URRIAK 29, LARUNBATA.  EGITARAUA:

  • 9:00-14:00: Baserriko produktuen salmenta Kalebarren plazan.
  • 11:00etatik aurrera: ELGOIBARKO KALAMUA ELKARTEAk PINTXOAK prestatuko ditu Kalebarren plazan, Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin.
  • 12:00etan: KALE KANTARIAK. Elgoibarko kaleak girotuko dituzte, Kalebarren plazatik hasita.
  • 12:00etik 14:00era: TALO TAILERRA txikientzat.
  • Eguerditik arratsaldera: GANADU ERAKUSKETA, Aita Agirre Plazan.

azkenzapatua

 elkarretaratzea
 
Udal langileek hala erabakita, gaur 12:00etan, Udaleko bi langilek jasandako erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin da udaletxe aurrean.
 

Marraki eta argazki sarituak

  • Guztira 50 herritarrek egindako (29 gizonezkoak eta 21 emakumezkoak) 270 argazki aurkeztu dira.
  • Marrazki lehiaketan LH5eko 136 ikaslek parte hartu dute.
  • Egutegiaren aurkezpena eta sari banaketa abenduaren 14an izango dira, iluntzeko 19:30etan, Kultur Etxeko sotoan. Argazkien irabazleek 70€-ko saria jasoko dituzte.

Elgoibarko Udalak, Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako 2017ko egutegia egiteko argazki lehiaketa inoiz baino arrakastatsuagoa izan da. Orotara, 50 herritarrek (29 gizonezkoak eta 21 emakumezkoak) 270 argazki aurkeztu dituzte. Epaimahaiak, Udaleko eta Ongarri elkarteko ordezkariak osaturik, 12 argazki aukeratu ditu egutegi handirako eta beste argazki bat txikirako.

Aurtengo gaia “Elgoibarko eraikinen fatxadak, leihoak, balkoiak, ateak...” izan da eta Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek izan dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izan da. Pertsona bakoitzak gehienez ere, 6 argazki aurkeztu ahal izan ditu, betiere, originalak eta formatu horizontalean ateratakoak.

Marrazki lehiaketa

Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak, Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko Marrazki lehiaketan LH5eko 136 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute.

Egutegiaren aurkezpena eta sari banaketa abenduaren 14an izango dira, iluntzeko 19:30ean, Kultur Etxeko sotoan. Argazkien irabazleek 70€-ko saria jasoko dituzte.

Argazki lehiaketan saridunak 

Marrazki lehiaketan saridunak 

Julen Ansola Irureta
Maitane Huidobro Rojo
Oier Ramos Miguel
Gurutze Ariznabarreta Atxa
Eulogio Mancebo Iranzo (2 argazki sarituak)         
Aitor Agirrezabala Olasagasti
Antonio O. Curbelo Saavedra
Iñigo Etxaniz Zialtzeta
Mikel Zengotita Alberdi
Mireia Iriondo Gordo
Arkaitz Mujika
Coro Fernandez Fernandez
Nahia Carrillo Salegi (Ikastola)
Nora Gurrutxaga Osoro (Ikastola)
Eneko Etxaniz Irureta (Ikastola)
Maialen Labrador Griñon (Ikastola)
Elsa Zubiaurre Urizar (Ikastola)
Markel Gorosabel Leiaristi (Ikastola)
June Fernandez Juaristi (Herri Eskola)
Urtzi Alonso Cruz (Herri Eskola)
Ainhoa Arnedo Zamorano (Herri Eskola)
Omaima El Majjaoui El Ayadi (Herri Eskola)
Erika Muñoz Robledo (Herri Eskola)
Nora Cantón Gallardo (Herri Eskola)




Atzo, astelehena, urriak 24, Udaleko bi langilek pairatutako erasoen aurrean, Elgoibarko Udalak erabateko gaitzespena erakusten du eta erasoak guztiz kondenatzen ditu.

Elgoibarko Udalak kaltetutako langileei bere guztizko babesa eta laguntasuna erakutsi nahi die.

Elgoibarko Udalak erabat eta irmoki gaitzetsi nahi ditu, atzo, urriak 24 astelehena, bi udal langilek jasan zituzten erasoak. Bidenabar, ezbairik gabe, babesa eta elkartasuna adierazi nahi die kaltetutako langileei.

 

Trenbide kalean dauden autoentzako aparkalekuak berritzeko eta oro har kale osoa berrurbanizatzeko lanak direla eta, Trenbide kalea trafikoari itxita egongo da datorren astelehenean (urriak24) eta asteartean (urriak25). 
 
