debabarrena orkestra abesbatza

  • Kontzertua 12:30ean hasiko da.

  • Zinemari erreparatuz, ‘Alcarrás’ pelikula egongo da ikusgai.

Debabarrenako Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du igande honetan, maiatzak 22, Elgoibarko Herriko Antzokian. Ikuskizuna 12:30ean hasiko da.

Orkestra honetako musikariak Debabarrenakoak dira orokorrean, eta beraien ikasketa mailak maila desberdinetakoak dira. Badira 16-19 urte inguru dituzten musikariak, ikasketa prozesuetan erabat murgildurik daudenak. Beste batzuk duela asko bukatu zituzten beraien ikasketak. Bada bat edo beste profesional mailan aritzen dena eta beste zenbaitzuk amateur modura aritzen direnak. Era askotako musikariz dago osatuta orkestra.

Ostegun honetan, maiatzak 19, aldiz, ‘Ipuinketan’ liburua irakurriko du Maider Galarza ipuin-kontalariak. LH1ekoentzako saioa 17:00etan hasiko da, eta LH2 eta LH3 mailakoentzat 17:30ean. Egun berdinean, gainera, ‘Pintxoconcert’ ekitaldia dago antolatuta 19:30ean hasita, Musika Eskola parean, Aita Agirre parean, Lekueder parkean, Kalebarren plazan eta Kalegoen plazan.

Ostiralean, bestalde, umeentzat erromeria berezia dago antolatuta, Ludoteka, Atxutxiamaika eta Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolaren eskutik. 17:30ean hasita, txaranga, dultzaineroak, txistulariak, trikitixa eta dantzekin alaituko da giroa Azkueko zelaian.

Larunbatean, maiatzak 21, Zientzia Azoka ospatuko da Elgoibarreko Lekueder parkean. 11:00etatik 14:00etara bitartean bisitatu ahal izango da Sustapen Ekonomikoko Sailak antolatutako azoka.

Zinema

Aste honetan, honako film hau egongo da ikusgai:

 

  • ALCARRÁS: larunbata 21 (19:00 eta 22:15), igandea 22 (19:00) eta astelehena 23 (21:00).

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.