bilketa

  • Elikagaien Bankuari Elgoibarren boluntario gisa lagundu nahi diotenek 943.74.10.50 telefonora deitu beharko dute, edo BAZ Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzura joan.

  • Boluntarioen laguntza ezinbestekoa da, kanpainaren arrakasta eta saltoki eta ordutegi guztiak bete ahal izateko boluntarioen kopurua hertsiki lotuta baitaude.

Elgoibarko Udalak eta Gurutze Gorriak Gipuzkoako Elikagaien Bankuak maiatzaren 6an eta 7an egingo duen udaberriko Elikagaien Bilketan parte hartzera animatzen ditu herritarrak. Maiatzaren 5ean, osteguna, amaituko da izena emateko epea. 

Txandak antolatuko dira bai ostirala bai larunbata betetzeko. Txandarako ordutegia eta saltokia boluntario kopuruaren araberakoak izango dira.

Elikagaien Bankuari Elgoibarren boluntario gisa lagundu nahi diotenek 943.74.10.50 telefonora deitu beharko dute, edo Elgoibarko Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzura (Santa Ana 2, behea) joan. 

Boluntarioen laguntza ezinbestekoa da, kanpainaren arrakasta eta saltoki eta ordutegi guztiak bete ahal izateko, boluntarioen kopurua hertsiki lotuta baitaude. Pertsonen prestasun azkarrak, gainera, kudeaketa erraztuko du.

 

AZALPEN-OHARRAK:

1.- Boluntariotzaren zereginak: identifikazio-txalekoak dituzten boluntarioek informazioa eskainiko diete merkataritza-guneetan sartzen direnei elikagaien edo bonuen bidez establezimenduetako kutxetan laguntza emateko aukerari buruz.

2.- 2022an, bilketa mistoa egingo da (elikagaiak eta bonuak) Elgoibarko BM eta Eroski supermerkatuetan, eta Mercadonan soilik bonu bidez.

3.- Elgoibarren kasuan, 2014tik dago aukera adingabeekin batera bilketan parte hartzeko, haiekin balioetan oinarritutako hezkuntza-lanak egiteko.

4.- Adingabeen parte-hartzea ardurapean dagoen heldu baten mende dago, baina haurra boluntario gisa inskribatu behar da, boluntario guztiei egiten zaien aseguruaren ondorioetarako.