Euskara

  • Azaroaren 24an ospatutako Osoko Bilkuran Udalbatzak Adierazpen instituzionala onartu zuen, deia eginez hiztunei euskara erabilera-eremu berri eta ez formaletan ere erabil dezaten, eta ondorioz, euskara, bidelagun ez ezik, lanabes eraginkor bilakatzeko. 

Ostiral honetan, abenduak 3, ospatzen den Euskararen Nazioarteko egunaren harira, Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak jarduera andana antolatu dute. Pasa den azaroaren 24an ospatutako Osoko Bilkuran Elgoibarko Udalbatzak Adierazpen instituzionala onartu zuen.  Adierazpen horren bidez, deia egiten zaie hiztunei euskara erabilera-eremu berri eta ez formaletan ere erabil dezaten, eta ondorioz, euskara, bidelagun ez ezik, lanabes eraginkor bilakatzeko. 

Hori oinarri, ekintza sorta zabala dute aukeran elgoibartarrek: 

  • Azaroaren 16tik abenduaren 3ra: Euskararen Eguneko esaldi lehiaketa. Euskara foku duen eta euskal abesti batetik aterata dagoen esaldia aurkeztu beharko da taldeka (DBH edo Batxilergoko ikasleak). Esaldia abenduaren 1a baino lehen bidali behar da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera. Talde irabazleak graffitigile profesional baten laguntzaz, esaldia Elgoibarko horma batean idazteko aukera izango du.  Graffitia urtarrilean egitea aurreikusten da. 
  • Abenduak 1, asteazkena, 19:00etan, Musika Eskolako Auditoriumean “Beltzean Mintzo” dokumentala eta Jon Sarasuarekin solasaldia. Dokumentalak Amerikako zazpi hizkuntza komunitateren egoera erakusten du, hamalau pertsonen eskutik: kitxua, nasa, nahuati, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukaterenak. Sarrera doan. 
  • Abenduak 3, ostirala, 18:00etan, Aita Agirre kulturgunean “Haurren aurrean, helduok heldu” egitasmoaren bukaera ekitaldia. Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra eta Elgoibarko Udala, Herri Eskolarekin, Ikastolarekin, Ludotekarekin eta Haurreskolarekin elkarlanean.
  • Abenduaren 3an, 21:00etan, eta abenduaren 8an, 19:00etan, Herriko Antzokian “Paperezko Hegoak” dokumentala, 'Euskaldunon Egunkaria'ren itxiera lehen pertsonan bizi izan zuten protagonisten testigantzak jasotzen dituena. 
  • Abenduaren 5ean eta 8an, 16:30ean, Herriko Antzokian. “Zutik”, umeentzako filma euskaraz.
  • Udal Gaztelekuan eta Udal Ludotekan ere, hainbat ekintza antolatu dira euskararen egunaren harira, baita herriko ikastetxeetan ere, baina azken  hauek ikasle eta irakasleentzat antolaturikoak izango dira. 
  • Danobat enpresak, aldiz, edonork parte hartzeko moduko lehiaketa irekia antolatu du, “Euskaraz izango gara” deitu dena, eta parte hartzeko epea azaroaren 30ean bukatzen da. Lotura honen bidez parte har daiteke: www.danobatgroup.com.