skate parkea

  • Guneak 130m2 inguru gehiago izango ditu: patinatzeko ‘street’ pista bat egin da, pista lau bat, 3 plano inklinatu berri, zintarri bat eta baranda instalatu dira. Baita picnic gune berri bat ere. 

  • Udalak 30.000 euroko inbertsioa burutu du gunearen handitze eta hobetze lanetan, BEZ gabe.

Elgoibarko Udalak Skate Park berria egin zuen 2018an Basarte auzoan, herriak dituen kirol instalakuntzak hobetu eta herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko helburuarekin. 2020ko Herritarren Partehartze Prozesuan instalakuntza bera handitzea eta hobetzeko eskakizuna egin zuten herritarrek. Jada gauzatu da eraberritzea. 

Skate parkeko obra amaitu berri da. Guneak 130m2 inguru gehiago izango ditu: patinatzeko ‘street’ pista bat egin da, pista lau bat, 3 plano inklinatu berri, zintarri bat eta baranda instalatu dira. Obran, Street pista berria bowl estiloko pistarekin lotzea erabaki da arrapala patinagarri baten bitartez, erabiltzaileen eskaerari erantzunez.

Ingurua egokitzeko plastiko birziklatuz egindako 2 mahai jarri dira, bi zakarrontzi eta pertsona eta txakurrentzako iturri bat instalatu da. 

Udalak bertan 30.000 euroko inbertsioa burutu du, BEZ gabe, eta obra Zut Skateparks enpresak gauzatu du, 2018an parkea eraiki zuen berak.