2020ko formakuntzaren kartela

mastercup iragartzeko kartela


Eten luze eta zail baten ostean,  LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP bueltan da eta indartsu ekingo dio Binakako txapelketari. Izan ere, igande honetan pilota goxoko finalerdiak jokatuko dira Elgoibarko Ikastolako pilotalekuan, eguerdieko 12.00etatik aurrera. Eusko Jaurlaritzaren aginduz, jaialdia ateak itxita jokatuko da, baina izango da bertan jokatuko diren partida bikainez gozatzeko aukera, jaialdia ETB-1ek zuzenean eskainiko du eta.

Bertan arituko diren pilotariak Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi/ Irantzu Etxebeste-Ane Urkizu eta Ainhoa Ruiz de Infante-Amaia Jaka/ Nagore eta Leire Galeano izango dira.

Bertan irabazle suertatzen diren bi bikoteek osatuko dute ekainaren 28an Irungo Urantzu pilotalekuan –arratsaldeko 17.00etann– jokatuko den finalen jaialdi handiko karteldegia. Hauekin batera, pilota mixtoko finala jokatuko duten pilotariak Olatz Arrizabalaga-Gentzane Aldai eta Leire Garai-Olatz Ruiz de Larramendi izango dira.

Nabarmendu beharra dago,  finalek normalean gizonezkoen esku pilota profesionalari gordetako telebista parrilaren lekua hartuko dutela. Finalaren aurkezpena, protagonistak bertan direla, datorren asteartean, ekainaren 23an egingo da Irungo Urantzu pilotalekuan, goizeko 11.30etan.

Sarituak

  • Aurtengo edizioak parte hartze errekor berria lortu du 199 lan aurkeztu ostean, horietako 28 izan dira sarituak.
  • Udalak ekitaldi hau baliatu du 2018an eta 2019an sarituak izan ziren lanekin argitaratu duen liburua aurkezteko. Liburuaren 300 ale argitaratu dira.
  • Idazlan lehiaketako sarituen argazki bilduma

idalazlanen aurkezpena

Mintxetako kardio gela

Martxotik hona, salbuespenezko egoera bizitzen ari gara, Covid-19ak sortu duen Alarma Egoeraren ondorioz.

Ordutik aurrera, eta pandemiari eusten saiatzeko, herri administrazioek hainbat neurri hartu zituzten, eta gure kasuan, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak kirol instalazio guztiak ixtea eta ematen zituen zerbitzu guztiak bertan behera uztea erabaki zuen.

Egoera hau guztiok nahi izango genukeena baino gehiago luzatu da, baina, apurka-apurka, hasi gara gure instalazioetako batzuk berriro ere irekitzen. Eta, ziurtasun osoarekin, normaltasunera noiz igaroko ez garen ez badakigu ere, lanean ari gara, eta bidenabar, gertatzen zaizkigun baldintza guztiak aztertzen ari gara instalazio guztiak berriz ireki eta zerbitzu guztiak eskaini ahal izateko (ikastaroak, instalazioen alokairuak, e.a).

Ikastaroei dagokienez, martxoari dagokion zati proportzionala itzuli ondoren, apiriletik aurrera, ez dira ikastaroak kobratu, eta baja eman zaie ikastaroak egiten ari ziren pertsona guztiei. Hori dela eta, berriro ere, ikastaroetan parte hartu nahi baldin baduzu, alta hartu beharko duzu ostera ere (abian dauzkagun ikastaroei buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu 943747356 telefono zenbakira deituta).

 

Umeak jolasten

  • Eskaintza bi hamabostalditan banatuko da, uztailaren 1etik 15era lehena eta 16tik 30era bigarrena.
  • Zabalik da, ekainaren 18ra arte, izena emateko aukera, lotura honetan

COVID-19k sortutako osasun alarma dela eta, jende pilaketak saihestea eta segurtasun distantzia mantentzea derrigorrezkoa da gaitzaren hedapena gelditzeko. Hori dela eta, udako eskaintza ohi bezala antolatzea ezinezkoa da. Hala ere, haurren aisiarako eskubidea ahal den neurrian bermatzeko asmoz, 2008 eta 2014 urteen bitartean jaiotako (HH5 eta LH6) haurrentzako aisia eskaintza izango da Elgoibarren, moldaketa batzuekin.

 

Txirrindulari bat menditik jaisten

Elgoibarko Udalak, Udal Kirol Patronatua eta Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailaren bitartez eta Ongarri Argazkilari elkartearekin lankidetzan Elgoibarko Kirol Argazkien lehiaketa jarri du martxan, beste urte batez. Aurtengoa, XV. edizioa izango da.

Obrak aurkezteko epea uztailaren 24ra arte egongo da irekita eta guztira 1.200 euro banatuko dira sarietan, 3 maila desberdinetan: Herritarrentzako saria, gazteentzako saria eta sari orokorra.

Argazki lehiaketa honetan nahi duten zaletu guztiek har dezakete parte, bai profesionalek, bai amateurrek. Gaia kirolaren arlo guztiak izanik, partaide bakoitzak gehienez ere 4 argazki aurkeztu ditzake. Lanak Olaizaga kiroldegian jaso ahal izango dira.
 

