emakume bat landideko bulegoan sartzen

  • Lanbide anitzerako hiru langile kontratatuko dira, eta beste bat auzoak eta landa-eremuak zaintzeko

  • Bi eskaintzetarako izen emateko epeak datorren abenduaren 8an itxiko dira, eta urtea amaitu baino lehenago aurreikusten da lanean hastea

 

Elgoibarko Udalak, Lanbiderekin elkarlanean, lau lanpostu betetzeko deialdia egin du. Horietatik hiru lanbide anitzerako langileak kontratatzeko eskaintza dira, eta laugarrena auzoak eta landa-eremuak zaintzeko lanbide anitzeko langilea kontratatzeko. Guztietan aldi baterako lan-kontratua egingo da.

 

Lanbide anitzetako langilearen eginkizunak dira hiri-altzarien mantentze edo birjartze lanak, garbiketa, pintura eta kontserbaziorako beste lan batzuk egitea. Lanaldi osoko lau hilabeteko kontratua eskaintzen da honako ordutegian: 06:45etik 14:00etara. Izena emateko amaiera data datorren abenduaren 8an itxiko da, eta urtea amaitu baino lehenago aurreikusten da lanean hastea.

Ezinbesteko baldintzak dira B gidabaimena izatea, gaztelania jakitea, Elgoibarren erroldatuta egotea, eta langabezian egotea eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egotea. Gainera, kontutan hartuko da euskararen ezagutza, DSBEren jasotzaile titularra izatea, emakumea izatea eta 55 urtetik gorakoa izatea. Baita ere baloratuko da elektrizitatean, pinturan edo arotzerian egiaztatutako lan-esperientzia izatea.

Bestalde, auzoak eta landa-eremuak zaintzeko lanbide anitzeko langilea kontratatzeko lan-eskaintza bakarra argitaratu da. Lanpostu honen betebeharrak dira landa-eremuaren barruko espazio publikoak eta auzo, baserri, bide eta bidezidorretarako sarbideak berreskuratzea, kontserbatzea eta hobetzea, landa-eremuko lorezaintza, igeltserotza, pintura eta/edo arotzeriako oinarrizko lanen bidez. Lanaldi osoko lau hilabeteko kontratua eskaintzen da honako ordutegian: 06:45etik 14:00etara. Izena emateko amaiera data datorren abenduaren 8an itxiko da, eta urtea amaitu baino lehenago aurreikusten da lanean hastea.

Ezinbesteko baldintzak dira lorezaintzako ezagutza izatea, B gidabaimena izatea, gaztelania jakitea, Elgoibarren erroldatuta egotea, eta langabezian egotea eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egotea.  Gainera, kontutan hartuko da euskararen ezagutza, DSBEren jasotzaile titularra izatea, emakumea izatea eta 55 urtetik gorakoa izatea. Baita ere baloratuko da  igeltserotzan, elektrizitatean, pinturan edo arotzerian egiaztatutako lan-esperientzia.

Elgoibarko Udalak  guztira  97.143,73 euro jaso ditu, enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2021eko diru-laguntzen barruan. Lanpostu hauetan izena eman nahi dutenek Elgoibarko Lanbideko egoitzan zein Lanbideren webgunean egin dezakete.