Ekitaldia iragartzeko kartela

  • Jesus Egiguren, Arnaldo Otegi eta Pello Rubio ziren mahai inguruan parte-hartzekoak, baina partaideen agenda arazoak medio, bertan behera utzi da ekitaldia.  

 

Elgoibarren berdintasunean eta errespetuan oinarrituriko bizikidetza baten alde urratsak egiten jarraitzeko eta, bereziki, alor honetan elgoibartarren sentsibilizazioa bultzatzeko, Udaleko Bizikidetza Mahaiak, Herritarren Bizikidetza Foroarekin elkarlanean, “Bizikidetza ereiten” deituriko jardunaldien bigarren edizioa antolatu du. Lehen saioa pasa den asteartean burutu zen, azaroak 16, ‘Non dago Mikel? dokumentalaren proiekzioarekin eta Laura Pego doktoreak eta EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikertzaileak eskainitako solasaldiarekin. 

 

Hurrengo hitzordua azaroaren 23rako zegoen programatua: ‘Bakearen sukaldeak’ mahai ingurua, Jesus Egiguren, Arnaldo Otegi eta Pello Rubiorekin. Baina azken hau bertan behera geratu da partaideen agenda arazoak medio. Bizikidetza Mahaiak egun berri bat iragarriko du aurrerago.