• padel pistak

    Abonamendua berritu nahi ez dutenek Olaizaga Kiroldegira bidali beharko dute eskaera urtarrilaren 3a baino lehen, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora.

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, urtarrilaren 3tik aurrera Patronatuaren urteko abonua berrituko da, Olaizaga Kiroldegiko (igerileku estaliak, muskulazio-gela, rokodromoa, saunak, aldagelak, squash-a eta frontoi txikia) eta Mintxetako (estali gabeko igerilekuak, muskulazio-gela, padel pistak eta tenisa) instalazioak erabiltzeko eskubidea ematen duena.

Berrikuntza gisa, urtarrilaren 1etik aurrera abonatuek ez dute beste tasarik ordaindu beharko Mintxetako padel eta tenis pistak erabili nahi dituzten bakoitzean.

Abonua berritu nahi ez dutenek urtarrilaren 3a baino lehen jakinarazi beharko diote Olaizaga Kiroldegiari Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan.

Bestalde, 2022an Mugiment txartela erabiltzen jarraitu ahal izateko, urtarrilaren 3tik aurrera, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuko abonatuek aplikazioan alta eman beharko dute berriro.