EGUBERRIKO ESKAINTZARAKO IRAGARTZEKO KARTELA

  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeei bideratutako ekintzak antolatu dira.

  • Abenduaren 3ra arte, familiek dirulaguntzak eskatzeko aukera izango dute, haurren aisia bermatzeko. 

Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak hainbat ekintza antolatu dituzte aurtengo eguberrietako oporraldirako. Aurtengo kasuan, abenduaren 27tik urtarrilaren 5era bitartean izango da programazioa. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeei bideratutako ekintzak antolatu dira.

Ekintza hauetan Covid-19aren prebentziorako ezarritako neurriak errespetatuko dira, baina osasun egoera dela eta, programazioak aldaketak izan ditzake, edo zuzenean bertan behera gelditu. Izen -ematea datorren azaroaren 29tik abenduaren 3ra arte egongo da irekita. Plazen erdiak Ludotekan eskainiko dira, eta beste erdiak online edo Elgoibarko Izarran. Plaza mugatuak egongo dira.

Hauek dira antolatutako ekintzak:

  • Abenduaren 27an, 10:00etatik 17:00etara, Basauriko abentura parkera egingo dute irteera LHko bigarren eta hirugarren mailako umeek. Ludotekako eta Elgoibarko Izarrako bazkideek 18 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek, 20 euro.
  • Abenduaren 28an, 10:00etatik 17:00etara, Donostiako Aquariumera egingo dute irteera HH bost urteko eta LHko lehen mailako umeek. Ludotekako eta Elgoibarko Izarrako bazkideek 18 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek, 20 euro.
  • Abenduaren 29an, 10:00etatik 18:00etara, Iruñeako salting-era egingo dute irteera LHko laugarren, bosgarren eta seigarren mailako umeek. Ludotekako eta Elgoibarko Izarrako bazkideek 18 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek, 20 euro.
  • Abenduaren 30ean, berriz, familia ekintza antolatu dute. Sukaldean aritu beharko dira familiak 10:00etatik aurrera. Ludotekako eta Elgoibarko Izarrako bazkideek 9 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 10 euro.
  • Urtarrilaren 3an, 09:30tik 13:30era, basoetako faunarekin eta florarekin esperimentatuko dute LHko bigarren eta hirugarren mailako umeek. Ludotekako eta Elgoibarko Izarrako bazkideek 9 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 10 euro.
  • Urtarrilaren 4an, 09:30etik 13:30era, Katamixarren Basoa ezagutuko dute HH bostgarren mailako eta LHko lehen mailako umeek. Ludotekako eta Elgoibarko Izarrako bazkideek 9 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek, 10 euro.
  • Urtarrilaren 5ean, 09:30etik 13:30era, altxorraren bila jolasa egingo dute LHko laugarren, bosgarren eta seigarren mailako umeek Katamixarren Basoan. Ludotekako eta Elgoibarko Izarrako bazkideek 9 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek, 10 euro.

Herriko haurrek aisiarako aukera izan dezaten, Udalak dirulaguntzak emango dizkie familiei. Eskaera epea datorren abenduaren 3an itxiko da. Honako hauek dira laguntzak:

  • Familia ugariak eta guraso bakarreko familiak: kuota osoaren %30.
  • Familia ugaria izan gabe, bigarren seme-alabaren izen ematea egiten dutenek: kuotaren %30 (bigarren izen emate honetan).
  • Gizarte izaerako diru-laguntzaren bat (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdiko Laguntza) jasotzen duten familiek: kuotaren %70.