Barkatu eragozpenak,

pensil

Aktore-talde bikaina ikusteko aukera izango dugu urriaren 28an, ostirala, Elgoibarko Herri Antzokian ikusgai izango den “El Florido pensil-neskak” obrari esker. Ikuskizunari, arratsaldeko 20:30etan emango zaio hasiera eta besteak beste, Loli Astoreka , Gurutze Beitia, Teresa Calo, Elena Irureta eta Itziar Lazkano igoko dira oholtza gainera. Tanttaka Teatroak konpainiaren lan berria aurkeztuko da, Fernando Bernués eta Mireia Gabilondo zuzendaritzapean.

Sarrerak Kutxan, Kultur Etxean eta Herriko Antzokiko leihatilan bertan egongo dira eskuragai (emankizuna baino hiru ordu laurden arinago, sarrera guztiak ez baldin badira saldu). Ikasle eta Gazte Txartela dutenentzat, prezioa 7 eurokoa izango da, gainontzekoentzat, 10 eurokoa.

  • Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiak antolatuta, guztira 15 plaza eskaintzen dira.
  • Izena emateko epea urriaren 17tik 21ra egongo da zabalik eta liburutegian bertan egin beharko da

Aurten ere, Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiak, mintzapraktika talde bat jarriko du abian ingelesa praktikatzeko.

 Programak guztira 15 plaza eskaintzen ditu eta helburua, ingelesez hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea da, bakoitzak duen ingeles maila giro lasai batean erabiltzea. Kasu honetan, ingelesa hobetzeko xedearekin, liburutegian dagoen materiala erabiltzeko aukera eskainiko da: hizkuntza metodoak, irakurgai mailakatuak, ikus-entzunezkoak, eta abar. Saioak dinamizatzaile batek eramango ditu, eta bera izango da gaiak proposatu eta saioak bideratzeko ardura izango duena.

Ekimena 16 urte baino gehiago dituzten pertsonei dago zuzenduta eta interesdunek, liburutegian bertan gaurtik eskuragai dagoen izen-emate orria bete beharko dute, urriaren 17tik 21era bitartean. Onarpenak, izen-ematearen arabera izango dira.

elkarbizi

Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak Elgoibarren ELKAR(-)BIZI izeneko sentsibilizazio jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiak urriaren 13tik 28ra bitartean izango dira. Mahaia osatzen duten erakundeek, 2015 urtean, gizarte bazterketari buruz egin zuten diagnosia da Elgoibarren egingo diren ELKAR(-)BIZI! jardunaldien abiapuntua, hain zuzen ere, aurten, urte hasieran kaleratu dena. Hortik aurrera, erakunde horiek lanerako plan bat prestatu zuten, eta bertan, hainbat lehentasun ezarri zituzten, batetik, Elgoibarren dugun kultur aniztasuna ezagutarazteko lan egiteko premia, eta bestetik, bertako jendeak eta munduko beste leku batzuetatik datorrenak harremanetan jartzeko eta elkar ezagutu ahal izateko ekimenak abian jartzeko beharra.

Hori dela-eta, talde desberdinei (haurrak, familiak eta helduak) zuzendutako programazioa antolatu da, eta bertan, ekitaldi ludikoak eta formalak edo pedagogikoak uztartu dira. Bestalde, ekitaldi horiek leku desberdinetan egingo dira, eskaintza ahalik eta zabalena eta erakargarriena izan dadin.

Hain zuzen ere, haurrei dagokienez, jardunaldi hauen baitan, ipuin kontalarien saioak izango dira Udal Liburutegian 5 eta 6 urteko umeentzat. Horretaz gain, hainbat tailer antolatu dira lehen hezkuntzako ikasleentzat Elgoibarko ikastetxeetan.

Era berean, eta helduei zuzendurik, bi filma emango dira; biak ala biak, emakume arabiarrek, hala jatorrizko herrialdean nola harrera-herrialdean, dituzten zailtasunei buruzko gaia azaleratzen dutenak. Horretaz gain, gaurkotasunezko gaiei buruzko bi hitzaldi eskainiko dira: lehendabizikoa izango da, eskolan belo islamiarra erabiltzearen inguruan sortu den gatazkaren ingurukoa, eta bigarrena, berriz, populazio migratzailearen inguruan dauden estereotipoen eta aurreiritzien gainekoa.

