Apariketan

  • 350 haurrek eman dute izena eta lau astez eskainiko da zerbitzua.

Udal Ludoteka eta Atxutxiamaikaren artean antolatzen den udako aisialdi eskaintzak datorren ekainaren 27 ekingo dio. Lau astez eskainiko den zerbitzua izango da, eta guztira 350 haur elgoibartarrek hartuko dute parte. Zerbitzu honetan HH5-LH6 tarteko haurrek hartuko dute parte. Ordutegia 09:30etik 13:00etara izango da astelehenetik ostiralera.

Bestalde, Atxutxiamaikak HH2-HH4 ko haurrentzat ere eskaintza antolatu du, Udalarekin Lankidetzan. Zerbitzu hau ere ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean eskainiko da, goizez.

Adin tarte bakoitzarentzat egokitutako programa desberdinak diseinatu dira, haurren eta hezitzaileen parte hartzearekin. Hori horrela, txikienak herriko puntu desberdinetan ibiliko dira auzoak ezagutzen eta herriko baliabide desberdinak erabiliko dituzte: merkatu plaza eta liburutegia, adibidez. Bestalde, HH5etik aurrerakoak Mintxetako igerilekura joateaz gain, beste herrietako igerilekuak eta hondartzak ezagutzeko aukera ere izango dute: Gamarrako eta Elorrioko igerilekuak, eta Deba eta Zarautzeko hondartzak, adibidez. Helduenen kasuan, Zuhatzan egonaldia eta udaleku ibiltaria egingo dute.

Haur bakoitzak ‘Bagatoz!!!’ lema duen kamiseta bana jasoko du, eta eskatzen zaie ahalik eta egun gehienetan jantzita ekartzea, bereziki irteeretara. Aurten, gainera, osasun egoerak ahalbidetzen duenez, haurren arteko harremanak eta elkartrukeak berreskuratuko dira. Eta bi urteren ondoren, ilusio handiz daude antolatzaileak eta hezitzaileak umeekin berriz elkartzeko.

 

Zerbitzu gehiago

Aurrez aipatutakoez gain, hainbat zerbitzu eskainiko ditu Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteak. Adibidez, ekainaren 20tik 24ra bitartean eta uztailaren 26tik 29ra bitartean goizeko zaintza zerbitzua izango dute HH2tik LH3 bitarteko haurrek.