Jubiletuen biltokiko sarrera

  • Covid-19a dela eta instalazioak itxi behar izan zituenetik hiru hilabete igaro ondoren, Udalak Elgoibarko Jubilatuen Biltokiko tabernaren zerbitzua berrabiarazi du.
  • Udalak zenbait jarduera egin ditu espazioa egokitzeko eta osasun-agintariek ezarritako segurtasun- eta higiene-neurri guztiak betetzen direla bermatzeko.

Elgoibarko Udalak, COVIDaren garaian San Bartolome jaiak nola antolatuko diren hitz egiteko helburuarekin, deialdi desberdinak antolatu ditu. Udalerriko elkarte eta kultur eragileak ugariak direnez, distantzia sozialak mantendu eta bestelako segurtasun neurriak betetzeko arazoak ekiditeko asmoz, hiru bilera deitu ditu: 
  • Asteazkena, hilak 17, eguerdiko 12etan, Aita Agirreko areto nagusian.
  • Osteguna, hilak 18, eguerdiko 12etan, Aita Agirreko areto nagusian.
  • Osteguna, hilak 18, 19:00etan, ZOOM bidez.
Izena ematen dutenek, baieztatu egin beharko dute bileretara joango direla. Eta ZOOM bidez egingo den bilerarako izena ematen dutenek  ere bai, sarrera birtualera sartu ahal izateko gonbidapena bidali beharko zaie eta.

Deialdi bakar batera bakarrik aurkeztu beharko da. Astearterako, ze pertsonak eta zein deialditan parte hartuko duten baieztatu beharko da, Kultura sailean. 
 
Bonoen kartelak
  • Merkataritzako bonu bakoitzak 15 euroko prezioa izango du eta Udalak beste 15 euro gehituko ditu; beraz, azken balioa 30 eurokoa izango da. Pertsona bakoitzak (NAN bakoitzeko 2 bonu, pertsona bat 5 NANekin hurbildu daiteke) gehienez ere 2 bonu eskuratu ahal izango ditu eta uztailaren 31arte egongo dira indarrean.
  • Ostalaritzako bonu bakoitzak 4 euroko prezioa izango du eta Udalak beste 4 euro gehituko ditu; beraz, azken balioa 8 eurokoa izango da. Pertsona bakoitzak gehienez ere 2 bonu eskuratu ahal izango ditu eta abuztueren 31arte egongo dira indarrean.
  • Udalak 57.000 euro bideratuko ditu bigarren kanpaina honetara. Txartelak bi eratara eros ahal izango dira, telematikoki eta aurrez aurre Santa Ana kaleko HAZ zerbitzuan aurretiazko hitzorduarekin.
  • Udalak 295.000 euro inbertituko ditu hainbat bonu-kanpaina abian jartzeko. Kanpaina horiek ia 600.000 euroko zuzeneko eragina izango dute saltoki eta zerbitzuetan urte eta erdian.

 

euskara ala ezkara logotipoaUr sakonetan ausartzea erabaki dute Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak. Elkarlanean. Herriko euskalgintzako eta kulturgintzako agente-eragileekin batera. Elgoibarko euskalgintza eta kulturgintza batera biziberritzea da helburu nagusia. Hasi baino ez dira egin, baina bide luzea eta oparoa egiteko intentzioarekin abiatu dira.

Elgoibarren euskalgintza eta kulturgintza indarberritzeko herri-proiektua prestatzea da heburu nagusia. Herriko euskalgintza eta kulturgintza artikulatu eta Elgoibarrerako herri-proiektua prestatzea. Elgoibartarren euskaltzaletasuna areagotzea nahi dute, eta, horretarako, egiteko eta eragiteko modu berriak topatu nahi dituzte.

Dijitalidadea enpresak egin die proposamena Udalari eta Elgoibarko Izarrari, eta berak gidatuko du lan-prozesua.

Euskalgintza eta kulturgintza, batera

Zergatik landu nahi dira euskalgintza eta kulturgintza batera eta norabide berean?

  1. Euskara ez delako normalizatuko kulturgintza osasuntsu ez badago.
  2. Kulturgintza ez delako osasuntsu egongo euskararen erabilerak gora egiten ez badu.
  3. Elgoibartarren euskaltzaletasunak ez duelako aurrera egingo euskara kulturako adar guztiekin ondo artikulatu eta sinkronizatzen ez bada.

Antolatzaileen esanetan, euskalgintza eta kulturgintza txanpon bereko bi aurpegiak dira. Ezin dira bata bestearengandik bereiztu. Biak uztartuko dituen herri-proiektua lantzea da asmoa, bi sektoreetako elkarte eta erakundeekin batera eta elkarlanean. Bakoitzak berean jarraituko du, bere zereginekin, orain arte moduan, baina herri ikuspegiarekin, denona denon artean erabaki eta egiteko bokazioarekin.

Emakumeen Txokoaren Kartela

  • Udalak parte hartzeko hainbat bide jarri ditu martxan. Galdetegi birtual bat betetzeko aukera emateaz gain, bilera presentzial bat ere antolatu du ekainaren 18an, 18:00etan, Kultur Etxean, une oro dagozkion higiene eta segurtasun neurriak bermatuz.
  • Bilera horretan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da, eta, horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera ekainaren 17a baino lehen.
  • “Emakumeen Txokoak” 150 m2 inguruko azalera izango du. Erdiguneko espazio zabal balioaniztun bat sortu nahi da herriko emakumeekin eta emakumeentzat, berdintasunaren alde lan egiten jarraitzeko.