aneechegoyen

  • Larunbatean, azaroak 27, Hil Bukaerako Nekazaritza eta Abeltzaintza Feria ospatuko da, eta ganadu erakusketa bat ere egingo da.

  • Zinemari erreparatuz, ‘Venom: habrá matanza’ eta ‘La Familia Addams 2: La Gran Escapada’ filmak izango dira ikusgai. 

Anne Etchegoyenek ostiralean, azaroak 26, Herriko Antzokian eskainiko duen kontzertuarekin ekingo dio Elgoibarrek asteburuari. 20:30ean hasiko da emanaldia, eta bertan berak sortutako abestiak ez ezik, orain arte gizonezkoek abesturiko euskal kanta tradizionalak ere interpretatzen ditu, aldaketa berriekin. Sarrerak 10 euroko kostua izango du, eta hiru gazte-txartela aurkezten duenarentzat. 

Egun berean, ostiralean, eta 16:30ean, ‘Sintromaren autokontrola etxetik’ hitzaldia eskainiko dute Elgoibarko Jubilatuen Biltokian. Hitzaldia adin guztietako pertsonentzat dago irekia.

Larunbatean, azaroak 27, Hil Bukaerako Nekazaritza eta Abeltzaintza Feria ospatuko dute Kalebarren plazan. 09:00etatik 14:00etara izango da, eta ordu tarte horretan baserrietako produktuak egongo dira salgai. Eguerditik aurrera, berriz, ganadu erakusketa egingo da Kalebarren plazan.

Igandean, azaroak 28, Udal Musika Bandak kontzertu berezia eskainiko du, Santa Zezilia dela eta. Herriko Antzokian izango da, 12:30ean.

Musikalean astearen barruan, astelehenean eta asteartean, azaroak 29 eta 30, hainbat kontzertu eskainiko dituzte Musika Eskolako auditorioan. Asteleheneko kontzertuak eta gero diplomen banaketa egingo dute.

Abenduaren 13ra bitartean, irekita jarraituko du ‘Jaiotzen XXXV. Lehiaketak’. Izen ematea Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz egin behar da.

 

Zinema

Aste honetan, honakoak dira ikusgai izango diren filmak: 

  • VENOM: HABRÁ MATANZA: larunbata 27 (19:00 eta 22:15), igandea 28 (19:00), igandea 21 (19:00) eta astelehena 29 (21:00). 
  • LA FAMILIA ADDAMS 2: LA GRAN ESCAPADA: igandea 28 (16:30).

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.