Udalak 'Elgoibar' udal aldizkariaren 30. zenbakia argitaratu du. 8 orrialdetan zehar, Lerungo industrialdearen berrikuntza, 80 urtetik gorako elgoibartarren etxebizitzetan instalatutako ke-detektagailuak, ludoteka berriaren eraikuntza eta diseinua edo alokairu sozialerako udal-laguntzak jorratzen ditu, besteak beste.

Elgoibarko etxebizitza guztietan ale bana banatu da, eta eskuragarri dago ere eraikin publikoetan eta web honetan formatu digitalean (PDF).