JOLASEN ERAKUSKETA KARTELA

 

  • Elgoibarko gurasoei Gabonetan erosiko dituzten jostailu egokiak aukeratzen laguntzea du helburu erakusketak.

  • Kultur Etxeko eta Aita Agirre Kulturguneko erakusketa geletan egingo da erakusketa eta asteazkenean, ostegunean eta ostiralean 17:00etatik 19:30etara egongo da zabalik, eta larunbatean 11:30etatik 14:00etara.

 

Ekitaldia iragartzeko kartela

  • Jesus Egiguren, Arnaldo Otegi eta Pello Rubio ziren mahai inguruan parte-hartzekoak, baina partaideen agenda arazoak medio, bertan behera utzi da ekitaldia.  

 

 

  • Kirol argazki lehaiketan argarzki sarituaLehiaketa interesa duen orori zuzenduta dago, haur, gazte zein nerabe, profesional edo zaletu orori, eta lanak Olaizaga kiroldegian aurkeztu behar dira. Lehiaketaren gai nagusia kirola izango da, bere arlo zein modalitate guztietan.

  • Irabazleak epaimahai batek aukeratuko ditu, eta argazki horiek, saria jasotzeaz gain, jendaurrean jarriko dira ikusgai abenduaren 10etik 18ra bitartean Kultur Etxean egingo den erakusketan. 

 

bidea
ur kanalizazioa
  • 2021erako aurreikusitako landa bideetako asfaltatze lanak amaitu ditu Udalak.

  • Aurrera eraman diren lanek Elgoibar herri irisgarriagoa bihurtzea izan dute helburu, elgoibartarrei herri atsegin eta zaindua eskaintzeko eta landa eremua herriaren erdigunearekin lotzeko. 

Ane Beitia alkatea, Atsegin Uzuriaga Ogasun zinegotzia eta Ariana Nogales Pertsonaleko zinegotzia

  • 17.663.500 € eurokoa izango da. 2021ekoarekin alderatuta %4,27ko igoera izango du, milioi bat gehiago. Gizarte garapenera bideratuko du zati handiena, %28tik gora, Gizarte zerbitzuetara %49 gehiago, hirigintza eta sustapen ekonomikoari jarraiki. 

Udal ordezkariak ludotekan

  • Guztira 240 haurrek eta 138 familiak hartu dute parte eta 2020eta 2021 urte artean burutu da azterketa. 

  • Maialen Gurrutxaga, Haur, Nerabe eta Gazteria zinegotzia: “Haurren eta nerabeen zerbitzuak errealitate berrira egokitzeko, beraien ahotsak entzun eta beraiekin egoeraren azterketa egitea ezinbestekoa dela ulertzen dugu. Progresiboki, haurren parte-hartzea sustatzea da helburua, Ludoteka eta Gaztelekutik hasita”. 

  • Orain arteko bilakaerak fruituak eman ditu jada: skate parkearen berrikuntza abian da eta abenduan, Udalak, tirolina bat ezarriko du Leku Eder parkean. 

 

BetikoaGetukoa kanpainaren kartela

  • ”Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz” kanpainaren helburua tokiko merkataritzan euskararen erabilera sustatzea eta merkatari nahiz bezero euskaldunak aktibatzea da. Gabonen ostean amaituko da kanpaina. 

Santa Zezilia

  • Igandean, azaroak 21., ‘Argitxo Iratxoa’ antzezlana 16:30ean izango da Herriko Antzokian. Sarrerak salgai daude www.herrikoantzokia.eus atarian. 

  • Zinemari erreparatuz, ‘Sin tiempo para dormir’ eta ‘Solo una vez’ filmak izango dira ikusgai. 

 

  • Lurpeko 52 edukiontzi lurrazalekoengatik aldatzeko lanak amaituta, orain, aldatu ez direnak berrituko ditu Mankomunitateak egoera txarrean dauden kasuetan, eskualdean guztira 65.

  • Lanak herriz herri egingo dira, lehenik Elgoibarren, eta ondoren Mutrikun, Eibarren, eta Ermuan. Bi fasetan egingo dira, abenduko oporraldiaren aurretik eta ondoren.

Gurutze Gorria

  • Elgoibarko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan eman behar da izena, Santa Ana 2, behea bulegora bertaratuz edo 943 74 10 50 telefono zenbakira deituta.