V IDAZLAN LEHIAKETA 2022 38

  • Lehiaketaren helburua ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea izan da. 

  • Epaimahaiko kideen hitzetan, aurtengo edizioan azpimarratzekoa izan da ikasleek irudimenerako erakutsi duten gaitasuna.

  • Argazki bilduma

Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez, antolaturiko V. Idazlan lehiaketara 171 lan aurkeztu dira, eta horietako 27 izan dira sarituak. Sariak atzo arratsaldean bertan banatu ziren Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. 

Sariak banatzeko ekitaldian, Ane Beitia alkateak epaimahaiak egindako lana eskertu du, baita ikastetxeek egindako lana ere, eta sarituak zoriondu ditu. 

Epaimahaia herriko literaturzale eta idazleek osatu dute, hala nola, Jasone Osorok, Jon Eugik eta Iñigo Otañok. 

Lehiaketaren helburua ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea izan da, eta epaimahaikoen hitzetan, aurtengo edizioan azpimarratzekoa izan da ikasleek irudimenerako erakutsi duten gaitasuna. Horren erakusgarri, lehiaketara aurkeztu diren ipuin fantastikoak, fabulak, abenturazkoak, etorkizunera begira jarri direnak, poliziakoak eta baita sentiberagoak ere, edo berdintasuna, jazarpena eta integrazioa bezalako balioak txertatzen dituztenak. Bereziki maila ertainean eman den maila azpimarratu nahi dute, LH6 mailan, hain justu. Eta pena batxilergoan egon den parte hartze baxua. 

 

Bota Literak idazle gazteen kluba

Ikasturte honetan Bota literak! izeneko idazle gazteen taldea sortu zen, 12tik 15 urtera bitarteko neska-mutilez osatua eta bi astean behin elkartzen dira Aita Agirren. Helburua idaztea da, idazten ikastea, idatzitakoa partekatzea, ozen irakurtzea, idazten dituzten gauzei buruz hausnartzea eta, batez ere, elkar ezagutu eta jolasen bidez idaztea, ondo pasatzea. Horretarako, hainbat baliabide erabiltzen dituzte, objektuak, musika, ikus entzunezkoak… 

Datorren ikasturtera begira ere jarraitu nahi dute, eta interesa duen oro animatu nahi dute. Ateak irekita daude. Izena emateko nahikoa da mezu bat bidaltzea Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.

 

2020an eta 2021ean saritutako lanak jasotzen dituen Liburuxka

Udalak ekitaldi hau baliatu du 2020an eta 2021ean sarituak izan ziren lanekin argitaratu duen liburua aurkezteko. Liburuaren 300 ale argitaratu dira eta Udalaren asmoa orain arteko edizioetako saridunei eta epaimahaikoei oparitzea da. Eskoletan ere banatuko ditu ale batzuk Udalak. Gainerako aleak Udaleko Euskara sailean eta Liburutegian egongo dira eskuragai. Udalaren web atarian ere eskuragai izango da edonork ikus dezan. 

Jarraian, udal ordezkariek eta epaimahikideek sarituen berri eman zuten, eta saritu bakoitzak bere saria jaso zuen: erosketa bonua, diploma eta liburuak.

Saritutako lanak, egileak eta sariak ondorengoak izan dira:

SARIDUNAK

LANAK

A TALDEAN (9 saritu):

diploma, 50 €-ko bonua eta liburu bat opari

Naia Eizagirre Garalde

Yeti gosetia

Sune Ortiz Etxeberria

Naksuren eskola berria

Elene Rodríguez Sanz

Sonia eta soso herria

Sare Orbea Barrenetxea

Otsoa eta untxia

Arai Esnaola Urbiola

Zuhaitz aberatsa eta Felitxu txoria

Maia Alustiza Alberdi

Baso misteriotsua

Aya Kasmi

Astoa eta Elene

Meriem El Hachmi Barrah

Ausart txakur ausarta

Nora Gurrutxaga Iriondo

Kondairaren sekretua

B TALDEAN (9 saritu):

diploma, 60 €-ko bonua eta liburu bat opari

Goiuria Bilbao Sanchez

Nola idatzi eguneroko bat

Unax Ansola Arrieta

Muxar eta urtxintxa familien egoera zaila

Nora Leonardo Oñederra

Aurpegi berri bat

Intza Cebrian Saez

Marmoka uhartea

Jose Alonso Bilbatua

Taylor eta galdutako harana

Paula Boo Riaño

Mundu ezberdinak baina harri bakarra

Lier Ulibarri Telletxea

Beldar-zopolisen gertatu zen hondamendia

Alai Romero Rubio

Amets bateko bizitza

Nahia Garate Estevez

Ausartak

D TALDEAN (4 saritu):

diploma, 80 €-ko bonua eta liburu bat opari

Maria Jimenez Gonzalez

Margolanak bizitzen

June Galarraga Garcia

Izar morea

Maialen Arriola Arakistain

Eroriz bidea eginez

Duna Santos Otegi

Nortasuna eta jarrera

E TALDEAN (4 saritu):

100 €-ko bonua eta liburu bat opari

Miren Serrano Korta

Bizitza desertua

Nora Cantón Gallardo

Maitasunezko gutuna

Danel Rodriguez Aramburu

Koma

Elene Castrillejo Alonso

Nire lagun ezezaguna

F TALDEAN ( saritu 1):

120 €-ko bonua eta liburu bat opari

Judit Araujo Gomez

Karmaren jokaldia