tirolina

  • Elgoibarko Udalak haurrentzako tirolina bat jarri du Lekueder parkean, elizaren ondoan. Lanak iragan astelehenean hasi ziren. Tirolina jada erabilgarri dago, nahiz eta astelehenean, abenduak 27, lurra egokitzeko lanak egin eta belarra landatuko duten.

 

Instalatu den tirolina 21 x 2,245 x 3,38 m-koa izango da, eta guztira 13 metroko luzera du, irteera-plataforma batekin. Inbertsioa 9.096 eurokoa izan da, BEZik gabe.

Tirolina honek erabilera berria eman nahi dio berdeguneari, 6 eta 14 urte bitarteko haurrentzako ingurune bat sortuz. Izan ere, tirolina-eskaera haur elgoibartarren bidez jaso du Udalak, haiekin zuzenean izan dituzten esku-hartze eta saioetan, udal-ludotekaren eta Gaztelekuaren bidez.

Tirolina jada zabalik dago, nahiz eta astelehenean, abenduak 27, lurra egokitzeko lanak egin eta belarra landatuko duten.