euskara familiara hurbiltzen iragartzeko kartela

 

  • Azaroaren 29an, “Euskara bidegurutzean: eleaniztasuna eta hizkuntza ohiturak, zertan lagundu seme-alabei?“ eta azaroaren 30ean, “Disfrutando de los idiomas”. Aita Agirre kulturguneko areto nagusian izango dira biak 17:30ean. 

Familiak euskararen eta kulturartekotasunaren bidez elkartzeko, Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiran laguntzaz, antolaturiko ekimena abian da. Herrira etorri berri diren familiei edo euskarartik urrun daudenei harrera hizkuntzatik egitea da helbura. Horretarako, euskara erdigunean jarriz herriko familia euskaldunekin harremanetan jarriko dira antolatzaileak. Familien arteko harremanak sortzeko aukerak izango dituzte, elkarbizitza berdintasunean eraikiz, euskarara hurbilduz eta kohesiorako hizkuntza euskara izateko urratsak emanez. 

Egitasmoaren harira, bi hitzaldi antolatu dituzte Aita Agirre kulturguneko areto nagusian izango dira 17:30ean, azaroaren 29an eta 30ean.

  • Azaroaren 29an, “Euskara bidegurutzean: eleaniztasuna eta hizkuntza ohiturak, zertan lagundu seme-alabei? “
  • Azaroaren 30ean, “Disfrutando de los idiomas”.

EBETEko Arrate Gisasolak emango ditu hitzaldiak.

Hitzaldiek iraun bitartean, umeentzako zaintza zerbitzua egongo da aurrez Elgoibarko Izarran (943741626) izena eman dutenentzat.