deporte escolar

  • 16:30ean izango da. Eskola Kirol Egokituaren programaren bidez desgaitasuna duten ikasleentzako kirol-jarduera espezifikoak bermatzen dira 6 urtetik 21 urtera bitarteko ikasleentzat.

Datorren ekainaren 17an Elgoibarren bilera irekia egingo da gurasoentzat Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioari eta eskola-kirol egokituaren programari buruz. 16:30ean izango da Olaizaga kiroldegian.

20 urte beteko dira Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak jarduera fisikoaren eta kirol anitzeko jardueraren zerbitzua abian jarri zuenetik eskola-orduetatik kanpo kirol-jarduerak egiteko aukerarik ez duten haurrentzat (eskolaz kanpoko jarduerak).

Jakinik jarduera fisikoa eta kirola onuragarriak direla eskola-adinean dauden herritar guztien garapen integralerako, baina onartuta gaur egun eskola-kirolean parte hartzeko eskubidea ez dagoela ikasle guztien eskura (dibertsitate funtzionala duten ikasleen kasuan, esaterako), Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, eta hainbat udalen lankidetzarekin, horien artean Elgoibarko Udala, aukera bermatu nahi da. 

Eskola-kirol Egokituaren programaren bidez, beraz, desgaitasuna duten ikasleentzako kirol-jarduera espezifikoak bermatzen dira 6 urtetik 21 urtera bitarteko ikasleentzat (ikasgela egonkorreko ikasleak eta LMA), pertsona bakoitzaren premietan eta lehentasunetan oinarrituta kirol-ibilbide desberdinak asetzen saiatuz.

Desgaitasuna duten gazteei kirol anitzeko hastapen-programa bat eskaini nahi zaie, beren beharretara ahalik eta gehien egokitzen den talde eta programazio mota batekin. Proposamen honek astegunetan jarduera fisiko egokitua egiteko saioak biltzen ditu, lehorrean zein uretan, eta, ikasturtean zehar, gainera, asteburuetan jarduera fisiko eta kirol irekietan parte hartzeko aukera ematen zaie. Jarduera hauek hainbat erakunde eta klubekin elkarlanean antolatzen dira: futbol egokituko topaketak, denontzako mendi-ibiliak, surf inklusiboko jardunaldiak, sentsibilizazio jardunaldiak,...

Edozein zalantza argitzeko, hona hemen arreta-kontaktua: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko., 943 46 25 14.