Azkenik, azpimarragarria da, hainbat jarduera programatu direla bertakoen eta etorri berrien arteko harremanak sustatzeko guneak sortzeko asmotan. Hala, hilaren 22rako, larunbata, emakume migratuekin egingo den topaketaz gain, urriaren 15ean, arrozez prestatutako jakiak dastatzeko ekitaldi bat antolatu da. Jaki hauek, munduko hainbat lekutatik etorritako elgoibartarrek prestatuko dituzte.

EGITARAUA

AneBeitia BlancaLarranaga

  • Udalaren helburu nagusienetako bat zerbitzua elgoibartarren profil berrietara eta euren beharretara egokitzea da kalitatezko zerbitzu integral bat eskaintzeko.
  • Egokitzapen honekin, zerbitzuaren ordainketarako Udalak bideratutako diru kopurua, zein onuradun kopurua asko handituko dira.
  • Araudi berri honi esker funtzio berriak ezarri dira, besteak beste, psikoestimulazioarekin erlazionatutakoak.

Gure gizartean bizi-itxaropena luzatzen eta adin-piramidea aldatzen doazenez, adinekoen demografia hazkuntza etengabea da, eta gainera, familia babesa ematen duen agente gisa, eta gizarte zerbitzuen garapena aldatzen ari dira. Aurreko horiek eragin handia duten faktoreak dira bizitza betea bermatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak zehazteko orduan.

Zerbitzua elgoibartarren profil berriei eta beraien beharretara egokitu dadin, Elgoibarko Udalak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren Udal Araudia moldatu eta egokitu du.

Ane Beitiaren, Elgoibarko alkatesaren, esanetan “indarrean geneukan araudia 2006koa zen, beraz, araudiaren moldaketa honi esker pertsonen behar berrietara egokituko gara, betiere, kalitatezko zerbitzu bat eskainiz. Gure herritarrengana gehiago hurbilduko gara, aukera eta irtenbide gehiago eta hobeak eskaintzeko, azken finean, haien bizi kalitatea hobetzeko”.

Etxez etxeko laguntza zerbitzua, laguntzarako eta prebentziorako izaera duen zerbitzua da, eta halaber, edozein motatako mendekotasun arriskuan edo edozein motatako mendekotasun egoeran dagoen erabiltzaileari etxean gelditzen laguntzeko helburua duena. Hala, erabiltzaileari arreta pertsonalerako laguntza eskainiko zaio, etxean bertan baliatu eta inguru komunitarioan integratu ahal izateko, eta hartara,  isolamendu egoerak ekiditeko. 

Arreta taldeak eta laguntza ekonomikoak handitzen dira

Patxi Izagirre

  • Ekimena Elgoibarko Udalaren, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartearen eta Ikastolako Guraso Kontseiluaren elkarlanetik jaio da.
  • Jardunak guraso guztientzat irekiak izango dira eta urte bukaeraraino 3 hitzaldi desberdin antolatu dira: “Dolua eta galerak” urrian, “Hezkuntza
    sexuala” azaroan eta “Kirola heziketa tresna” abenduan.
  • Lehenengoa, “Doluak eta Galerak”, urriaren 11n izango da eta Patxi Izagirre psikoklinikoak eskainiko du Kultur Etxean.
  • Izen-emate epea urriaren 9ra arte egongo da zabalik.

Elgoibarko Udala, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartea eta Ikastolako Guraso Kontseiluak elkarlanean antolatuta, martxan dira Elgoibarko gurasoentzat zuzendutako formakuntza jardunaldiak. Gauzak horrela, orain arte “osasunaren hezkuntza eta adikzioen aurre hartzea” programaren baitan elkarte bakoitzak bere kabuz eta Udal diru-laguntzaz antolatzen zituen jardunak elkarlanean egingo dira hemendik aurrera. 

Jardunak guraso guztientzat irekiak izango dira eta Kultur Etxeko Hitzaldi Gelan bertan eskainiko dira. Urrian hasi eta urte bukaeraraino 3 jardun desberdin antolatu dira:

  • “Dolua eta galerak” urrian
  • “Hezkuntza sexuala” azaroan
  • “Kirola heziketa tresna” abenduan

Lehenengo hitzaldia, “Dolua eta galerak”, urriaren 11n

Jardunaldiei, datorren urriaren 11n emango zaie hasiera, Patxi Izagirre psikologo eta psikoterapeutak eskainiko duen “Doluak eta Galerak” izeneko lehen hitzadiarekin. Hitzordua arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da, Kultur Etxeko Hitzaldi Gelan. Gogoratu beharra dago, hizketaldia euskaraz izango dala.

Gurasoei zuzendutako hitzaldi honetan, Izagirre, heriotzari buruz edo galera baten aurrean haurrekin hitz egiterakoan, erantzunak emateko gai sentitzen ez garenean sortu ohi diren zailtasunen inguruan mintzatuko da besteak beste. Larritasun hori ezkutatzeko defensa gisa, ukazioa barneratu ohi dugu haurrengan. Egoera honen aurrean hartu beharreko erabaki eta jokabideez arituko da. Horri buruzko orientabidea emate aldera, lagungarri izan daitezkeen zenbait jarraibide proposatuko ditu.

Izena emateko epea: Urriak 9

Formakuntza Jardunaldi hauetako lehenengo ekintza honetan parte hartu nahi duten gurasoek, etxeetara zabaldutako gutunarekin batera bidalitako izen-emate taula bete eta Elgoibar Ikastolako idazkaritzara edo/eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. emailera helarazi beharko dute urriaren 9a baino lehen.

Azaroan “Hezkuntza sexuala” eta abenduan “Kirola heziketa tresna” 

Jardunek azaroan eta abenduan ere jarraipena izango dute. Azaroaren 9an eta 16an, batez ere LHko haurrak dituzten gurasoei zuzendutako “Hezkuntza Sexuala” tituludun hitzaldiak izango dira LILIMA SEXOLOGIAren eskutik. Familiak hezkuntza sexualean duen garrantziaz ohartarazi eta lanketak arlo ezberdinetan dituen ondorioetaz (autoestima, hezkidetza, tratu onak, emozioen kudeaketa,,,) hausnartzeko aukera izango da. Bi orduko iraupena izango duten bi saio izango dira eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara garatuko dira Kultur Etxeko Hitzaldi Gelan.

Abenduaren 2an eta 16an, Unai Arrietaren eskutik, “Kirola heziketa tresna” izeneko mintzaldia eskainiko da. LHko haurrak dituzten gurasoei zuzenduta dago batez ere eta kirolak heziketa tresna gisa duen garrantziaz arituko da. Kasu honetan ere, bi ordu inguruko bi saio izango dira eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara ospatuko da Kultur Etxeko Hitzaldi Gelan.

argazkia2030a

  • Helburu nagusien artean, Udalaren sail eta zerbitzu desberdinen arteko koordinazioa lortzea da, Elgoibarko udal barrutian gertatzen diren ohiko etxebizitzetatik kaleratzeko kasuei edota kaleratzeko arriskuan dauden kasuei ahalik eta arretarik hoberena emateko.

Zoritxarrez, pertsona eta familia ugari mugako egoerara iritsi dira, ezin dituzte eta oinarrizko premiak ase, esaterako, ohiko etxebizitzarekin lotuta dauden ordainagirien ordainketari dagozkionak. Hori dela eta, kaleratzeak gertatzen dira eta ondorioz, familiak marjinazio eta gizarte bazterketa egoera larrietan gelditzen dira.

Egoera honi erantzun bat emateko helburuarekin, Elgoibarko Udalak aho batez onartu zuen azken osoko bilkuran “Kaleratze egoeren aurrean Udalak burutu behar dituen jardueren protokoloa”. Honen xedea, kaleratzeen inguruko arrisku egoerei aurrea hartzea da, eta bidenabar, ohiko etxebizitza galtzeko arriskua sortzen duen gehiegizko zorpetzea dela medio, kaudimengabezia arrisku-egoeran dauden, eta ondorioz, gizarte bazterketa egoeran egon daitezkeen pertsonei edo familiei konponbide integralak ematea.

Ane Beitia, Elgoibarko alkatesaren esanetan, “tokiko erakundeak, herritarrengandik gertuen gauden erakundeak garen aldetik, bertatik bertara bizi ditugu kaleratzeak eragin ditzaketen ondorio pertsonalak eta sozialak. Elgoibarko Udalak, bere eskumenen esparruan, beharrezkotzat jotzen du jarduteko eta baliabideak koordinatzeko protokolo hau martxan jartzea, kaleratzeen aurrean, eta horien ondorioz, sortzen diren gizarte bazterketa egoeren aurrean sortzen diren zailtasunak arindu ahal izateko”.

Era berean, Udalaren sail eta zerbitzu desberdinen arteko koordinazioa lortzea ere nahi da, Elgoibarko udal barrutian gertatzen diren ohiko etxebizitzetatik kaleratzeko kasuei edota kaleratzeko arriskuan dauden kasuei ahalik eta arretarik hoberena emateko.