Elgoibar Txankakua

  • Diru-laguntzak lortzeko eskabideak telematikoki aurkeztu behar dira udal egoitza elektronikoan.

 

Elgoibarko Udalak 2022an Txankakuara sartzen diren saltokiei diru-laguntzak emango dizkie elkarteari urte horretan ordaintzen dizkion bazkide-kuota guztiak ordaintzeko.

Diru-laguntzak lortzeko eskabideak aurkezteko epea 2022ko irailaren 30ean amaituko da (30a barne). Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki egin beharko dira udalaren web orriaren bidez .

Udalak 9.000 euroko aurrekontu-partida erreserbatu du, eta, behar izanez gero, handitu egin daiteke, egindako eskaeren arabera.

Unai Arizmendiarreta Ekonomiaren Sustapeneko zinegotziak adierazi duenez, “gaur egun bizi dugun krisi ekonomikoaren testuinguruan, ziurgabetasun-ingurune batean, uste dugu inoiz baino beharrezkoagoa dela diru-laguntza lerro hau Txankakuako Merkatarien Elkarteari laguntzeko, bazkide gehiago lortzeko eta, horrela, udalerrian trakzio-talde indartsuagoa sortzeko, Elgoibarko Udalaren ekonomia suspertzeko proiektuaren beste hanka bat gehiago bilakatuz. Udaletik talde-lanaren aldeko apustua egiten dugu, eta zer hoberik Elgoibarren dauden jarduera ekonomiko guztien sektorearen alde borrokatuko duen elkarte bateko kide izatea baino, horrela guztion artean herriko merkataritza txikiari lagundu ahal izateko”: