Elgoibar bertso jaialdia

  • Emanaldi honetarako aurre-salmenta bihar amaituko da, abenduak 23, eta Elgoibarko Izarran erosi daitezke sarrerak 12 euroren truke.

  • Abenduaren 23an, osteguna, Elgoibarko Musika Eskolak eskaintzekoa zuen Gabonetako kontzertua bertan behera geratu da Covid-19aren intzidentzia tasa dela eta. 

  • Zinemari erreparatuz, ‘Una familia feliz 2’ eta ‘Cuidado con lo que deseas’filmak egongo dira ikusgai. 

Urtero egiten ohi den bezala, datorren abenduaren 28an, asteartean, Gabonetako Bertso Jaialdia egingo da. Herriko Antzokian ospatuko da, 22:30etatik aurrera, eta sarreren aurre-salmenta bihar, abenduak 23, itxiko da. Elgoibarko Izarran daude eskuragarri 12 euroren truke (10 euro Izarrako bazkideek).

Eszenatokian izango diren bertsolariak Aner Peritz ‘Euzkitze’, Oihana Arana, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Nerea Ibartzabal izango dira. Uxue Alberdik egingo ditu gai-jartzaile lanak.

Abenduaren 23an, osteguna, Elgoibarko Musika Eskolak eskaintzekoa zuen Gabonetako kontzertua bertan behera geratu da Covid-19aren intzidentzia tasa dela eta. 

Abenduaren 24an, ostirala, Olentzereron eta Mari Domingiren etorrera izango da. 12:00etan iritsiko dira ikazkina eta Mari Domingi Elgoibarra. Honakoa izango da egingo duten ibilbidea: Maalako plaza, San Frantzisko kalea, Errosario kalea, Kalegoen plaza eta Santa Ana kalea. Ez da ohiko kalejira izango: ez da abestuko, ez geldialdirik egingo. 

Covid-19a herrian zein lurraldean izaten ari den intzidentzia kontuan hartuta, ez dute haurrekin geldiunerik egingo. Ordea, 13:15ean, streaming bidezko mezua helaraziko dute Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea youtubeko kanaletik. 

Abenduaren 26tik aurrera, igandea, Elgoibarko Udal Gaztelekuak neguko oporraldiko aisia eskaintza jarriko du abian nerabeentzat.

Abenduaren 27an, astelehena, idi gazteen Gabonetako sariak banatuko ditu Sigma Probaleku Herri Kirol Elkarteak. Ekitaldia Sigmako probalekuan izango da, 21.00etatik aurrera. Egun berean, gainera, Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak neguko oporraldiko aisia eskaintza zabalduko du haurrentzat.

Eta urtea amaitzeko, abenduaren 31n, ostirala, ‘Plazara dantzara’ erromeria ospatuko dira. 17:00etan hasiko da, Kalegoen plazan, I. Bereziartua Musikak eta Dantza Eskolak antolatuta.

Zinema

Aste honetan, honakoak dira ikusgai izango diren filmak: 

  • UNA FAMILIA FELIZ 2: igandea 26 (16:30). 
  • CUIDADO CON LO QUE DESEAS: igandea 26 (19:00) eta astelehena 27 (21:00).

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.