tirolina instalatzeko lanak

  • Lanak ostegun honetan amaituko dira, eta herriko txikienekin modu parte-hartzailean bultzatutako ekimena da.

  • Inbertsioa 9.096 eurokoa izango da, BEZik gabe.

Elgoibarko Udalak haurrentzako tirolina bat jarriko du Lekueder parkean, elizaren ondoan. Modu parte-hartzailean bultzatutako obra da. Lanak iragan astelehenean hasi ziren eta abenduaren 23an, ostegunean, amaitzea espero da.

Instalatuko den tirolina 21 x 2,245 x 3,38 m-koa izango da, eta guztira 13 metroko luzera izango du. Gainera, irteera-plataforma bat izango du. Inbertsioa 9.096 eurokoa izango da, BEZik gabe.

Tirolina honek erabilera berria eman nahi dio berdeguneari, 6 eta 14 urte bitarteko haurrentzako ingurune bat sortuz. Izan ere, tirolina-eskaera haur elgoibartarren bidez jaso du Udalak, haiekin zuzenean izan dituzten esku-hartze eta saioetan, udal-ludotekaren eta Gaztelekuaren bidez.