Pleno aretoa

  • Arratsaldeko 18:30ean izango da Udaleko Areto Nagusian. 

Bihar, asteazkena, azaroak 24, ohiko Osoko Bilkura egingo du Elgoibarko Udalak arratsaldeko 18:30ean Udaleko Areto Nagusian. Honakoa da gai zerrenda: 

  1. 2021eko urriaren 27an egindako bilerari dagokion akta onartzea. 
  2. Lokalaren erabilera Gipuzkoako Foru Aldundiari lagatzeko espedientea abian jartzea, lokala nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin eta landa garapenarekin zerikusia duten Zerbitzuak eskaintzeko bulego gisa erabiltzeko. 
  3. HAPOren 9D UNTZUETA eremuari buruzko xehetasun azterketa behin betiko onartzea. 
  4. 2021eko enplegua eta tokiko garapena sustatzeko proiektuak, hots, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen dituenak gauzatzeko Elgoibarko, Soraluzeko, Mendaroko, Deba eta Mutrikuko Udalen artean egiten den kudeaketa Debabarreneko lurralde eremuaren esku uzteko hitzarmena onartzea. 
  5. Alkateak Batzorde Informatzaileen osaketa berriari buruz eman duen ebazpenaren berri ematea. 
  6. 2021eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako manifestua. 
  7. Adierazpen instituzionala: 2021eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Eguna. 
  8. Interes publiko goreneko proiektuen erregulazio berriari buruz EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako mozioa. 
  9. Adierazpen instituzionala, 2021eko Euskaren Eguna dela eta. 
  10. Haurren sexu-abusua prebenitzeko munduko eguna dela eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako Adierazpen instituzionalaren proposamena. 
  11. Haurren sexu-abusua prebenitzeko munduko eguna dela, EAJ/PNVk aurkeztutako Adierazpen instituzionalaren proposamena. 
  12. Gorka Garaizabal Aguirregomezcorta jaunak, EAJ/PNV alderdiaren zinegotzi karguari uko egitea. 
  13. Eskari-galderak