Maalan hasiera ekitaldia

  • Arratsaldeko 18:00etan izango da  eta aurkezpenera gonbidatuta daude 0 eta 12 urte arteko umeak eta adin horretako umeekin harreman zuzena daukaten guraso, senitarteko eta zaintzaileak.   

 

 

0 eta 12 urte arteko umeekin harreman zuzena duten helduen arteko hizkuntza-praktikak aldatu eta euskara gehiago erabil dezagun prestatu da Haurren aurrean, helduok heldu aktibazio ekimena. Euskaltzaleon Topaguneak prestatu du eta Euskal Herriko 80 herritan egingo da ariketa arazoaren 22tik abenduaren 5era.  Gurean, ekimen honen eragile izango dira Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, Elgoibar Ikastola, Herri Eskola, Elgoibarko Haurreskola eta Ludoteka. 

Ariketa helduentzat da eta helduak umeekin batera dauden gune eta uneetan egingo da: jolas-parkeetan, tabernetako terrazetan, ikastetxeen atarietan, etxean … 

Hasiera ekitaldia: azaroak 22, astelehena.

Ordua: 18:00

Tokia: Maalako parkea 

Hasiera ekitaldiaren aurretik, kalejira izango da, hortaz, eta Santa Zezilia eguna dela kontuan izanik, 17:45ean, Musika Eskola aurrean batuko dira eta Musika Eskolako txarangaren doinuekin Maalaruntz abiatuko gara.

Aurkezpenera gonbidatuta daude 0 eta 12 urte arteko umeak eta adin horretako umeekin harreman zuzena daukaten guraso, senitarteko eta zaintzaileak.   

Aurkezpen ekitaldian ariketako identifikagarriak salduko dira: 

  • Lepokoak, ariketa egiten dihardugunean jartzeko (1 €). 
  • Etxekoan jartzekoak, guraso eta seme-alabak elkarrekin egoten diren guneren batean jartzeko (2 €).