Hauteskundeetako logoa

Datorren igandean, uztailak 12, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira, eta Elgoibarren guztira 17 mahai jarriko dira herritarrek botoa emateko. Honen harira, Elgoibarko Udalak zenbait aldaketa iragarri nahi ditu herriko hauteskunde mahaietan:

  • 3B eta 3C mahaiak, lehen Kultur Etxeko sotoan egoten zirenak, orain, Aita Agirrera joango dira.
  • Gauza bera gertatzen da 4U mahaiarekin, San Frantzisko 21eko liburutegi zaharretik, Aita Agirrera joango da.
  • Pedro Mugurutzako mahaien kasuan, 5A eta 5B mahaiak, ohiko tokian jarraituko badute ere, 6U mahaia, gelaz aldatuko da. Sartu eta eskuineko korridoreko lehen gelan kokatuko da. Kasu honetan, eskoletatik irtetzeko, atzekaldeko ate bat erabiliko da, sarrerakoa ekiditeko.
  • Kultur Etxeko lau mahaiei dagokienez, ohiko kokapena mantenduko da, baina sarrera eta irteerarako, markatutako ibilbidea jarraitu beharko da.

 

Guztion Artean EUSK

  • Nagusilan eta Gurutze Gorriaren gidaritzapean guztira 38 bolondres aritu dira lanean. Sare honen bitartez Elgoibarko 16 familiak (26 heldu eta 4 ume) jaso dute laguntza bolondresgoaren bitartez.

 

Surf ikastaroa hondartzan

Eskaintza egokitu egin behar izan da eta talde txikietan egiteko ekintza eta jarduerak jarri dira martxan ( Surf ikastaroa Zumaian, Scape Room Donostian, egun pasak e.a. ).

Planak nerabeekin beraiekin diseinatzen ari dira eta uztailaren 24a bitartean gauzatuko dira.

Eskaintza, Covid-19 dela eta bizi dugun egoera berezi honetara egokitu behar izan da. Babes eta higiene neurri zorrotzak jarraituko dira parte hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko. 
 
Protokoloan jasotako neurrien artean, hurrengoak azpimarratu daitezke besteak beste:
  • Taldeak gehienez 10ekoak izango dira, hezitzaileak barne.
  • Hezitzaileek egunero hartuko diete tenperatura nerabeei.
  • Nerabe guztiek izango dute beti eskura, gela, papera, xaboi desinfektatzailea eta ura eskuak garbitzeko eta baita musukoa ere, falta bazaie.
  • Kontaktu fisiko handia duten ekintzak saihestuko dira.
  • Topalekuetan babes neurrien inguruko kartelak eta mezuak itsatsiko dira.
  • Ekintzak aire librean izango dira, arrisku gutxiago dauden lekuetan eta taldeen artean distantzia mantenduko da.
fotos1
fotos1

Elgoibarko Izarrak 2011n abian jarritako bertso eskolak 2016an bukatu zuen bere ibilbidea, 16/17 ikasturterako haur gutxik eman zuelako izena. Hurrengo urteetan ere, pare bat lagun bakarrik izan dira interesa agertu dutenak.

Bestalde, Elgoibarko Udalak  ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzeko egitasmoa jarri zuen abian 2004an Gipuzkoako Bertsozale elkartearekin, Ikastolarekin eta Herri Eskolarekin lankidetzan. Urtez urte, LH4ko eta LH5eko 250 ikasle inguruk parte hartu ohi dute bertsogintza lantzen eskoletan, eta horri jarraipena eman nahian, biziberritu nahi du Udalak bertso-eskola.

Parte hartuko dutenen adin tartea LH3tik DBHra artekoa izango da, biak barne. Ikasle taldeak osatuz gero, saioak urrian hasiko lirateke eta astelehenero egingo lirateke, arratsaldeko 18:00etan hasi eta ordubetez. Lekua aurrerago zehaztuko du Udalak.

Bertso-eskolarako aurre matrikulazioa uztailaren 22ra arte egin ahal izango da.

Izena emateko: Udalaren Euskara Saila 943 744366 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Udako eskaintza
Udako eskaintza
  • Lehenengo txandan (uztailaren 1etik 15era) 83 haurrek hartuko dute parte eta bigarrenean (uztailaren 16tik 30era) 55ek.
  • Antolatzaileek eskaintza egoera berezira egokitu dute, babes eta higiene neurri zorrotzak jarraituko dira parte hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko.
Udako eskaintza
Udako eskaintza

bonoak

  • Ekainaren 17an salmentan jarritako merkataritzako 3.000 bonoak agortu egin dira eta saldu gabe geratu diren ostalaritzako 1.247 bonoak telematikoki saltzen jarraitzea erabaki du Udalak.
  • Erosketa baldintzak aldatu egin dira, pertsona bakoitzak 12 bono eskuratzeko aukera izango du eta edozein ordutan erosi ahal izango dira. Webgunea zabalik egongo da bonoak agortu arte eta erosleek etxean jasoko dituzte korreo zertifikatu bidez. Abuztuaren 31ra arte egongo dira indarrean.

Ibon Basurtoren argazkia
Ines Izagaren argazkia
  • Sari nagusia, bat bateko kamera, Ibon Basurtok (HH5) irabazi du, San Roken ateratako argazki bati esker. Ikuslearen saria aldiz, haririk gabeko entzungailu bat, Inés Izagak (LH1) eskuratu du, Sallobenten ateratako argazki batekin.
  • Ekimena herriko HH5 eta LH6 bitarteko haurrentzat egon da zuzendua eta guztira 42 argazki jaso dira lehen edizio honetan.

 

  • Tokiko Gobernu Batzarrak ontzat eman du Altzola auzoko Karmen plazan, hurrenez hurren, 3. zenbakiko 3. eskuinean eta 5. zenbakiko eskuineko etxabean dauden bi etxebizitzak besterentzeko prozesua.
  • Esleipena lehiaketa bidezko prozedura irekiaren bitartez egingo da, eta esleitzeko irizpide bakarra prezioa izango da. Proposamenak bihartik irailaren 10era arte (14:00ak arte) aurkeztu ahal izango dira HAZn (Herritarren Arreta Zerbitzuan.) Zozketa irailean egingo da.
  • Baldintza plegua
  • GAO-n iragarkia

 

  • Udaleko Gizarte Zerbitzuek ohiko arreta bideak berreskuratu dituzte (943741050 telefonoa, 7: 00etatik 15:00etara).

Euskara ala ezkara Promoaren Kartela

  • EUSKARA ALA EZKARA jardunaldia. Urriaren 3an, Aita Agirre kulturgunean ospatuko da.

Zigegotziak euskaraldiaren ikonoekin

Elgoibarko udal ordezkariek aho batez eman diote baiezkoa ekainaren 24ko Osoko Bilkuran Euskaraldiaren adierazpen bateratuari, euskararen erabilera indartzeko udazkenean gauzatuko den Euskaraldiaren 2. edizioa babesteko. Bertan adierazten duten moduan, udal barrura begira ekimena zabaltzeko konpromisoa hartu du Udalak, baita herrira begira ere sustatzaile lanetan aritzekoa ere. Euskaraldiaren bigarren edizioa berrikuntza nagusi batekin dator: norbanakoez gain, entitateek ere zuzenean parte hartu ahal izango dute, entitate barruan “Ariguneak” sortzea bultzatuz. Elgoibarko Udalak ere, entitate gisa, parte hartuko du.