bizitzen jarrai dezaten eta bizi-kalitatea hobetuz.
  • Ostiral honetan, martxoak 23, arratsaldeko 19:00etan, Musika Eskolako auditorioan, programaren aurkezpen publikoa egingo da, Ane Beitia Elgoibarko alkatearen, Maite Peña Gizarte Politika Diputatuaren, Mayte Sancho Matia Fundazioko Planifikazio zuzendariaren parte hartzearekin besteak beste.

Anbolo egunaren iragartzeko kartela

  • Apirilaren 21ean, larunbata, herriko hainbat gaztek, Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteria Sustapeneko Sailarekin elkarlanean, herriko gazteentzako egun osoko jai bat antolatu dute.
  • Abentura parkea, herriko musikari gazteen kalejira, herri bazkaria Maalako parkean, txaranga, kontzertuak eta beste hainbat ekintza antolatu dira.
  • Maalako parkean egingo den bazkariko tiketak erosteko aukera, gaurtik hasi eta apirilaren 8ra arte irekita egongo da. Internet bidez erosi beharko dira ondorengo loturan: https://labur.eus/anboloeguna

Ikasleak Bronymec-en bisitan
Ikasleak Bronymec-en bisitan

 

Martxoaren 19-23 bitartean Elgoibar Ikastolako eta Arreiturre Institutuko gazteek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte lanbide heziketako ikasleen bizipenak, baita Bronymec enpresa ere.

Elgoibarko Udalak industria eta lanbide heziketa ezagutarazteko eta sektore honek gure gizartean duten garrantziaz ohartarazteko, Elgoibarko lanbide heziketaren eta industriaren X . jardunaldiak antolatu ditu, urtero legez.

Guraso eta gazteentzat antolatutako informazio saioa eskaini ondoren, EKITEN izeneko tailerra egingo da.

Martxoaren 19-20-21-22-23an IMHko eta Meka Lanbide Eskolako ikasleak Elgoibar Ikastola eta Arreiturre Institutuko DBHko 3. eta 4. mailetako ikasgeletara joango dira, eta beraien ikuspegi eta esperientziak partekatuko dituzte, zuzen-zuzenean Elgoibarko lanbide heziketako ikastetxeetan nola ikasten den erakusteko.

DBH4ko ikasleek BRONYMEC enpresa ere bisitatuko dute, dinamika erakargarri baten bidez, enpresako langileak elkarrizketatu eta nola lan egiten duten ezagutzeko.

proiektuaren aurretiko bista

proiektuaren albotiko bista
proiektuaren goiko bista
proiektauren orubea
gaur egu7ngo igerilekuak

  • Igerileku berria eraikitzeaz gain, dauden aldagelak berrituko dira, beste bi berri eraiki eta bolumen berriaren teilatua aparkaleku gisa erabili ahal izateko ikerketa bat ere egingo da.
  • Baldintza-agiria (PDF)

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Elgoibarko Udaleko alderdi guztiek bihar, martxoak 8, eguerdiko 12:00etan, 15 minutuko elkarretaratzea egitea adostu du udaletxe aurrean. Halaber, Elgoibarko Udalak herritarrei bertan parte hartzeko deia egiten die.

irudiberria1

  • Marka berria, modernoagoa, hurbilagoa eta xumeagoa da eta udal ekimen, zerbitzu eta eraikinak hobeto identifikatzeko balio izango du.
  • 1948ko jatorrizko armarriko elementuetan oinarritua, identitate berria, azkenengo mendeetan erabilitako Elgoibarko armarri heraldikoaren adierazpen sinplifikatua da.
  • Udalaren irudi korporatiboaren berritzea 2015-2019 Legealdi Planaren barruan kokatzen da, non administrazio hurbil, garden eta modernoago baten aldeko apustua egiten den.
  • Erakunde-nortasun Bisualaren eskuliburua (PDF)

irudiberri Elgoibarko Udalak irudi korporatibo berria estreinatzen du. Udalaren marka berria, modernoagoa, hurbilagoa eta xumeagoagoa da, eta udal erakundearekin lotutako ekimen, zerbitzu, eraikin eta seinaletika identifikatzeko balio izango du.

Ane Beitia, Elgoibarko alkatearen esanetan “gaur egun kontzeptu eta baloreak identifikatzerakoan erakunde baten irudiak duen garrantziaz kontziente izanik, beharrezkotzat jo dugu Udalaren marka berritzea elgoibartarrek erakundearekiko identifikazio maila handiagoa izateko xedearekin. Irudi modernoago, hurbilago, xumeago, eguneratuago bat, baina gure nortasunaren esentzia 
mantenduz”.

Elgoibarko Udalaren marka korporatibo baten beharrizana herritarrek erakundearekin lotutako zerbitzu, ekimen eta baita proiektuekiko duten ezjakintasunak eragin du. Berauek era egokian identifikatzeko eta nabarmentzeko beharrizan bat zegoen.

Horregatik, udalaren sail desberdinetako identitate marka sorta ahul eta zabal hori neutralizatzeko irudi korporatibo bat eraiki da. “Diseinu xumea, zuzena eta gogoratzeko erraza bilatu da; konfiantza sorrarazten duen marka”, baieztatzen dute Gobernu taldetik.

Udalaren irudi korporatiboaren berritzea administrazio hurbil, garden eta modernoago baten aldeko apustua egiten duen 2015-2019 Legealdi Planaren barruan kokatzen da. Udal administrazioa bera eta herritarrekiko harremanak hobetzera bideratutako ekimena da.

Irudi berriaren sortzea, komunikazio euskarri desberdinetan identitate berriaren erabilera egokia zaintzea eta udal irudiaren proiekzio bakar, koherente eta argia bermatzeko helburua duen 
eskuliburu batekin dator.

Marka berria, modu mailakatuan ezarriko da udaleko sail guztietan, bai euskarri fisikoetan eta baita digitaletan ere.

Jatorrietara itzultzen den marka bat

Irudi berria jatorrizko armarriaren xumetasunera itzultzen da, laguntzen eta edertzen dituzten apaingarriak alde batera utziz. Irudi berria, 1948ko jatorrizko ezkutuko elementuetan oinarritua, azken mendeetan erabilitako Elgoibarko armarri heraldikoaren adierazpen sinplifikatua da.

Paradoxikoki, hasieretara itzuli da. Egungo komunikazio arloko beharrizanen araberako egokitzapenean eta egungo egoerari egokitutako lengoaia bisual baten bidez Udal Erakundearen nortasunaren transmisioan pentsatuz diseinatu da, bertsio monokromatiko bat eginez.

Horretarako, zenbait atrebentzia hartu dira ikuspegi heraldikotik oso ortodoxoak ez diren arren, ikuspegi praktikotik badirenak egungo euskarri grafiko-komunikatiboetan aplikatu ahal izateko. 

“Atrebentzia” horiek gazteluko aurpegietariko bi kentzean oinarritu dira, aurrez aurre aurkeztuz eta begien bistan fatxada bakar batekin. Halaber, praktikotasunean pentsatuz, leiho kopurua bitara murriztu da, almenadun hiru dorreei dagozkienak errespetatuz.

Dena den, eta banderan eta udal estandarteetan erakusten den armarri ofiziala errespetatu nahian, berau, hots, armarria bertsio barrokoan, gaur arte komunikazio elementu guztietan erabili izan dena, Alkatetzarekin zuzenean eta esklusiboki lotutako protokolo eta harreman publikoen jardunetan erabiliko da.

"Raketistak" erakusketaren kartela

Elgoibarko Udalak, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak eta Raketistak Lehen eta Orain Kultur eta Kirol elkarteak, “Raketistak“ izeneko erakusketa antolatu dute martxoaren 12tik 26ra Olaizaga Kiroldegiko kafetegian.

Erakusketaren aurkezpena, datorren astelehenean egingo da, martxoak 12, arratsaldeko 19:00etan, toki berean, Olaizaga Kiroldegiko kafetegian.

Hurrengo egunean, martxoak 13 asteartea, arratsaldeko 19:00etan, Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolan, “Raketistak Lehen eta Orain“ dokumentala eskainiko da eta ekitaldiaren amaieran mahai-ingurua ere izango da.

Elgoibarko Raketisten zerrenda (PDF)

Dokumentalaren trailerra Youtube-n

Informazio gehiago

2018ko egutegiko azala

  • Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako lehiaketako gaia ELGOIBARKO KOLOREAK izango da.
  • Lehiaketan parte hartu nahi dutenek argazkiak aurkezteko azken eguna 2018ko urriaren 10a izango da, Kultur Etxean edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan.
  • Epaimahaiak 12 argazki aukeratuko ditu egutegi handirako eta beste argazki bat egutegi txikian jartzeko, eta Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 70 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea.
  • OINARRIAK (PDF)

Kartela M8
Hurrengo ostegunean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Elgoibarko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, eta Emakumeen Kontseiluarekin elkarlanean, “Martxa morea” eta kontzentrazio bat antolatu du.

Alde batetik, martxa,  19:30etan hasiko da Kalegoen Plazan eta  Errosario, San Frantzisko, Maala, Bernardo Ezenarro eta San Bartolomé auzoetatik igaroko da berriro ere Kalegoen plazara heldu arte. Oinez, korrika, patinetan... bakoitzak bere erara egin dezake martxa. Beste alde batetik, ibilbidearen ostean, 20:00ak aldera, kontzentrazioa egingo da Kalegoen plazan bertan, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna aldarrikatzeko asmotan.